Dokumentuak 5.a: Zer da TwinSpace?
eTwinning(e)tik
Itzuli 5. unitatera
TwinSpace proiektuan lankide diren ikastetxeen laneko tokia da, planifikatutako jarduerak gauzatzen diren esparrua. Ikasle eta irakasleak dira TwinSpace-ko erabiltzaile nagusiak; batzuek eta besteek beren sarbide-profilaren arabera egin ditzakete ekarpenak bertan.
TwinSpace esparru pribatua da, administratzaileek alta emandako pertsonak baino sartu ezin direna. Pentsatuta dago, halaber, bertako kideen artean eTwinning plataformak erregistratu gabeko pertsonak ere izateko; horrek ahalbidetzen du ikasle, guraso nahiz beste irakasle batzuek proiektuan lan egitea edo bertan zer gertatzen den ikustea.
Proiektuaren koordinatzaileen irudimena eta proiektuaren eta gauzatu beharreko atazen hasiera-hasieratiko plangintza ona dira ikasleak hastapenetik elkarlanean inplikarazteko faktoreak.
TwinSpace-ko edukia oso-osorik argitara daiteke nahiz zatiz, arduradunen borondatearen arabera.
Aurreko unitateetan ikusi dugu irakaslearen mahaigain pertsonala identifikatzen duen kolorea laranja kolorea dela; oraingoan, berriz, TwinSpace-ren bereizgarria urdina da. Hemen behean dituzu jada amaitutako TwinSpace-ko proiektu batzuen alderdi argitaratuaren itxuraren adibide batzuk. Lotura horietan sakatuz gero, nabigatu ahal izango duzu jarduera-orrialde batzuetan eta besteetan zehar.
http://new-twinspace.etwinning.net/web/p16724/home
http://new-twinspace.etwinning.net/web/p34220/welcome
http://new-twinspace.etwinning.net/web/p36727/welcome
Errepara iezaiozu nola hiru irudien ezkerreko aldean jarduera-aurkibide bat ageri den zein herrialdetakoek egina den identifikatzeko moduko xehetasunik eskaintzen duen inolako izenbururik gabea. Proiektuko kideek parte hartutako lankidetzako jarduera-orrialdeak dira. Antola daitezke gaika, taldeka, garai historikotan, etab. Jarduera-orrialdeak nola aurkeztu proiektuko kideek adostu eta erabaki behar dute.
Honako adibide hauetan jarduera-orrialde zerrenda luzea dator; baina, TwinSpace-n lehen aldiz sartzean, goiko horien aldean oso bestelakoa da itxura: guztia egoten da egiteko, eta itxura hori gerta dakioke baten bati etsigarri samar.
Jarduerei dagokien tokia hutsik egoten da; hori da unea herri desberdinetako irakasle eta ikasleen artean elkarrentzako aberasgarri izango den lankidetzako abenturari ekiteko.
Era berean, TwinSpace-n lehen aldiz sartzen zarenean, -ia seguru-, ingelesezko hitz batzuk agertuko zaizkizu bertan. Horrek ez du zertan inolako arazoa izan hizkuntza hori ez dakitenentzat. Aurrerago azalduko dugu, erabiltzailearen nahiaren arabera, TwinSpace-ko hizkuntza nola hautatu (Ikus Dokumentuak 5. c).
Oharra: eTwinning plataforma etengabe eguneratzen da, horregatik gertatzen da noizbehinka testuen itzulpena eta plataforman txertatutako hobekuntza teknikoak aldiberekoak ez izatea.

