Dokumentuak 4.c: Proiektuen kudeaketa
eTwinning(e)tik
Itzuli 4. unitatera
Nola gehitu elkarlanerako kide berri bat proiektuan
Gehi ditzakezu zeure proiektuan nahi adina kide. Alabaina, beti izan behar duzu gogoan lanaren antolamendua guztiek parte hartu ahal izan dezaten. Komeni da hasiera-hasieratik proiektuaren plangintzan aldez aurretik ikustea gutxi gorabehera zenbat kidek hartuko duten parte, eta, ahal izanez gero, komeni da halaber guztiek parte hartzea aldez aurreko diseinuan. Nolanahi ere dela, kide berri bat gehitu aurretik lehendik proiektuan daudenei iritzia eskatu behar diezu eta haien onespena jaso.
1.- Sar zaitez zure Mahaigainean zeure erabiltzaile-izena eta pasahitzarekin.
Laguntza Zerbitzu Nazionaletik
Laguntza Zerbitzu Nagusitik
2.- Errepara iezaiozu gorriz inguratutako zatiari, Proyectos (Proiektuak) dioenari; klika ezazu hor.
3.- Orri hau azalduko da.
4.- Zure proiektuaren tituluaren ondoan honako aukera hauek guztiak agertuko dira. Besteak beste, kide berriak gehitu. Egin ezazu klik bigarren lerroan. Zuk hautatuak dituzun kontaktuen zerrenda bat agertuko da horietakoren bat zure proiektuan gehitzeko. Esate baterako, D.R. inizialak dauzkan irakasle bat gehitu nahi izanez gero; orriaren eskuin aldean gris ilun koloreko zutabea dago eta karratutxo zuri bat irakasle honen lerroan; egin ezazu klik hor eta ez ahaztu behe-behean AÑADIR SOCIOS dion horretan sakatzea. Kide bat baino gehiago gehitu nahi izanez gero, marka itzazu guztiak eta sakatu gero AÑADIR SOCIOS.
5.- Hurren agertuko zaizun orria honako hau da. Goiko lerroan oharrarazten dizu zure proiektuan partaide izateko eskatu diozula zure kontaktuari. Hark onartzen badu, proiektura bilduko da, bestela ez.
6.- Proposamena egin diozun irakasleak honelako mezu bat jasoko du, eta hark onets dezake edo ezetsi.
También tendrá la petición en la pestaña Proyectos, estado Pendiente.
En cualquiera de los dos sitios puedes acepta o rechazar la invitación.
Proiektu batean lankide: baimenak nola kudeatu
Proiektu batean hiru eratako kideak egon daitezke, bakoitza baimen desberdinekin: fundatzailea, administratzailea eta kide soila.
Kide Fundatzailea
Proiektua eTwinning plataforman inskribatu zutenak dira kide fundatzaileak. Nahitaez behar dute izan nazio desberdinetakoak eta betiko geratzen dira proiektuari atxikita. Hau da, ezin duten inoiz beren izena kendu partaideen zerrendatik ez eta beste inork ditzake haien izenak kendu ere. Abiatutako proiektu batean gauzak egiteko ahalbide eta aukera handieneko kide profila da hori eta honako zer hauek egin ditzakete:
1. Proiektua aldatu: Ikus dokumentu honetako 3. atalean.
2. Kide berriak gehitu: Kide berri bat gehitzeko, dagokion loturan klikatu behar da. Aukeran dauden kontaktuen zerrenda zabalduko da proposamena luzatu nahi zaien kide guztiak hautatu ahal izateko. Azkenean, "AÑADIR SOCIOS" botoia sakatzen da. Markatutako guztiek jasoko dute jakinarazpen bat beren mahaigainean; onetsi edo ezetsi egin beharko dute proposamena.
3. Kideak kudeatu: Hemen klikatzean, proiektuko kide guztien zerrenda zabaltzen da. Goitibehera erlaitz baten bidez "kide" funtzioa (lehenetsita agertzen dena da hori) edo "administratzaile" funtzioa eman dakioke kideari. Eskuineko zutabean gurutzean klikatuz gero, kendu egiten da kidea proiektutik. Izan ezazu gogoan kide fundatzaileak ezin direla proiektu batetik kendu ez eta dakiekeela funtziorik aldatu ere.
