Dokumentuak 3.d: Maiz egiten diren galderak

eTwinning(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Itzuli 3. unitatera


F.A.Q. (Maiz egiten diren galderak)

Erregistroari buruz 

eTwinning-eko direktorioan erregistratzeak ezertarako konpromisorik harrarazten dit?
Ez inskribatzen den irakasleari ez irakaslearen ikastetxeari harrarazten dio ezeren konpromisorik. Zure datuak eman besterik ez duzu egiten beste irakasle batzuk zurekin harremanetan jar daitezen. Nahi izanez gero, eTwinning-en datuak babesteko politika begira dezakezu.

Aurreinskribapena egin duzu, baina ez da berrespenezko mezu elektronikorik iritsi.

Berrespen mezua aurreinskribapena amaitutakoan bidaltzen da, baina gerta daiteke ez berehala heltzea. Darabilzun posta-kontuak posta baztergarria eragozteko iragazkiak baldin baditu, begira ezazu hori ere, litekeena da-eta mezua 'posta baztergarritzat' jo izana.

Zer gertatzen da beste ikastetxe batera aldatzen banaiz? Berriro inskribatu behar dut? 

Ez dago berriro inskribatu beharrik. Aurrerago, eTwinning-eko Mahaigainetik, eguneratu ahal izango da lehen sartutako edozein datu; zeure profilari beste ikastetxe bat gehitu, esate baterako.

Nire ikastetxea ez zegoen inskribatuta eta haren datuak sartu behar izan ditut. Datu horietako batzuk nahitaez eman beharrekoak dira, baina jakin ez dakizkit orain (ikastetxearen posta elektronikoko helbidea, zuzendariaren helbide elektronikoa,...). Zer egin behar dut?

Erregistratu eta gero edozein datu alda dezakezu eTwinning-eko Mahaigainetik. Hortaz, amai dezakezu inskribatze-prozesua  datu asmatuak ipinita, eta geroago alda ditzakezu datu horiek dakizkizunean.

Mahaigainari eta Kide-bilaketari buruzkoak 

Ez ditut gogoan Mahaigainean sartzeko nire erabiltzaile-izena eta nire pasahitza. Zer egin dezaket? 

Klika ezazu helbide hau http://www.etwinning.net (Laguntza Zerbitzu Nagusiaren Ataria). Erabiltzaile-izena eta pasahitza sartzen diren leku berean lotura hau agertzen da: '¿Ha olvidado su contraseña?'. Lotura honetan klikatutakoan gure posta elektronikoko helbidea eskatuko zaigu, eta helbide horretara bidaliko dizkigute guk behar ditugun datuak.


Nire profilean egoterik nahi ez dudan irudi bat erantsi nuen. Nola ken daiteke? 


'Nire profila' sekzioan sartuko gara, ondoren "Profila aldatu" sekzioan, eta leihoan ageri den 'Argazki Galeria' klikatuko dugu. Pantaila berrian argazki-galeria jalgiko da; hautatuko dugu ezabatu nahi dugun irudia, eta irudiaren behe aldean, eskuinean, "Ezabatu irudia" sakatuko dugu.


Erregistra dezaket proiektu bat neronen herriko beste ikastetxe batekin? 

Ez; kide fundatzaileek herri desberdinetakoak izan behar dute. Proiektua inskribatutakoan gehitu ditzakegu geure herriko beste kide batzuk. 

Aspaldian nabil kide bila eta ez dut nire profilari egokitzen zaion inor topatu. Zer egin dezaket?  

LZNZk baditu zuzenean jasoak ikastetxe espainiarrekin elkarteak sortzeko eskaerak; zuzenean bere webean argitaratzen ditu:¿Buscas socio?.

 
Ageri da hemen ere e-mail helbide bat gure ikastetxea beste Laguntza Zerbitzu Nazional batzuei proposatzeko kide bat bila diezaguten (aukera hau bakar-bakarrik erabiltzen da bila gabiltzan profila normalean Kide-bilatzailearen bidez topatzen denarekin bat ez datorrenean.




Itzuli 3. unitatera Hurrengoa: Dokumentuak 3.e: Lankide berriak ezagutu, elkarlanerako kideak aurkitu
Tresna pertsonalak
Kontactua
Beste hizkuntzetan