Dokumentuak 5.g: Web edukien ikustailea
eTwinning(e)tik
Web edukien ikustailea
Tresna honen bidez sor ditzakegu gure lan-esparruan web orri itxurako apuntetxo batzuk. Txertatutako beste tresna batzuetan ez bezala, tresna honetan orri batean guk komenigarri deritzogun adina web edukiko modulu ipini ahal izango ditugu.
Bi aukera izango ditugu kasu honetan: eduki berriak sortu edo lan-esparruan lehendik dauden beste batzuk erabili.
Eduki berri bat sortzea hautatuko dugu. Hurrengo pantaila hau ezaguna zaigu eta lehen ere egin dugu lan berorrekin. Lehenagoko tresna batzuetan, blogean, esaterako, ikusia dugun testu-editorea dugu berriro ere. Asko dira horren bidez egin ditzakedan funtzioak, testu-prozesatzaile baten antzekoa baita: formatua eta letraren tamaina, koloreak, atzeko planoa, estekak...
Badut aukera, gainera, oso tresna ezagunen html kodeak kopiatzeko ere, hala nola, youtube, slideshare, blogs eta beste batzuk, eta nire ikustailean txertatzeko. Gero gorde (guardar) tekla sakatu besterik ez dut eta den-dena geratuko da nire jarduera orrian islatuta.
Ikus dezagun zer itxura duen nire web eduki berriak.
Ikus dezakedanez aukera asko eta itxurak ere era askotakoak izan daitezke, eta askotarikoak, halaber, hor txerta daitezkeen baliabideak.
Tresna honen bidez izan dezakedan bigarren aukera nire TwinSpace-an lehendik ere bazen web eduki bat txertatzea da.
Hori egiteko prozedura oso erraza da:
- 1. Dagokion ikonoa sakatuko dut, lehen ikusi dugun horzdun gurpila.
- 2. Orain artean nire TwinSpace-an txertatutako guztiari buruzko zerrenda bat izango dut.
- 3. Nik nahi dudan baliabidea sakatuko dut.
- 4. Nire lan orrira itzultzen naizenean ikusi ahal izango dut baliabide hori sortutako nire web esparruan txertatuta dagoela.
Bistan denez, oso eragiketa erraza nire lan-esparrua aberasten jarraitzeko eta, horrez gain, lehendik sortuak ditudan baliabideei etekina ateratzeko aukera ematen didana.


