Dokumentuak 5.d: Arakatu TwinSpace-ko sekzioak
eTwinning(e)tik
Itzuli 5. unitatera
TwinSpace bakoitzak sei sekzioko egitura finkoa du; orrialdearen goiko aldean agertzen dira – Home, Proiektuko jarduerak, Irakasleen Gela, Ikasleen Txokoa, Chata eta Gida:
HOME
Irakasleak TwinSpace-n sartzen denean, hala lehenetsirik, agertzen zaion sekzioa HOME da. 7 modulu topatuko ditugu bertan:
1-Jarduerak: leiho hori hutsik agertuko da guk geure Jarduera Orrialdeak sortu arte. Orrialde horiek zerrenda batean erakutsiko dira sortutako hurrenkera berean. Ezin izango da hurrenkera hori gerora aldatu.
2- Latest actions/Azken ekintzak: leiho horretan TwinSpace-n egindako azken ekintzak erakusten dira bi loturarekin: bata ekintza bera gauzatu duen erabiltzaileari atxikia, eta, bestea, ekintza hori gauzatu den orrialdeari, esate baterako, blog batean sarbide berri bat, edo dokumentu bat kargatzea. Honako leiho honen antzeko zerbait:
3- Bloga: Erlaitz honetan proiektuaren blog orokorra eskaintzen da. Proiektuaren garapena eta bilakaerari buruzko informazioa utz daiteke bertan parte-hartzaileentzat berei baino ez dagokien edozein gorabehera orokorri buruz, plan aldaketak jaso daitezke, ibilbidean topatutako zailtasunak, edo, baita, beste aldera, bereziki ongi joan diren gauzak ere bai.
4.-Lankideak antolatu: leiho honetan TwinSpace-n lankide berriak eransteko aukera ematen da: ikasle, irakasle eta bisitariak. Aukera ematen du, era berean, ikasleen pasahitza aldatzeko ere (Dokumentazioa 6. b. Erabiltzaileen alta ematea).
Lankideak: Leiho honetatik TwinSpace-ko lankide guztien profila eskura daiteke.
Postontzia: Tresna honen bidez TwinSpace-ko kideek elkarri helarazitako ( bat edo bat baino gehiago aldi berean) posta elektronikoko mezuen kudeaketa egin daiteke.
Egutegia: Almanaka digital honetan erants daitezke proiektuko gertaera garrantzitsuen datak, alegia, parte-hartzaile guztiek gogoan izan beharreko datak. Herri bakoitzak baditu bere data gailenak lankide duen herriarenekin bat ez datozenak (tokiko jaia, oporrak,...).
Egutegia honako zer hauetarako gomendatzen da:
• Komunikaziorako data eta/edo orduak finkatzeko (Chat saioak, foroko argitalpenak, bloga...).
• Jarduerak entregatzeko epe-mugak zehaztu eta adierazteko.
• Proiektuaren edukiaren aldetik esanguratsuak diren datak (Ingurumenaren Eguna, Interneten Eguna, Hizkuntzen Eguna, Bakearen Eguna, etab.).
• Lan-prozesu bati atxikitako datak gogorarazteko (tenperatura neurtu, aldizkari batean albiste bat bilatu, TB kanal bat entzun, prentsa erosi...).
• Proiektuari ekin eta proiektua amaitzeko datak.
• Beste batzuk.
________________________________________________________________________________________________
Nola txertatzen da gertaera bat egutegian?
Gertaera erantsi botoia klikatu saguaz.
Ondoren, betetzeko eskatzen diren eremuak bete behar dira banan-banan. Ikus dezakegu nola beste aukera batzuk ere badauden hor, premien arabera bete daitezkeenak. Gainera, sistemak berak ohartarazpen-mezu bat bidaliko die dagokien pertsonei. Agendan lehen gertaera betetakoan, hurrengo egunerako, Gorde klikatu.
Egutegian egindako oharra TwinSpace-n grabatuta geratu da eta parte-hartzaile guztiek ikusteko moduan.
