Dokumentuak 3.e: Lankide berriak ezagutu, elkarlanerako kideak aurkitu

eTwinning(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Itzuli 3. unitatera



Edukiak

Lankide berriak ezagutu, elkarlanerako kideak aurkitu 

eTwinning profesionalek osatutako elkartea da 32 herri europarretako irakasleak biltzen dituena. Leku ezin hobea da beste lankide batzuk ezagutzeko, ideiak elkartrukatu, eztabaidatu eta berekin proiektuak garatzeko. Non eta nola aurkitu lankide horiek?

Topaguneak: eTwinning Taldeak, Topaketa Didaktikoak, Irakasleen Bloga.

Tresna hauek topaguneak eskaintzen dizkiete irakasleei interes komuneko gairen baten inguruan biltzeko. Topagune horietan aurkituko dituzu era bateko eta besteko jarduerak gai horien inguruan (foroak, fitxategiak, txatak, ikaskuntza-jarduerak...). Beste alde batetik, berriz, irakasle batek gure kezka profesional bera duela atzematea eta hasieratik kezka horren inguruan lan egitea modu ezin hobea da elkarlanerako kide bat topatu eta proiektu bati ekiteko.


  Zer den: Zer egin dezakezun:

eTwinning taldeak


Gai jakin baten inguruan eratutako irakaslearteak dira. Izaten dituzte foroak, fitxategi biltegiak, txatak. Gaiak eta moderatzaileak Laguntza Zerbitzu Nagusiak eta Zerbitzu Nazionalek proposatzen dituzte. Etorkizunean luzaro gabe irakasleek berek ere sortu ahal izango dituzte beren talde propioak.

Ideiak eztabaidatu, esperientziak konpartitu, zeure proiektuetan eta zeure ohiko irakas-jardueran lantzen dituzun gaiak garatzeko aholkuak.
Didaktika Topaketak Topaketa birtual labur eta trinkoak hainbat gairen inguruan. Adituek gidatzen dituzte eta lan aktiboa egiten da eta irakasleen arteko eztabaidak izaten dira. Zure trebetasunak garatu, zure irakas-lanean erabiltzeko teknika berriak eta tresna berriak ikasi adituen laguntzaz eta beste irakasle batzuen lagunartean. Topaketa horietako batzuetan plaza kopurua mugatua izaten da, beraz, egiazta ezazu hutsik egin gabe aldian behin LZNren atariko "Garapen profesionala" sekzioa.

Irakasleen Bloga

Bai LZNZ espainiarraren atarian bai LZNrenean egoten dira eTwinning-eko irakasleek egindako eta irakasleentzat egindako blogak. Sar zaitezke horietan dagozkien weben bidez: http://blog.eun.org/etwinning/ (LZNren bloga). Blog europarrean sarrera ingelesez, frantsesez, alemanez, espainolez edo italieraz egin daiteke . Aurrera! Irakurri, komentatu, argitaratu... Topatuko dituzu eztabaida eta sarrera interesgarriak.  

 




Ideia artean arakatzen: galeriak, iritziekin konektatu. 

Irakasleen profilaz gain ikusi eta araka ditzakezu gauza gehiago ere eTwinning-en. Eskura izango dituzu, era berean, jardunbide onen, proiektu proposamen eta ideia etsenplu ugari, eta abar.  Kasu askotan, erabiltzaileek balora ditzakete, eta hala, beren iritziak komunitateko gainerako kideekin konpartitu. Besterik gabe, araka ezazu erakargarri zaizun proiektu bat, eta, orduan kontaktatu ahal izango duzu proiektu horretan parte hartutako irakasleekin. Edo topa ezazu interesgarri zaizun ideia bat eta begiratu nor datorren bat zurekin iritzian. Zure komentario eta balorazioak ere azaldu bertan; hartara, beste erabiltzaile batzuek ere "jarraitu ahal izango dute zure arrastoa". Abiapuntu ona da norbaitekin kontaktatzeko eta proiektu bati ekiteko aukera aztertzeko.   