4. Proiektu bat itxi edo berriro zabaldu: Ikus dokumentu honetako 5. atala.
5. Aurrerapen Bloga (Twinblog) kudeatu: Ikus 5. eta 6. unitateak.
6. TwinSpace-rako sarbidea: Ikus 5. eta 6. unitateak.
7. Kalitate Zigilua eskatu. Ikus dokumentu honetako 4. atala.
GARRANTZITSUA: Kide fundatzaileak proiektutik ezin kendu direnez gero, horietakoren batek proiektua uztea erabakiko balu, gainerako kideek bi aukera dituzte: fundatzaile hori gabe jarraitu, nahiz eta haren izenak proiektuan jarraitu, edo beste proiektu bati ekin eta lehengo izen bera eman berriari ere. Bigarren aukera egiten baldin bada, partaideek jarraitu ahal izango dute behin-behingoz proiektu zaharrean lanean proiektu berria onetsi arte.
Kide administratzailea
Kide administratzaileek fundatzaileek dituztenen antzeko baimenak dituzte, baina horiek ken dezakete berek beren izena proiektutik edo ken ditzakete berak proiektutik. Hurrengo irudi honetan ikusten dugunez, beste kide batzuen baimenak ere ezin dituzte kudeatu; alegia, ezin dituzte administratzaile edo kide funtzioak aldatu, ez eta partaideak kendu ere; bai, ordea, kide berriei proiektura biltzeko proposamena luzatu.
Kide partaidea
Partaide funtzioa da sistemak kide berriari emateko lehenetsia duen funtzioa. Ikusten dugunez, ez dezakete ez proiektua alda, ez itxi ez eta ditzakete kideak kudeatu ere. Ez dezakete Aurrerapen Bloga (Twinblog) kudea ere, nahiz eta argitarapenak egin ditzaketen bertan (ikasiko dugu Aurrerapen Bolga, Twinblog, zer den aurreragoko beste unitate batzuetan). Mantentzen dira Kalitate Zigilua eskatzeko baimena eta TwinSpace-rako sarbidea.
Kide partaidearen funtzioa izan daiteke egokia proiektuaren alderdi jakinetan ekarpen jakin batzuk baino egingo ez dituzten irakasleentzat, edo, arrazoi bategatik edo bestegatik, goragoko mailarik nahi ez dutenentzat. Dena dela, elkarlaneko proiektu batean kideen arteko konfiantza oinarri-oinarrizkoa da eta komeni da proiektuaren kudeaketan guztiek izatea eskua; beraz, egoera normalean, fundatzaile eta administratzaile funtzio edo rolek izan behar lukete ohikoenak.
Nola aldatu proiektu bat abian jarri eta gero
Kide fundatzaile eta administratzaileek proiektuaren edozein aspektu editatu eta alda dezakete abian jarri eta gero ere; bai proiektua erregistratu zeneko hasierako informazioa bai irudiak erantsi edo kendu. Aldaketa horiek egiteko mahaigaineko "Proiektuak" sekzioko "Modificar" klikatu behar da, kontua hartzen dugularik aldatu nahi dugun proiektu jakinaren gainean egiten dugula.
Horra iritsitakoan aukeran izango dugu erregistro inprimakia ala argazki galeria aldatu.
Inprimakia aldatu nahi izanez gero, hasieran sartutako informazioa agertuko da. Berrikusiko dugu, aldatu beharrekoa dela deritzoguna aldatuko dugu eta inprimakiaren azkenean dagoen
botoia sakatuko dugu. Aldaketak behar bezala gorde baldin badira, honako mezu hau ikusiko dugu inprimakiaren hasieran:
Irudien galeria editatzea erabakitzen baldin badugu, irudi horiek galeria eran agertuko dira eta hiru aukera izango ditugu orduan irudietako bakoitzarekin egiteko: irudi bat lehenetsitako irudi eran gaitu (edo desgaitu), aldatu edo kendu. Igo ditzakegu, gainera, irudi gehiago galeriara.
Aldatzea erabakitzen badugu, alda genezake bere pribatutasun maila (guztientzat edo eTwinning-en erregistratutako erabiltzaileentzat soilik), titulua edo deskribapena. Irudi berri bat igo nahi badugu, dagokion botoia sakatu eta proiektua erregistratu genuenean agertu zitzaigunaren antzeko elkarrizketa-koadro bat agertuko zaigu.
Irudia aukeratu ondoren, TELECARGAR botoia sakatuko dugu eta tarte guztiak beteko ditugu
Azkenik,
botoia sakatuko dugu.