Ikus dezakegu aukera bat baino gehiago dagoela hor. Oharra gaur (egunerako) ez bada, baizik eta biharko, eta ikusi nahi baldin badugu noiz antolatuko den gertaera eta zertan datzan, Astea (Semana) hitzean klikatuko dugu; hala ez balitz, eta aste horretan ere ez balitz, Hila edo Urtea klikatuko genuke, beharren arabera. Jarraian gertaera guztiak txertatuta dituen egutegi bat irekiko da. Ohar/gertaera bakoitzari buruzko xehetasun gehiago eskuratu ahal izateko, aski da ohar/gertaera hori nabarmenduta ageri den gunea sakatzea.
Ikus ‘Egutegia’ pantaila osoan
PROIEKTU JARDUERAK
HOME erlaitzaren eskuinean PROIEKTUKO JARDUERAK sekzioa ikusiko duzu. Hor landu eta egingo duzu proiektua. Jarduera-orrialde berriak sortu eta administratu ahal izango dituzu, eta, horiek sortutakoan, lehendik ere sortuak zenituen jarduerak argitaratu, ezkutatu nahiz ezabatu ahal izango dituzu.
Bi gogorarazpen:
• Jarduera Orrialdeen hurrenkera ezin alda daiteke.
• Azal-orria izan ezik, “Proiektuko jarduerak” da TwinSpace-ko sekzioen artean argitara daitekeen bakarra; alegia, Interneten sartzen den edonork ikus dezakeela edukia.
Koordinatzaileek, ikasleekin batera, proiektuaren egitura zehazten dute, eta egin beharreko jarduerak ere bai, beraz. Kide guztiek egon behar dute ados proiektuaren egitura, eta hortaz, TwinSpace-rena ere zein izango den; hala egiten ez bada, Jardueren Orrialdea sekzioa batak bestearekiko inolako loturarik gabeko orrialde pila bat besterik ez da izango, plangintza orokorrarekin inolako erlaziorik gabea.
“Proiektuko jarduerak” desberdinak izango dira TwinSpace bakoitzean, TwinSpace horiek bakoitzak bere proiektuaren helburu pedagogikoak eta bakoitzak bere egitura islatuko baitituzte.
Sekzio hau garatzeko suposizio xume eta oso oinarrizko batekin egingo dugu lan.
Eman dezagun herri_1 eta herri_2 deritzen bi herriren arteko proiektua dela. Koordinatzaileek ikasleak bi herrietako kideak dituzten taldeetan banatzeko lanak diseinatu dituzte. Gainera, ikasleek beren buruaren jabe izateko adina dute TwinSpace-n beren kabuz sartzeko eta TwinSpace-n alta emanda daude (Ikus 6. unitatea). Eman dezagun lana ordena honetan biltegiratuko dela TwinSpace-n:
| Jarduera Orrialdeak |
| 1.- Aurkezpena |
| 2.- Lan plana |
| 3.- Informazio bilaketa |
| 4.- Informazioaren analisia |
| 5.- Emaitzak eta ondorioak |
| 6.- Ebaluazioa |
Nola sortu jarduera-orrialde bat
Lehenik, jarduera-orrialde bat sortuko dugu, eta ondoren, TwinSpace-k eskaintzen dituen lankidetza eta/edo komunikazioko tresnetako batzuk txertatuko ditugu bertan. Prozesua erraza: Jarduerak modulura joko dugu eta Orrialdeak kudeatuklikatuko dugu.
Probako Orrialde izena emango diogu orrialde honi. Ondoren, “Erantsi” klikatuko dugu. Orrialde hori ezkerreko nabigazio-barran agertuko da; horrelaxe, horren era sinple eta xumean, eraikiko dugu pixkana-pixkanaka gure TwinSpace.
Erantsi klikatzean sistemak irudi hau itzuliko digu.
Irakasle-administratzailearen egitekoa da orrialdea argitaratu edo gordean edukitzea. Ikasle batek ez dezake argitara (hau da, ez dezake baimendu orrialdea edonork ikustea). (Ikus 6. unitatea).
