Dokumentuak 4.b: Nola erregistratu proiektu bat

eTwinning(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Itzuli 4. unitatera


Proiektu bat nola erregistratu

Proiektu bat erregistratzeko zurekin batera erregistratzaile izatea nahi duzun irakaslea Nire kontaktuetan eduki behar duzu.  

Hori egindakoan proiektuaren alta egin ahal izango duzu.

Horretarako, klika ezazu Nire proiektuak.



eta ondoren honako hau:

Zure kontaktuen zerrenda agertuko zaizu. Zure izenaren ondoan, Acciones zutabean laukitxo bat izango duzu, proiektua zein kontakturekin egin nahi duzun hautatzeko balia dezakezuna. Hautatutakoaz gain kontaktu gehiagok parte har dezaten nahi baldin baduzu, proiektuak onespena jaso dezan itxaron behar duzu, eta orduan erantsi "kide gehiak" moduan.


Image:4b 032010.jpg



Pantailaren behe aldean klika ezazu Siguiente eta proiektuari buruzko datu guztiak sartzeko inprimakia zabalduko da:


Image:4b 042010.jpg



Eremu guztiak betetakoan, Vista preliminar klikatu behar duzu; zuk betetako datu guztiak agertuko zaizkizu. Inprimakiak aukera ematen dizu aldatzeko edo bidaltzeko: Modificar edo Enviar. Enviar sakatutakoan proiektua erregistratuta geratuko da, elkarlanerako zure kideak bere onespena eman zain. Proiektua onetsi eta gero ere eremu horiek aldatzeko aukera egon da. Beraz, proiektua garatu ahala berrikusteko aukera izango duzu.


Image:4b 052010.jpg



Elkarlanerako zure kideari mezu bat agertuko zaio mahaigainean egin zaion proposamena onartzeko eskatuz. Aldiz, elkarlanerako zure kidea baldin bada zuri proposamena helarazi dizuna, zeuk jasoko duzu jakinarazpen hori. Edozein moduz ere, proiektua onartutakoan biok gehitu ahal izango dituzue kide berriak eta aldatu ahal izango dituzue hasierako datuak.



Eskabidea Proiektuak erlaitzean ere izango du, Pendiente (Erantzuteke) egoeran


Bi tokietako edozeinetan ere onetsi edo ezets dezake proposamena.

Hori egindakoan, jakinarazpena eTwinning-eko Laguntza Zerbitzu Nazionalera eta zure autonomi erkidegora iritsiko da, eta honek emango dio onespena. Prozedura hori burututakoan hasi ahal izango zarete lanean.

Bi kide sortzaileen herrialdeetako Laguntza Zerbitzu Nazionalek eman behar diote onespena proiektuari, eta prozesu horrek eskatzen duen denbora ez da berdina bi herrietan; tramite hori burututakoan, beste gabe TwinSpace izeneko elkarlaneko esparrua sortutako da, hurrengo bi unitateetan xeheki aztertuko dugun hori. Has zaitezkete elkarrekin lanean.
Ohar garrantzitsua:

Proiektu bat onartzeko beharrezkoa da Ikastetxeko Zuzendaritzak bere oniritzia ematea. LZNZk onespen eskabide bat jasotzen duenean, bi mezu elektroniko bidaltzen dira; bata proiektua erregistratzen duen irakaslearentzat da, bestea, berriz, Ikastetxeko Zuzendaritzarentzat. Lehenengoa proiektuak onespena jasotzeko prozeduraren gogorarazpena da; bigarrena, berriz, Zuzendaritzak onartu behar duen testua da eta onespen hori helarazteko instrukzioak. Sar zaitez aldian-aldian zure posta elektronikoan eta jakinaraz iezaiozu zure zuzendariari, berak ere jasotako mezuak begiratu eta egiazta ditzan. Gertatuko balitz mezu horiek ez iristea edo dituzten datuak okerrekoak izatea, harremanetan jarri behar duzu zure autonomi erkidegoan eTwinning-en ordezkaria denarekin. AEko ordezkaria.

Atal honetan jasotako dokumentazioa animazio honetan dago jasota.

Pantaila osoan ikusi


Itzuli 4. unitatera Hurrengoa: Dokumentuak 4.c: Proiektuen kudeaketa
Tresna pertsonalak
Kontactua
Beste hizkuntzetan