  Zer den:  Zer egin dezakezun: 
Galeriak, proiektu bilatzaileak Jardunbide egokiak eTwinning-en argitaratzen eta zabaltzen dira, dela atari europarrean dela LZNZrenean. Proiektuak topatzeko beste bilaketa tresna batzuk ere badituzu hainbat iragazkitan (twinspace publikoa, adina, ikasgaia, hizkuntzaren bidez...). Nagiba ezazu proiektuetan zehar eta begiratu bat eman. Ideia on asko ez ezik, ideia on horiek izan zituzten irakasleak ere topatuko dituzu. Proiektu bat erakargarri baldin bazaizu, dela gaiagatik, dela lana antolatzeko eragatik, ez ezazu zalantzarik izan irakasle horiekin harremanetan jartzeko. Baliteke haiek ere antzeko beste proiektu bati ekiteko irrikitan egotea.
Kitak Kitak eta Moduluak proiektuetarako eta jardueretarako ideiak dira. Atari europarrean eta espainiarrean topa ditzakezu. Zure profilean marka dezakezu ea aukeran dauden kit horietako bat erabiliz hasi nahi duzun proiektu bat. Irakasleek ere balora ditzakete.    Kide-bilatzailearen bidez zuk lan egin nahi duzun kit berarekin lan egin nahi duten beste irakasle batzuk topa ditzakezu. Ikus ditzakezu, era berean, kit batek jaso dituen balorazioak eta nork eginak diren jakin (edo zerorrek ere zeure balorazioa egin). Hartara, topatu ahal izango dituzu kit edo modulu jakin bati buruzko zeure iritzi bereko irakasleak eta haiekin harremanetan jarri.  
“eTwinning eta biok: nire Egunkaria" Irakasle baten profilean sartzen zarenean, “nire Egunkarian” irakur ditzakezu eTwinning-en parte hartzeaz eta bere proiektuaz dituen ideiak. Egunkariko edukia nolakoa den, antzeman dezakezu irakasle jakin horrek zer interes dituen eta nola egiten duen lan. Baldin eta gogoko baduzu bere proiektu asmoa, egin ezazu klik “Me gusta” botoian. Ez du horrek esan nahi irakasle horrekin hasi behar duzunik proiektu hori. Gainerako erabiltzaileei proiektua gogoko duzula jakinarazteko modua baino ez da, eta zure iritzi berekoak diren irakasleen zerrenda batean sartzeko modua. Idatz dezakezu iruzkin bat ere.



Kide bila: bilatzaileak, foroa.  

Elkarlanerako kide posible baten bila bazabiltza, izan ezazu gogoan ez dutela eTwinning-eko irakasle guztiek hartzen parte taldeetan, ez direla guztiak agertzen galerietan ez eta daitezkeela beren iritzien bidez topatu. Izan daiteke, halaber, zuk zer-nolako proiektua egin nahi duzun oso ideia zehatza izatea: zein herritako edo zein hiritakoa  nahi duzun kidea, zein adinetakoa eta zein ikasgaitakoa... Edo agian, ezagutzen duzun (era birtualean edo pertsona bera) norbaiten profilera joan nahi duzu eta zure kontaktuetan gehitu.


  Zer den: Zer egin dezakezun 
Elkarlanerako kide bilatzailea Zeure mahaigainetik eskura dezakezu tresna hau “Búsqueda de socios” erlaitzean. Oinarrizko bilaketan sar dezakezu irakasle baten izena, ikastetxe batena, edo beste edozein gako-hitz. Bilaketa aurreratuan batzuk eta besteak batera balia daitezkeen hainbat iragazki topatuko duzu, kit bat ere bai, besteak beste (lehenago azaldu dugun bezala).   


Zure iragazkiekin bat datozen eTwinning-eko erabiltzaile guztiak izango dituzu bilaketaren emaitza. Eman iezaiozu begirada bat, edo sar itzazu iragazki gehiago emaitza zabalegia baldin baduzu. Zerrendako edozein irakasleri luza diezaiokezu proposamena zure kontaktuen artekoa izateko. Erabil ezazu tresna hau pertsona jakin bat gehitu nahi baldin baduzu.
Comenius bilatzailea  'Kideak bilatu (Encontrar socios)' erlaitzean marka dezakezu ea Comenius proiektu bat hasi nahi duzun, eTwinning-ekoez bestelakoa. Egiten baduzu klik “Disponible para un proyecto Comenius” botoian, lankidetzarako prest dauden irakasleen zerrenda agertuko zaizu.   Interakzio eta sinergia asko egon litezke eTwinning-en eta Comenius-eko beste ekintza batzuen artean. Agian nahi zenuke  Comenius-eko elkartze bat hasi, aparte, beste ezeri lotu gabea, edo atalen batzuetan eTwinning-ekin lotuta. Hala egin nahi izanez gero, tresna bikaina da hau elkarlanerako kideak topatzeko.
Foroa 'Kideak bilatu (Encontrar socios)' erlaitzean fororako sarbidea duzu. Foroan irakasleek beren proiektu ideiak eta proposamenak argitaratzen dituzte. Ikusten duzunez, foroa aski aktiboa da eta etengabe agertzen dira sarrera berriak. Gai batean klikatzen baduzu testu osora eta irakaslearen profilera eramango zaitu. Orobat iragaz ditzakezu sarrerak gako-hitzen bidez. Baldin eta proiektu baterako ideia bat baduzu eta beste irakasle batzuk zure profila bisitatu zain egon nahi ez baduzu, argitara ezazu hemen. Jo dezakezu irakasle jakin horren profilera ere eta mezu bat idatzi.

 

   

Aholku batzuk: ez da beti lehen kolpean asmatzen. 

Beste edozein elkartetan bezala, badira jokabide arau batzuk eta komeni da jarraitzea. Beste alde batetik, berriz, zuk kontaktatzen dituzun irakasle guztiek ez dute zertan izan zure proiekturako kide "ezin egokiagoak". Izan ere, gerta daiteke beren lana gogoko duzun irakasle batzuk ezagutzea, edo haien iritziekin bat etortzea eta haiekin material batzuk trukatzea, baina, halarik ere, ez izatea aukera ona proiektu bat hasteko: beharbada, zuen ikasleen adina, ikasgaiak edo gauzatu nahi duzuen proiektua ez dira bata bestearekin uztartzeko modukoak. Izan ezazu pazientzia eta ez behar baino arinago erabaki gauzak: lehenago edo geroago topatuko duzu zurekin elkarlanean aritzeko modukoren bat. Hemen jarraian aholku batzuk dituzu lankideekin harremanetan sartzeko eta elkarlanerako kide bat topatzeko.