Orrialde txertatu berri baten hasierako itxura gerta daiteke etsigarri samarra, guztiz hutsik egon ohi baitira izenburua besterik ez dutela. Alabaina, une horretantxe hasten da administratzaileen ekintza (ikasle edo irakasleena): era bateko eta besteko esparruak sortzen parte-hartzaileek modu aktibo eta dinamikoan lan egin dezaten.
Jarduera-orrialdeak sortzeko aldez aurretik azaldutako ereduari jarraikitzen badiogu, gure proiektuko TwinSpace-k itxura hau izango du.
Lanari ekin aurretik, garrantzizkoa da ikasleak TwinSpace-ren egiturarekin ohitzea, TwinSpace-k berei jakin-mina eta interesa sortzea eta proiektuan lan egiteko gogoa piztea.
Nola erantsi tresna bat jarduera-orrialde batean
Jarduera orrialde batzuk eta besteak edukiz betetzeko TwinSpace-k dituen tresnak erabili behar dira (bloga, foroa, wikia, dokumentu-biblioteka, irudi-galeria, web edukien kudeatzailea), gauzatu nahi den atazaren arabera.
Tresna batzuk txertatuko ditugu eta dituzten aukeren arteko oinarrizkoenen inguruan egingo dugu lan; hori egindakoan, gainerako guztia deskubritzea izango da kontua. Dena dela, oso gauza intuitiboa da eta kontzeptuak ere gaur egun tresna informatiko batzuetan eta besteetan ohituta gaudenak berak dira.
Tresna bat txertatzeko, txertatu nahi dugun orrialdean kokatutakoan, goiko aldeko goitibeherako menuan sakatuko dugu eta dauden aukerak ikusiko ditugu. Oraingo honetan Tresna erantsi sakatuko dugu.
Edo, bestela, txertatu nahi dugun orrialdean kokatutakoan, eskuin ertzeko goitibeherako menuan Ekintzak sakatuko dugu eta hor eskaintzen diren bi aukerak ikusiko ditugu. Tresna erantsi sakatuko dugu.
Ondoren, ezker aldean leiho bat zabalduko da bi aukera dituena: Lankidetza eta Edukien kudeaketa. Horietako bakoitzaren barruan zer dagoen jakiteko, izenburuan klikatu besterik ez dugu, eta honako emaitza hau jasoko dugu:
Zerak agertzen dira: blog, wiki, foro, biblioteka, galeria eta web edukien ikustaileak. Aukera zabala gure TwinSpace-n sortzen dugun orrialde bakoitzean txertatzeko. Horretarako, aski da tresna jakin hori leihotik ipini nahi dugun orrialdera arrastatzea. Hautatutako aukeran klikatu saguaz, esate baterako, blogean, eta gero gure orrialderaino arrastatu. Kasu honetan zera zen: Probako orrialdea. Gauza bakarra izan beharko da kontuan, orrialdearen diseinua, behar baino kargatuagoa eta beteagoa gera ez dadin. Gero, parte-hartzaile bakoitzak osatuko du erabaki den moduan. Guk hemen, gure adibidearekin jarraitze aldera, aukerarik funtsezkoenetako batzuk txertatuko ditugu orrialdea nola geratzen den ikusteko. Jardunak eta denborak erakutsiko dizkigute tresna horietako bakoitzaren funtzio eta aukera asko eta asko.
Jarduera bat prestatzeko azken aholku batzuk:
• Jarduera bakoitzean zein tresna txertatuko diren planifikatu. Ez da inprobisatzen ibili behar, baizik-eta aldez aurretik ikusi nola egin nahi dugun lan eta lan jakin hori egiteko tresnarik egokienak zein diren deduzitu.
• Ez ito jarduera. Tresna asko eta asko sartuagatik ez da jarduera beste gabe hobetuko, alderantzizkoa ere gerta baitaiteke. Zehatz izan behar da eta ez erantsi alferreko tresnarik.