Nola eskatu Kalitate Zigilu bat
Badira aspektu garrantzitsu batzuk Kalitate Zigilu bat eskatzean kontuan izan behar dituzunak. Lehenik, proiektuaren garapena bera eta azken buruko emaitzak ebaluatzen dira proiektu ideia baino gehiago. Hau da, proiektua amaituta dagoenean edo azken faseetan dagoenean eskatzea komeni da Zigilua. Beste alde batetik, berriz, eskaera-inprimakiak gida izan behar du ebaluatzaileek proiektua uler dezaten eta emaitzetaraino iritsi eta ikus ditzaten. Alegia, irakasleak proiektuaren proiektuaren ebaluazioa egiten badu, esate baterako, dagokion laukian laburtu beharrean, hobe da ebaluazio dokumentu bat idaztea eta eskabideari eranstea edo TwinSpace-ra gora kargatu eta non topa daitekeen argibideak ematea inprimakian. Gainera, uste baldin baduzu badaudela proiektua behar bezala baloratzeko garrantzizkoak diren sarbide murriztuko dokumentuak, bidal ditzakezu LZNZra sarbide-gakoak dokumentu horiek begiratu ahal izan ditzaten.
Zure mahaigainean ageri diren ebaluazio-irizpideak eTwinning-en partaide diren herri guztientzat dira, nahiz eta aplikatzerakoan nazio batetik bestera gorabehera eta alde txiki batzuk egon daitezkeen. Espainian aplikatzen diren irizpide zehatzak ikusteko hona jo dezakezu . Zuk ebaluatzeko eskea egindakoan LZNZk eta zure autonomi erkidegoko eTwinning-eko arduradunek ebaluatuko dute. Erabakia zure mahaigainean agertuko zaizu eta mezu bat jasoko duzu ebaluazioaren ondorioekin eta, hala balegokio, proiektua hobetzeko proposamen batzuk ere bai. Ukatu egingo balizute, izan ezazu gogoan nahi adina aldiz eska dezakezula Zigilua proiektu bererako.
Ondoren, ikus dezagun zer prozesu jarraitu behar den.
eTwinning-eko plataforman sartuko gara (www.etwinning.es o www.etwinning.net) gure erabiltzaile-izena eta pasahitzarekin.
Proiektuak erlaitza hautatuko dugu eta Kalitate Zigilua eskatu klikatuko dugu.
3 urratsetan bete behar den inprimaki bat agertzen da gure proiektuaren aspektu batzuk eta besteak nabarmentzen dituena:
2. urratsean gure proiektua deskribatu behar dugu:
Orrialdearen aurrebistan
klikatzerakoan inprimakia agertuko zaizu beteta:
Klika ezazu orain Enviar eta egin duzun Kalitate Zigiluaren eskaera prozesatu egingo da, edo, bestela klikatu Modificar, daturen bat aldatu nahi izanez gero.
Nola itxi proiektu bat eta nola berriro ireki
1.- Sar zaitez zure Mahaigainean zure erabiltzaile-izena eta zure pasahitza baliatuz eta klika ezazu Proiektuak.
2.- Orri bat agertuko zaizu proiektu guztien zerrendarekin:
3.- Ohar zaitez eskuineko Acciones zutabean hainbat aukera daudela hautatzeko. Klika ezazu Cerrar el proyecto
Sistemak mezu hau itzuliko digu:
4.- Itxi duzu proiektua. Orain, berriz, hau duzu ekintza posibleen zerrenda:
Nahiz eta proiektua itxita egon, argitaratua den TwinSpace-ko material guztia, eskuragarri egongo da, baina ezin izango da aldatu. Berriro irekitzeko, dagokion aginduan klikatu besterik ez duzu.
Proiektuko txartelak: hitz egin ezazu zure Laguntza Zerbitzu Nazionalarekin.
Proiektuko txartelak Laguntza Zerbitzu Nazionalarekin zuzenean komunikatzeko tresna dira. Irakasle batek bere lehen mezua idazten duenean, proiektua LZNZeko kide bati atxikitzen zaio; aurrerantzean kide horrek hartuko du ardura etorriko diren sarreren jarraipena egin eta erantzuteko.
Txartel horiek irakaslearen Mahaigainaren Egunkariaren oso antzera kudeatzen dira, eta berorien bidez proiektuaren garapenean izandako une garrantzitsuenen erregistroa egin daiteke, eta, batez ere, eska daiteke aholkua une jakin horretan egiten den lanaz, bai aholku teknikoa bai pedagogikoa. LZNZk ahalegina egingo du planteatutako zalantza guztiak argitu eta erantzuteko.
Proiektuko txartel-sistema komunikazio kanal pribatua da. Irakasle-autoreak eta LZNZk beste inork ez du sarbiderik sisteman. Nola funtzionatzen duen jakin nahi izanez gero, begira dezakezu tutorial hau, eta/edo behera kargatu ere bai.
Atal honetako dokumentazioa animazio hauetan dago laburtuta:
Itzuli 4. unitatera </div> </div>










