Azala / eTwinning Sariak 2010 / Maths and Earth, matematikak errealitatera aplikatzen
.

Maths and Earth, matematikak errealitatera aplikatzen

22 
Mar 
2010  |  
 

Izenburua: Maths and Earth. 

Hezkuntza etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Ikasgaia: Matematikak / Zientziak

Matematikek eguneroko bizitzan dituzten aplikazioak izugarriak dira. Ondorio hori atera dute Campos de San Roque BHIko ikasleek, Valverde de Leganés (Badajoz),  eta haien kide poloniar eta frantsesek; matematikek, batetik, eta, bestetik, beste diziplina batzuek, hala nola, Geografia, Físika edo Arteak, elkarren artean duten erlazioa deskubritu dute. Matematiketako eduki kurrikularrak landu dituzte Unescok Gizateriaren Ondare iritzitako Europako bederatzi leku abiapuntu hartuta; besteak beste, koordenatu-sistema, bi punturen arteko distantzia, 2Dko eraikuntzak, zirkunferentzia inskribatua, zirkunferentzia zirkunskribatua, barizentroa, trigonometría, eta abar, eta problema klasiko eta ikasleei erakargarriak zaizkienei heldu diete, hala nola, Bidaiariaren problema, Zenbat kolore dira beharrezkoak mapa bat koloreztatzeko?, eta, era berean, Lurraren zirkunferentziaren neurria Erastotenesek zioenaren arabera.

Maths_and_Earth

Lekuen hautaketak eta beste herri europar batzuetako ikasleekin batera lan egiteak bide eman du herri horiek berak hobeki ezagutzeko, hizkuntz gaitasuna garatzeko eta, batik bat, IKT tresnak erabiltzeko, funtsezkoak izan baitira proiektu honetan.

Juan Luis Salguero irakasleak eta bere ikasleek, beren lankide poloniar eta frantsesekin batera, elkarlan bat egin dute, TwinSpace-n, posta elektronikoaren,  Ning  sare sozialaren eta Skype-ko Berriketa saioen bidez komunikazio etengabeko eta errazari eutsiz. IKT tresna ugari eta askotarikoak erabili dituzte, besteak beste, banaketa libreko programa informatikoak: Google Earth lekuak aurkitu eta kokatzeko; GoogleDocs fitxategiak editatu eta trukatzeko eta GeoGebra edo WIRIS , biak geometriako elkarreragineko sistemak.

Proiektua web-orri batean argitaratu da, gaika oso ongi egituratua eta era grafiko eta erakargarrian aurkeztua.

Maths and Earth matematikak ardatz dituen proiektua da, baina, halarik ere, izaera diziplinarteko nabarmena du, europar kulturaren aniztasuna eta aberastasuna ezagutzeko aukera ematen duena.

Loturak:
Proiekturaren weba

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning
Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Subdirección General de Cooperación Territorial
Ministerio de Educación, Cultura y Deporte Contactar
Los Madrazo, 15-17, 3ª planta, despacho 302. 28071 - Madrid Tel: 917018277.