• Ikasleei argiro azaldu zer egin behar duten tresna bakoitzarekin. Komeni da denbora ematea jarduera batean txertatzen ditugun elementuak nola erabili ulertarazten; errazago izango da lan egitea hori ulertzen dutenean.
Proiektu batean lanean hasiko gara
Proiektuan lanean hasiko gara 5.d.2. dokumentuaren hasieran ageri den diseinuaren urratsak jarraituz, jarduera orrialdean finkatutako ordenan.
Gogoan izan suposizio bat dela, proiektutzako bat: koordinatzaileek erabakiko dute zenbat jarduera orrialde izango diren, horien izenak, edukia, zein tresna erabiliko diren, eta abar.
| Jarduera Orrialdeak |
| 1.- Aurkezpena |
| 2.- Lan plana |
| 3.- Informazio bilaketa |
| 4.- Informazioaren analisia |
| 5.- Emaitzak eta ondorioak |
| 6.- Ebaluazioa |
Aurkezpena
Garrantzi handia du jarduerak diseinatzean ikasleek nola elkarreragingo duten pentsatzeak, bai proiektuaren berezko atazetan bai beren arteko harreman pertsonalean. Ikasle lankideen arteko elkarreragite sendoa sustatuko duten atazen bidez, proiektuaren fase hau lineako sozializazioari eskaintzen zaio, ikasleak proiektuan inplikatzen positiboki laguntzeko. Aurkezpena karpetan Dokumentu-biblioteka tresna txertatuko dugu, eta ikasleek fitxategi bat esekiko dute bertan dokumentu horietako bakoitzaren deskribapenarekin. Era berean, Irudi-galeria bat txertatuko dugu eta galeria horretan besteen aurrean identifikatuko dituen argazki bat esekiko dute. Lankide duten ikastetxeko kideek argazkia eta profila lotu behar dituzte. Ikasleek zalantzak izango dituzte argazkiak eta dagokien deskribapena lotzeko; horregatik, foro bat irekiko dugu ikasleek beren lankideei galderak egin diezazkieten eta zalantzak argitu diezazkieten.
Elementu horiek dituztela, ikasleak has daitezke beren atazak egiten. Argazki eskaneatu bat izan beharko lukete prest eta beren buruaren deskribapena bat ere bai. Jarduera hori egitean komeni da ikasle bakoitzari zenbaki bat atxikitzea argazki bakoitzari jartzen zaion izenburua 1 argazkia, 2 argazkia, etab., erakoa baizik izan ez dadin. Ondoren, ikasle bakoitzaren TwinSpace-n sartzeko gakoa emango zaio (ikus 6. unitatea), azalduko da dokumentu-bibliotekan fitxategi bat nola erantsi, irudi-galerian irudiak nola kargatu gora eta foroan nola esku hartu behar den. Guk hemen jarraian garatuko dugu urratsez urrats:
Nola kargatu fitxategiak dokumentu bibliotekara
- Zein karpetatan egingo dugun lan hautatuko dugu, oraingo honetan Aurkezpena karpetan, Dokumentu-biblioteka tresna erantsiko dugu (saguaz arrastatu edo Ekintzak ikonoak sakatu).
.- Lan egin nahi dugun orrialdean Dokumentu-biblioteka sortutakoan,
saguaz Karpeta erantsi sakatuko dugu. Sistemak irudi hau erakutsiko digu:
.- Karpetari eta karpetako edukiaren deskribapenari izena ipiniko diogu, etaGorde sakatutakoan, kolore berdeko mezu bat agertuko zaigu, eta jarduera orrialdearen itxura berria honako hau da:
Mezuak adierazten digu prozesua ongi doala. Karpetaren izenaren eskuinean barruan sartu diren azpikarpeta eta dokumentu kopurua ageri da; kasu honetan 0.
- Ikasleen profilak: 1_herria karpetara fitxategi bat kargatzeko, karpeta horretan klikatutako dugu eta leiho hau agertuko da.
- Dokumentua erantsi sakatuko dugu. Eragiketa hau gauzatu baino lehen, sistemak mezu hau erakutsiko digu TwinSpace-ra kargatzekotan garen materialen autore-eskubideei buruz ohartarazten digula: Ez ezazu baliabiderik kargatu gora (irudiak, musika,…) beren autore-eskubideen berri ez baduzu.
