Dokumentuak 4.a: Dokumentu baliagarriak
eTwinning(e)tik
Itzuli 4. unitatera
Hemen dituzu eTwinning proiektu bat diseinatu, garatu eta ebaluatzeko baliagarri izan dakizkizukeen dokumentu batzuk. Ez dira nahitaez erabili beharrekoak, baina oso lagungarri dira proiektuari buruz eta emaitzei buruz gogoeta egiteko. Izan ezazu gogoan 04_Proyecto_de_trabajo dokumentua baliatu beharko duzula proiektua erregistratu aurretik tutoreari bidaltzeko. Azken dokumentua inprimaki guztiak bilduta dauden fitxategi konprimatua da.
1. Egoerari buruzko txostena: Zuk, zeure lankideek eta ikasleek proiektu birtual bateko elkarlanean kide dituzuenekin elkarreraginean jardun behar baduzue, lana eta informazioa konpartitu eta elkarren artean komunikatu behar baldin baduzue, komeni da aldez aurretik abiapuntuko egoeraren azterketa bat egitea eta eTwinning proiektu baten arrakastan eragina izan dezaketen aspektuetan neurriak hartzea. Zure ikastetxearen zer alderdi, zer aspektu izan daitezke eragozgarri eTwinning proiektu baten plana egin eta aurrera eramateko? Zergatik iruditzen zaizu eragozgarri direla eta nola gaindituko zenituzke?
01 Egoerari buruzko txostena.doc
2. Proiektu proposamena: Oso garbi izan beharko dituzu ideia batzuk elkarlanerako kide posible bati zer egin nahi duzun helarazi eta ulertarazteko. Proposamenak nahiko malgua izan beharko du gurekin senidetzekoa den ikastetxearen ezaugarri eta ideietara egokitzeko. Proiektuaren plan xeheago eta zehatzagoari ekin aurretik bete beharreko dokumentua da hori.
3. Elkarren ezaguera: Oker asko eta nahaste eta errakuntza asko saihets litezke elkarlaneko proiektu batean lankide direnek elkar ezagutzeko astia hartuko balute. Gainera, kideekin batera helburu, arazo eta jarduerei buruzko erabakiak hartzeaz gain, garrantzitsua da elkarlanean kide direnen egoerari buruzko informazio apur bat izatea. Irakur itzazu honako idazpuru hauek eta gehitu itzazu etorkizunean elkarlaneko kide izan litekeen bati helarazteko adinako garrantzikoak iruditzen zaizkizun beste batzuk.
4. Lan proiektua: Dokumentu honetan xeheki deskribatzen dira hasi den proiektuaren zer-nolakoak. Bi kideen arteko negoziazioaren emaitza izan behar du ("Proiektu proposamenean" egiten denaz bestera, horretan hasiera-hasierako ideia pertsonala baita) eta proiektua bera plataforman inskribatu aurretik eman beharreko azken pausoa.
5. Saio-orria: Komeni da proiektuaren garapenari buruz ahalik eta informazio gehien biltzea. Baliagarri izango zaizu oso eTwinning proiektuaren amaierako memoria idazteko, zure lankideei nahiz arduradun akademikoei aurkeztu ahal izateko. Gogora ezazu ez dela nahitaezkoa memoria hori idaztea. Nolanahi dela ere, oso lagungarri izan daiteke aurrerago beste proiektu batzuk hasi behar izatean beharko duzun informazioa biltzeko, esate baterako, Kalitate Zigiluak eskatu behar dituzunerako edo eskolen arteko senidetzeaz gain landutako gaietan sakontzeko.
6. Jarraipen txostena: Komeni litzateke proiektua garatu ahala halako batean ordurarte egindakoari begirada bat ematea, zer lortu den eta zertan hobetu daitekeen aztertzea, eta, beharrezkoa balitz, aldatu beharrekoak aldatzea. Lagungarri izango zaizu halaber amaierako memoria idazteko, hala egitea erabakiko bazenu. Balio lezake orobat zure erkidegoko arduradun akademikoei aukezteko dokumentu gisa ere, zuk egindako lanaren errekonozimendua behar duzunerako.
7. Azken ebaluazioa: ikasleen motibazioan eta ikaskuntzan izan diren aspektu positiboak eta negatiboak aztertuko dira, eta orobat aztertuko dira ikasleek beste herri batzuetako ikasleekin zuzenean izandako komunikazioaren eragina, ikaskuntzaren dimentsio europarrean lagundu duena eta ikasgelan teknologia berrietan egin den erabilera. Balio lezake orobat zure erkidegoko arduradun akademikoei aukezteko dokumentu gisa ere, zuk egindako lanaren errekonozimendua behar duzunerako.
8. Inprimakiak: Aurreko inprimaki guztiak, fitxategi batean konprimatuak.
Archivo: Formularios.zip
| Itzuli 4. unitatera | Hurrengoa: Dokumentuak 4.b: Nola erregistratu proiektu bat |