  • Ez inor gehitu aldez aurreko komunikaziorik gabe: Elkarlanean lankide nahi zenukeenen bat topatu baldin baduzu, ez iezaiozu hasiera-hasieratik beste gabe zure kontaktuen artekoa izateko proposamena egin. Hori egin baino lehen, ahalegindu zaitez nolabaiteko komunikazioren bat sortzen eta egiazta ezazu beste irakasle hori ere interesatuta dagoela. Komunikazio hori egin dezakezu Taldeetan edo Didaktika Topaketetan, foroko sarrera bati erantzunez, edo posta elektroniko bat bidaliz.  
  • Izan gogoan herrien arteko kultur desberdintasunak: Izan ezazu kontua partaide guztien arteko desberdintasun kulturalekin. Testu bera jo dezakete formalegitzat edo informalegitzat herri batzuetan eta besteetan, eta gerta daiteke hitz batek, esaterako, "laster" hitzak bere itzulpen literalaz gain esanahi aukera zabala ere izatea. Adieraz itzazu gauzak argiro idaztean eta izan zaitez atsegina neurrian, eta, ulertzen ez duzun edo gogoko ez duzun zerbait irakurtzen duzunean, eska iezaiozu dagokionari azaltzeko beste gabe epaitu baino lehen (eta prest egon besteak zuri beste horrenbeste eska diezazuten ere onartzeko).
  • Bete itzazu hartutako konpromisoak: Dokumentuak bidaltzeko edo mezuei erantzuteko epe jakin batzuk erabakitzen badituzue, ahalegindu zaitez betetzen. Ezinezkoa bazaizu, idatz iezaiozu besterik ez bada mezu bat zure kontaktuari ezintasun horren berri emanez. Eta erabakitzen baldin baduzu ez duzula irakasle horrekin lan egin nahi, adieraz iezaiozu argi eta garbi. Zure hurrengo mezua noiz jasoko zain uztea baino hobe da hori.  
  • Nabiga ezazu eskura duzun informazio guztian zehar: Gogoko duzun ideia bat irakurtzean, araka itzazu irakasle hori sartuta ibili den proiektu guztiak; begira ezazu zenbat proiektutan, nola egiten duen lan... Horrek guztiak emango dizu ideia hori gauzatzeko eraren ikuspegi zehatza.
  • Azter ezazu zertan zatozten bat eta egiaztatu: Elkarlanerako kidea izan litekeen bat topatu duzu eta biok nahi duzue elkarrekin lan egin. Proiektuari "serio" ekin aurretik, hainbat gauza izan behar dituzu kontuan eta aintzat hartu. Ez dago kuestio horiei beti eta beti era berean erantzun beharrik, baina, batzuek eta besteek ere bateragarriak izan behar dute erantzun horiek, eta kideek elkarlanean jardun ahal izatea ahalbidetu. Ondoren jarraian, horietako galdera batzuk iradokitzen zaizkizu.  
    • Zein gaitan egin nahi dugu lan elkarrekin? 
    • Zein helburu iritsi nahi ditut eTwinning-eko nire proiektuaren bidez? Zer helburu komun ditugu hark eta nik?
    • Antzeko ikuspuntu pedagogikoa dugu? 
    • Zein hizkuntzatan komunika gaitezke? Eta gure ikasleak? 
    • Badakit nolakoa den nire lankidearen eskola-sistema? Bat datoz ikastetxe mota eta ikastaro mota?
    • Proiektua urtebete baino gehiago luzatzekoa baldin bada, ikasle talde bat eta berarentzat egingo dugu plana ala talde bat baino gehiagorentzat? 
    • Zer emaitza lortu nahi dugu azken buruan?
    • Zer opor ditugu batak eta besteak? Egin dezakegu elkarrekin lan, posible da?
    • Astean / urtean zer denbora eman nahi dugu proiektuan? 
    • Zer IKT tresna erabili nahi ditugu ikasleen arteko elkarlanean?
    • Nola bideratu eta gauzatuko dugu proiektua ikasgelan? Eta nola parte harraraziko diegu ikasleei?
    • Nola jar gaitezke harremanean erraz eta arin?
    • Zein komunikazio bide baliatu nahi ditugu (posta elektronikoa, telefonoa, txata...)?

Pres zaude? Jende interesgarria ezagutu duzu, eta, elkarlanerako kide izan litekeenen bat ere bai horien artean? Ados zaudete elkarrekin lanean jarduteko, eta ikusi duzu jardun dezakezuela? Hortaz, orain duzu unea zuen proiektuan lanean hasteko. Zorte ona izan eta  lan ona egin!




Itzuli 3. unitatera
Tresna pertsonalak
Kontactua
Beste hizkuntzetan