Eman dezagun onar dezakegula,
Gora kargatu nahi dugun dokumentua bilatuko dugu; oraingoan Profila_ikaslea_1 (Perfil_alumno_1) WORD dokumentua izango da.
• Behe aldean eskuineanIreki sakatutakoan zera aterako da:
- Fitxategiak gora kargatu klikatu eta sistemak egiaztatuko digu fitxategia gora kargatu den ala ez.
- Saka ezazu gezi batez markatutako lotura urdin argia Ikasleen profilak: herria_1 eta ikusiko duzu dokumentua karpeta barruan.
- Atzera botoia sakatuz gero, ikusiko dugu Aurkezpena jarduera orrialdeak itxura hau duela orain:
Nola erantsi irudiak irudi-galeria batean.
.- Aurkezpena karpetan, Irudi-galeria sortuko dugu; ikasleek horra kargatu ahal izango dituzte beren argazkiak (irudiak, oro har). Horretarako, Tresna erantsi leihora joko dugu berriro eta Edukien kudeaketa sekzioaren barruan, Irudi-galeria hautatuko dugu.
.- Lehenago sortua dugun ikustailearen pean txertatuko dugu irudi-galeria (dokumentu-bibliotekaren azpian), eta leiho berri bat izango dugu:
Hor dugu argazkiak kokatzeko galeria; hurrengo pausoa bi karpeta sortzea da: bata herria_1eko ikasleen argazkietarako eta bestea herria_2ko ikasleen argazkietarako.
.- Galeriaren barruan karpeta berri bat eransteko, Karpeta erantsi botoia klikatuko dugu.
Leiho bat agertuko zaigu; sortzen ari garen karpetaren izena eta deskribapena ipiniko ditugu. Informazioa sartutakoan, Gorde botoia klikatuko dugu.
.- Ekintzak botoia ageri da orain, karpeta bera editatu (izenburua eta deskribapena aldatu), ezabatu nahiz baimenak kudeatzeko aukera ematen duena.
.- Prozesua errepikatuko dugu eta galeriaren barruan karpeta bat sortuko dugu herria_2ko ikasleek beren argazkiak erants ditzaten.
Gure irudi-galeriak honako irudi honen itxura izango du azkenean.
.-Kargatuko ditugu irudiak galeriara Dokumentu-bibliotekari buruzkoan azaldu dugun prozedura bera jarraikiz.
Irudia gora kargatutakoan, honako itxura hau du karpetak barrutik:
Gauza bera egingo dugu herria_2ko ikasleekin; beren argazkiak kargatuko ditugu.
Orain, Aurkezpena jarduera-orrialdeak itxura hau du.
Ikasleen deskribapen eta argazkiak prest ditugunean, beroriei zalantzak sortzen zaizkie batzuk eta besteak lotzerakoan eta lankideei zer edo zer galdetu beharrean izaten dira. Galdera horiek guztiak Foroa tresnaren bidez egingo dira.
Nola sortu Foroa eta nola parte hartu.
TwinSpace-ko komunikazio tresna bat da foroa; eztabaidarako eta iritziak azaltzeko ildoak zedarritzeko tokia, parte-hartzaileek ireki den gairen bati buruz iritzia eman eta bide horretan sakontzeko gune bat. Erabilera erraz eta intuitibo samarrekoa da. Ororen erabilerarako zabaldu aurretik, esparru horren administratzaileak iritzia emateko gai bat ireki behar du.
Gogoan izanAurkezpena karpetan jarraitzen dugula, sortuak ditugula jada Dokumentu-biblioteka bat etaIrudi-galeria bat, beheko irudian ikus dezakezunez; orain, berriz, karpeta horretan bertan lankidetzako tresna bat erantsiko dugu, Foroa. Ikustailean ipiniko dugu Irudi-galeriaren azpian.
- Foroko parte-hartzeari hasiera emateko Erantsi kategoria sakatuko dugu.
