Istorioak kontatu Storybird-ez baliatuz
eTwinning-en badakigu elkarlanean aritzea ez dela beti erraza izaten. Irudimen eta ahalegin handia behar dira beste batzuekin batera elkarlanean aritzeko, bata bestearen pareko lan soilean geratu gabe. Horregatik nahi dizuegu lagundu eta horretarako talde-lanean aritzeko pentsatutako IKT tresnak proposatu.
Asmo horri erantzuteko sortua da Storybird, parte-hartzaile bat baino gehiagoren artean istorio grafikoak sortzeko tresna. Sor daiteke tresna honen bidez istorioa, bere webean argitaratu, gure gogokoenak diren istorioen irakurketa-zerrendak osatu, iruzkinak egin eta laga... Baina, batik bat, elkarlana antolatzeko erabil daiteke, istorioak aurrera egin dezan txandak finkatzen ditugula. Mahaiko joko batean bezala, jokalari bakoitzak bere mugimendua egiten du eta joko-lagunak berea egin dezan itxaron behar du.
Storybird Quick Tour from Storybird on Vimeo.
eTwinning Erresuma Batua blogean Fiona Joycek Storybird-ez baliatuz egin duen lan ederra erakusten digute. Bere wikian tresna hau baliatuz egindako ipuinak eskegi ditu alemanez, frantsesez eta espainolez idatziak.
IKT tresna
- Ingenio y talento eTwinning: presentaciones herramientas 2.0 Conferencia Lisboa 2013
- Realidad aumentada en educación
- Ingenio y talento eTwinning: Sync.in para escritura síncrona colaborativa
- Herramientas web 2.0 en la enseñanza audiovisual
- Zeure proiektua erakusteko era errazagorik ez!
- Diseina itzazu zeure liburu digitalak
- Gara ezazu zure sormena 2.0 mapa mentalen bidez.
- Fakebook, una herramienta muy versátil
- Sor itzazu elkarreragineko jarduerak LIMen bidez.
- Eraman ezazu bideoa ikasgelara







