Dokumentuak 5.j: Wikia, Bloga

eTwinning(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

TwinSpace-n edukiak erantsi: Wikia, Bloga, Agenda

Erantsi beharrekoak zirela iritzi diegun baliabideak erantsi ondoren (blogak, wikiak, dokumentu karpetak,...), parte-hartzaileek horietan egin beharko dute lan proiektuan egina dugun planari jarraikiz.

5.c. dokumentuan bezala, tresna bakoitzarekin lanean hastean taula bat agertuko da ikasle-administratzaileak eta ikasle-partaideak, zeinek zer, egin ditzaketen gauzekin.

Tresna batzuen eta besteen funtzio guztiak ikustea gogaikarri samarra gerta daiteke. Beraz, interesgarriago izan liteke parte-hartzaileek berek deskubritzea tresna horiek banan-banan. Gainera, funtzio horietako asko materialak eta edukiak txertatu ahala aktibatuko dira: dokumentuak, irudiak, sarrerak...

Analiza dezagun laburki tresna horietako bakoitza eta ikus ditzagun dituzten aukeretako batzuk.

WIKIA

Baimenak  Ikasle-administratzailea Ikasle-partaidea
Sortu BAI  EZ 
Ezabatu BAI  EZ 
Idatzi/Editatu BAI  BAI 
Irakurri  BAI  BAI 



Ikus dezagun wikian sarrera bat txertatzeko jarraitu dudan prozedura. Gainerako tresnek berdin funtzionatzen dute, agindu nagusienei dagokienez.

Lehen-lehenik egin dudana sarrera editatzea izan da sakatu beharreko loturetan sakatuta.

Image:5e 1.jpg

Ondoren testua txertatzeko pantaila azalduko da. Ikus dezakegu eskuin ertzean ditugula bestelako formatu batean idazteko oharrak; dagokion ereduari jarraitu besterik ez dugu.

Egin dezagun kontu ADIBIDEA hitza idatzi nahi dudala. Laguntza koadroan ikusten dugu horretarako izartxo artean idatzi behar dudala. **bold**, eta hala egingo dut **ADIBIDEA** eta ondoren lortu nahi nuen emaitza izango dut ADIBIDEA.

Ikus dezagun nik sartutako lehen testua.

Image:5e 2.jpg


Jakina, aukera asko egon daitezke eta argitaratu ondoren zabalagoa izango da aukera hori: fitxategiak txertatu, barne-sarrerak sortu... Izango da astia gero, proiektuak bere bidea egin ahala gauzak arakatu eta sakontzeko.


Amaitzeko, lehengo testua nola geratu den begiratuko dut, bere formatua eta beste gainerako ezaugarriekin; eta vista previa sakatuko dut. Orriaren itxurak gogobetetzen banau, gorde (guardar) sakatuko dut eta nire lanarekin jarraituko dut.

Image:5e 3.jpg

Blogean post bat erantsi.

Baimenak Ikasle-administratzailea Ikasle-partaidea
Sortu BAI  EZ
Ezabatu BAI EZ 
Sarrerak argitaratu BAI BAI
Sarrerak komentatu BAI BAI
Sarrerak kudeatu  BAI EZ
Irakurri BAI BAI

Jarraian, orriko blogean sarrera bat sortu eta argitaratuko dugu.

Lehenik "añadir entrada al blog" sakatuko dut.

Image:5e 4.jpg


Ondoren agertu zaigun pantaila erraza da ulertzen; testuekin lan egiteko oinarrizko funtzioak ditu.

Image:5e2 5.jpg


Argitaratutakoan ikus dezakegu gure sarreraren emaitza, txertatzean eman diogun formatua, loturak eta gainerako ezaugarriekin. Gainera, zabalik edukiko dugu parte-hartzaileek beren iritzia eman eta beren ideiak azaldu ahal izan ditzaten noiznahi.

Eta horrela, era ezin errazagoan, tresna baliagarri, praktiko eta dinamikoa izango dugu gure proiektuaren jarraipena eta argitarapena egin ahal izateko.

Tresna pertsonalak