.- Ekin nahi diogun gaiaren izena eta deskribapen testu bat idatziko ditugu. Ikusten dugu aktiba daitezkeela posta-zerrendak ere barruko mezuak bidaltzeko; dena dela, hori aurrerago ikusiko dugu beste aukera batzuen konfigurazio aurreratuaz jardungo dugunean. Gerta daiteke aukeretako batzuk ez-aktibo egotea ere, edota lan-esparru horretan ezin erabili izatea. Eremuak osatutakoan Gorde sakatuko dugu, ohi dugunez.
Aurkezpena orrialdera itzulita, ikus dezakegu foroaren itxura.
Intuizioak eta esperientziak erakusten digute nola txerta dezakegun testu bat foroan.
.- Iruzkin bat txertatu nahi dugun karpeta hautatuko dugu, eta, jarraian saguaz Eztabaida ildo berria klikatuko dugu.
Gainerakoak erraza dirudi: lerro bat gai jakin bat txertatzeko, esparru bat gure esku-hartzea kokatzeko, galdera bat egin nahi badugu eta izan litzakeen erantzunak jaso nahi baditugu, horretarako aktiba dezakegun lauki bat, eta, azkenik, beti bezala eta ados baldin bagaude, Gorde tekla sakatuko dugu.
Azkenik, ikus dezakegu zer itxura duen mezuak, foroan txertatutakoan. Begiztatzen ditugu hor era bateko eta besteko xehetasun batzuk, hala nola, eztabaida-ildo bat sortzea, mezuari erantzutea, besterena aipatuz erantzutea, mezuen eta erantzunen antolamendua, eta baita, ezker aldean, esku hartu duen pertsonaren datu pertsonalak eta bestelako batzuk ere, esaterako, data, mezu berrienak, etab.
Oso garrantzizkoa da lankideen artean komunikazio sarria eta erraza egotea, eta horregatik da beharrezkoa eta gomendatzekoa foroko mezuei erantzutea. Lankideek gogoko izango dute hala jokatzea, eta proiektuaren edukien aberasgarri ere izango da.
_Ver en pantalla completa 'Foro'
_______________________________________________________________________________________________
Proiektuak aurrera egiten du denboraren arian, eta hurrengo etapara pasatuko gara. Lan-plana da. Karpeta honetan, ikasleek lan egiteko proposatutako atazak jasotzen dituzten dokumentuez gain, sar daitezke beste dokumentu batzuk ere: antolamenduzkoak, akordioak, denboralizazioa, kurrikulua, etab.
Itzul gaitezen suposiziora, proiektutzakora. Kontuan izanik ikasleen deskribapenak, argazkiak eta ikasleek foroan izandako esku-hartzeak, ikasleak identifikatuta daude eta irakasleek eratu dituzte lantalde mistoak, bakoitza bi ikastetxe partaideetako ikasleek osatua.
TwinSpace-n kokatuko dugu ikasleen banaketa duen fitxategia.
Hurrengo fasearekin jarraituko dugu:Informazio bilaketa. Koordinatzaileek proposatutako atazan, web edukia ikustatzeko tresna erabiliko dugu, ikasle-taldeek ekarritako lotura, bideo, etab., kokatzeko.
Nola erantsi eta erabili web edukia ikustatzeko tresna
Tresna honen bidez egin ditzakegu gure laneko esparruan ohar labur batzuk gure web-orriari buruzko aspektuekin. Txertatu ditugun beste tresna batzuk ez bezala, guk egoki eta beharrezko deritzogun adina web edukiko modulu koka ditzakegu orrialde batean.
Informazio bilaketa karpeta hautatuko dugu. Aurreko kasuetan bezala, goiko aldeko eskuineko goitibeherako menuko edo karpetaren eskuin ertzeko Ekintzak ikonoko Tresna erantsi aukera klikatuko dugu
Pantailaren ezker aldean Web edukia ikustatzeko tresna ageri da Edukien kudeaketa kategoriaren barruan.
