Dokumentuak 5.b: Proiektuaren TwinSpace-rako sarbidea
eTwinning(e)tik
Itzuli 5. unitatera
Proiektua onartutakoan sar daiteke lehen aldiz TwinSpace-n. Sarbide bat baino gehiago dago.
PROIEKTUKIDE DEN IRAKASLEARENTZAT:
Ohiko sarrera-gakoen bidez heltzen da eTwinning-eko Mahaigainera.
- a) eTwinning-en nire Mahaigainaren ezkerreko ertzean, Profila erlaitzean, sartu nahi dudan proiektua hautatu eta TwinSpace-n klikatuta.
- a) eTwinning-en nire Mahaigainaren ezkerreko ertzean, Profila erlaitzean, sartu nahi dudan proiektua hautatu eta TwinSpace-n klikatuta.
- b) “Proiektuak” sekziotik, “Ekintzak” zutabean dagokion lotura klikatuta.
PROIEKTUKIDE EZ BADA, TWINSPACE-KO KIDEA BAINO EZ BADA: Ikasleen, irakasle laguntzaileen eta beste kide batzuen kasua da hori.
- c) Zuzenean helbide honetan klikatuta: http://new-twinspace.etwinning.net/
Hor sartutakoan, erabiltzaile izena eta pasahitza sartu, TwinSpace-n SAIOA HASTEAN alta eman zitzaionekoak (Dokumentuak 6.b. Erabiltzaileen alta).
Hortik aurrera, TwinSpace-n sartutako dago bat.
Erabiltzaile batek proiektu bat baino gehiago baldin baditu, kide den TwinSpace-etako edozeinetan sar daiteke. Irudi honetan, erabiltzaileak 7 TwinSpace ditu.
Barruan sartutakoan, goiko aldeko eskuineko loturatik, NIRE KONTUA (MI CUENTA) apartatutik, kudea daitezke konfiguratzeko hobespen guztiak: ordua, eguna, hila, ongi etorria egiteko mezua, TwinSpace-n sartzeko erabiltzaile-izena, hizkuntza… eta baita argazki bat gora kargatu ere profila osatzeko.

