Dokumentuak 5.b: TwinSpace-n nola sartu
eTwinning(e)tik
1. NireTwinSpace-n sartzen
Proiektuak onespena jasotakoan sar naiteke lehen aldiz nire TwinSpace-n. Horretarako sarbide bat baino gehiago dago.
PROIEKTUKO IRAKASLE KIDEA BALDIN BANAIZ:
eTwinning-eko nire mahaigainean sartuko naiz nire ohiko sarrera gakoen bidez. Hortik sar naiteke TwinSpace-n:
- a) eTwinning-eko nire mahaigainaren ezker aldetik, goitibehera hedatzen den erlaitzean zein proiektutan sartu nahi dudan markatu eta vaya al TwinSpacebotoia sakatu.
- b) "Mis proyectos" sekziotik, "Acciones" zutabean dagokion lotura sakatuta.
PROIEKTUKO KIDEA EZ BANAIZ, TWINSPACE-KO PARTAIDE SOILA:
- c) Zuzenean helbide hau sakatuta:http://new-twinspace.etwinning.net/
Hor sartutakoan, erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuko ditugu, TwinSpace-n gure alta eman zutenean eman zizkigutenak.
HASI SAIOA.
Hemendik aurrera sartu ahal izango naiz partaide naizen TwinSpace-tako edozeinetan eta prestatutako jarduera batzuetan eta besteetan lan egiteko edo nire konfigurazio hobespen guztiak kudeatzeko (eskuineko goiko aldeko loturatik, MI CUENTA atala): ordua, eguna, hila, ongietorria egiteko mezua, TwinSpace-n sartzeko erabiltzaile-izena, hizkuntza... Argazki bat gora kargatu ere egin dezaket nire profila osatzeko.
Aldez aurretik egin beharreko gestio guztiak eginda eta konfigurazio-datu guztiak beteta, orain duzu zeure proiektuko TwinSpace-n lanean hasteko unea.
TwinSpace-n lehen aldiz sartu.
Alta emandako pertsona bat bere gakoen bidez TwinSpace-n lehen aldiz sartzen denean, lehen-lehenik galdera bat agertzen zaio pasahitza gogorarazteko eta behar izanez gero berreskuratzeko. Galdera horiek erlaitzean sakatuta zabal daitezke eta norberaren behar eta hobespenetara moldatu ere bai. Hauek dira aukera (ingelesetik itzuliak, egun TwinSpace-n hala ageri dira eta):
- Zein da zure aitaren bigarren izena?
- Zein da zure bibliotekako txartelaren zenbakia?
- Zein da hegazkin bidaiari izan zarenetako zenbaki ohikoena?
- Zein da zure telefono zenbakia?
- Nola zuen izena zure lehen irakasleak?
- Idatz ezazu zeure galdera.
Galdera horri erantzundakoan save (gorde) sakatuko dugu eta horrek emango digu gure TwinSpace-rako sarrera.