Erantsi botoia klikatuko dugu edo, bestela, zuzenean arrastatuko dugu gure jarduera gauzatzeko gunera.
Grafikoan nabarmendu direnak dira ikustailearen edukia aldatzeko erabil ditzakegun ikonoak:
1. Ikono honen bidez edukien ikustailearen leihoren izenburua alda daiteke.
2. Ikono honen bidez ikustailerako eduki berri bat sor daiteke.
Gure suposizioarekin jarraikiz, A_TALDEko ikasleek izenburu bat ipiniko dute elementu horretarako; Informazioa_A_TALDEA deitu dute (hemen jasoko dute bildu duten informazioa).
.- 1. ikonoa klikatuko dugu eta leiho txiki hau agertuko da izenburua ipintzeko.
Ondoren edukiak sartuko ditugu. Horretarako 2. ikonoa klikatuko dugu. Testu-editore bat irekiko da, eta erants ditzakegu hor irudiak, bideoak, loturak, etab., eta formatua eta letraren tamaina, koloreak, orri-atzeak, loturak… aldatu.
Nola txertatu bideo bat?
Aurkezpen edo sarrera testu bat idatziko dugu eta jarraian txertatu nahi dugun bideoa bilatuko, eta “embed” kodea/bideoa dagoen web-orritik txertatua. Oraingo honetan laukian ageri dena da.
Web guztiak dira berezitxoak, baina"embed" edo "share a code"– kode bat konpartitu – hitza ikusten duzunean, oso urrun ez dabilen seinale.
Kode hori kopiatuko dugu saguaren eskuin botoiaz, TwinSpace-ra itzuliko gara, HTML Iturburua klikatuko dugu eta laukian itsatsiko dugu kodea.
Klika ezazu berriro HTML Iturburua eta gero klikatu Gorde. Honako itxura hau du sortu dugun eduki ikustaileak.
Orain, behe aldeko ikono honen bidez alda genezake ikustailearen edukia behar izanez gero.
Ver en pantalla completa 'Visor de contenido Web'
_____________________________________________________________________________________________
Nola sortu blog bat eta nola egin ekarpenak bertara. Erabilera didaktikoak
Proiektuaren hurrengo fasean (gogoan izan suposizioa baino ez dela eskuartean darabilgun hau), Informazioaren analisia jarduera orrialdean blog bat sortuko dugu, ikasleek bildutako informazioa aztertu, eztabaidatu, debatitzeko, edukiak hobetzeko ekarpenak egiteko…
Blogaren erabilera didaktiko batzuk:
•Ikasleak idaztera, ideiak trukatzera eta elkarlanean jardutera bultzatu.
•Proiektu/talde bateko kideei informazioa helarazi.
•Berehalakoan argitaratu materialak eta proiektu/jarduerak gauzatzeko beharrezko den informazioa eta/edo baliabideak eskuratu.
•Eduki akademikoak hobetu, elementu multimediez aberastuz: bideo, soinu, irudi, animazio eta bestelakoez.
-PBloga sortzeko, Informazioaren analisia orrialdea hautatuko dugu eta Blogak (Blogs) elkarlanerako tresna erantsiko dugu.
.-Jarraian, blogean sarrera bat sortuko dugu eta argitaratuko.
.- Lehenik, saguaz “Blogera sarrera erantsi” sakatu behar da.
Sistemak jarraian aurrera dakarkigun pantaila erraza da ulertzen, testuez lan egiteko bere oinarrizko funtzioekin. Lehendik ere ezaguna zaigun pantaila da.
.-Izenburu bat sartuko dugu, sarrera/post-eko edukia eta Argitaratu klikatuko dugu.
Argitaratutakoan, ikus daiteke gure sarreraren emaitza, txertatu dugun formatua, loturak eta beste ezaugarri batzuk. Gainera, irekita edukiko dugu parte-hartzaileek noiznahi eman ahal izan dezaten beren iritzia eta beren ideiak ekarri. Ohartuko gara, halaber, argitalpena egin duenaren izena ageri dela.
Sarrera/post honi iruzkinak erantsi nahi baldin bagenizkio, Iruzkinak hitz urdina klikatu beharko genuke.
Ikus pantaila osoan ‘Blog Tresna’
Nola sortu wiki bat eta nola ekarpenak egin eta osatu. Erabilera didaktikoak
Proiektuaren hurrengo etapara pasatuko gara eta hurrengo jarduera orrialdean, Ondorio eta emaitzak orrialdean, wiki bat erabiliko dugu emaitzak aurkezteko.
Wikiaren erabilera batzuk:
• Ikasleek taldean gai edo materia baten edukiak Sortu/Garatu
• Espiritu kritikoa eta konstruktiboa sustatu.
• Lankidetzan/lantaldean egiteko proiektu bat lagundu.
• Proiektu baten emaitzak argitaratu.
• Talde bereko ikasleen arteko komunikazioa bultzatu.
- Wikia sortzeko, Ondorioak eta emaitzak orrialdea hautatuko dugu eta lankidetzarako Wiki tresna erantsiko dugu.
Wikian sarrera bat txertatzeko prozesua honako hau da: lehenengo pausoa dagokion loturan sarrera editatzea izan da.
Ondoren testua txertatzeko pantaila jalgiko da.
Idazten hasi aurretik, errepara iezaiozu gorriz nabarmendutako laukiari, Formatua laukiari; lehenengo Creole ageri bada ere, hauta ezazu HTML formatua; errazagoa da.
Aurrebista sakatzen baldin baduzu, ikusiko duzu nola geratu den artikulua. Duen itxurarekin ados zaudenean, gorde ezazu eta jarrai ezazu lanarekin. Oharra: oraingoz ez iezaiozu arretarik egin beheko lauki berdeari.
Wiki orrialde bateko testua aldatzeko, aski da aldatu ikonoa klikatzea, irudian ikusten duzun bezalaxe.
Berriro ere wikiari heldurik, eta ikasle-taldearen kasuan, sarrera bat sortu dute testu, bideo eta materialetarako loturekin.
Blogaren kasuan bezala, orain sarrera honetan iruzkinak erantsi nahi izango bagenitu, Iruzkina erantsi hitz urdinean klikatu beharko genuke.
Ikus pantaila osoan ‘Wiki Tresna’
Eta horrela, proiektuaren azken fasera iritsiko gara, ebaluaziora.
Hezkuntza administrazio batek ere ez du eskatuko, hala lehenetsirik, eTwinning proiektu baten ebaluaziorik (aurreko unitateetan aipatu diren kasuetan izan ezik: Kalitate Zigilua, Sariak, beste batzuk…); alabaina, beharrezkoa eta komenigarria dirudi ebaluazioa egiteak, prozesu horretan era bateko eta besteko informazioa biltzen baita irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzen dituzten hezkuntza erabaki egokiak hartzeko, eta, era berean, informazio baliagarria ere bai aldi bat amaitutakoan ikasketa jakin batzuk lortu diren ala ez egiaztatu eta ziurtatzeko.
Gainera, ez dugu beti aldez aurretik garbi izaten zer jarduerak edo zer tresnak funtzionatuko duen ongi ikasgelan. Horregatik izaten da interesgarria ikasleek beren lanaz eta jarduerez egiten duten ebaluazioa.
Oharra: Proiektutzako honetan TwinSpace-n egin dugu lan, baina kanpoko beste tresna batzuk erabil ditzakezu eta materialak eta baliabideak biltegiratzeko beste toki batzuk ere bai. Ez ezazu ahantz zeinen garrantzizkoa den ikasleentzako toki pribatu eta seguruetan lan egitea.
Gehiago jakiteko:
Nola txertatu irudi bat Twinspace-ko Wikian
Nola txertatu irudi bat Twinspace-ko Blogeko sarrera batean
Nola txertatu irudi bat Twinspace-ko Foroko mezu batean
Elkarlanean diseinatu proiektu bat eta plangintza egin
eTwinning proiektu baten ebaluazioa
| Itzuli 5. unitatera | |

