Dokumentuak 3.c: Mahaigaina
eTwinning(e)tik
Itzuli 3. unitatera
Edukiak |
Mahaigaina eTwinning
eTwinning-eko Mahaigaina eTwinning-en parte hartu ahal izateko eta parte-hartze hori kudeatzeko plataforma birtuala da.
eTwinning-eko mahaigainetik oinarrizko funtzio hauek egin daitezke:
- Gure profila kudeatu. eTwinning-en inskribatzerakoan erabilitako datuak aldatu ahal izango ditugu, bai guri dagozkigunak bai gure lantegiari dagozkionak.
- Kide bat bilatu. eTwinning-en proiektu bat hasteko guk nahi dugun profileko irakasle europar bat edo bat baino gehiago aurkitzea da kontua.
- Sortutako proiektuak kudeatu. Proiektu bat edo bat baino gehiagotan hasiak garenean, mahaigainetik ikus ditzakegu horietan gertatzen diren berritasunak, horien ingurunean sartu, eta abar.
eTwinning-eko Mahaigainera nola sartu.
eTwinning-en gure erregistroa berretsitakoan izango ditugu erabiltzaile-izen bat eta pasahitz bat eTwinning-eko Mahaigainean sartzeko.
Praktiketako plataforma/training-en inskribatu baldin bazara, sar zaitez lotura honetatik: http://training.etwinning.net
Plataforma errealean inskribatu baldin bazara, mahaigainean sartzeko eTwinning-eko LZNZ espainiarraren ataritik abiatuko gara, haren helbidea hau da: http://www.etwinning.es (LZNren helbidetik ere sar zaitezke). Helbide horretan sartutakoan, goian eskuin aldean "Enlaces rápidos" panela zabalduko dugu eta erdian agertuko zaigu toki bat eTwinning-en inskribatzerakoan erabili genituen erabiltzaile-izena eta pasahitza sartzeko.
Gure datuak sartutakoan, "Conectar" botoian klikatuko dugu eta, bestetik gabe, barruan egongo gara.
*Mahaigainera sartzeko lehen ekinaldia egitean, mezu bat agertzen zaio erabiltzaileari eTwinning-eko pribatutasun-estatutua eta portaera-kodea irakurri eta onartzeko eskatzen diona:
Horiek onartutakoan, mezu hori ez zaio gehiago agertuko aurrerantzean.
Mahaigainaren sekzioak.
eTwinning-eko Mahaigainaren goiko aldean mahaigain hori osatzen duten sekzioetarako sarbidea ematen duten erlaitz batzuk daude; hemen jarraian deskribatuko ditugu.
Hasiera
Hasiera (Inicio) Mahaigainean sartzean agertzen den orrialdea da. Mahaigaineko atalik garrantzitsuenetarako lotura zuzen batzuk ematen dira bertan.
Aurreko irudian nabarmendu diren eremuak hauek dira:
- Hautapen-erlaitzak. Mahaigainaren sekzio batetik bestera aldatzeko. Irudi honetan 'Inicio' sekzioa ikusten duzu.
- Irudi pertsonala. Gure argazkia eransteko utzitako eremua da eta eTwinning-en beste erabiltzaile batzuek ikus dezakete.
- Ongietorria egiteko mezua.
- Irakaslearen profilaren edizioa. Alda daitezke hemen datu pertsonalak, ikastetxearenak, hobespenak eta gure argazkiak nahiz ikastetxearenak erantsi.
- Saioa itxi. Mahaigainetik irtengo zara.
- Postontzi elektronikoa. Postontzirako lotura zuzena, mezu berririk badugun adierazten diguna.
- LZNren berri aipagarria. Ad. Topaketa Didaktiko baterako Deia
- Espainiako berriak. Espainiako LZNZk berri eta nobedade zerrenda argitaratuko du erabiltzaileei eTwinning ekintzan gertatzen diren gauzan garrantzitsuenak jakinarazteko.
- Baliabideak. Materialak eta jarduerak kokatzeko tokia erabiltzaileen esku ipinia.
- Taldeak. eTwinning-eko taldeak interes komun jakin baten inguruan eratutako irakasle-elkarteak dira. Plataforma honetan egin den garapen berria da hau eta xeheki aztertuko dugu ikastaro honen 6. unitatearen azkenean.
- Topaketa Didaktikoak. Irakasleentzako prestakuntza jarduerak dira, topaketa birtual labur eta trinkoak –astebete edo bi astekoak– maila eta diziplina batzuetako eta besteetako hainbat gai jorratzen dituztenak. Plataforma honetan egin den garapen berria da hau eta xeheki aztertuko dugu ikastaro honen 6. unitatearen azkenean.
- Irakasle-gelak. Erabiltzaileak sortzen dituen esparruak dira intereseko gaiak era informalean eztabaidatzeko.
Oharrak. Erlaitz guztietan goi aldean eskuinean dago. Ondoren era bateko eta besteko mezuak agertzen dira.
- Kontaktuak. Jakinarazten digu ea pertsonaren batek eskatu digun haren kontaktuetan sartzeko (gure aukera da eskaintza hori onartzea edo ezestea) edo pertsonaren batek onartu duen gure kontaktua izatea (horretarako guk aldez aurretik hala izateko mezu bat bidalia izango diogu).
- Proiektuak. Lantzen ari garen proiektuetan sortzen diren berriei buruzko informazioa helarazten zaigu (erabiltzaile berriak, bajak, eta abar)
Leihoaren behe aldean Harpidetu eta Oharrak antolatu (Subscribe y Organizar los avisos) ageri da.
“Harpidetu (Subscribe)” klikatzean, erabiltzaileak posta elektronikoko mezu bat jasoko du egunero jakinarazpen guztien laburpenarekin, beraren Egunkariari emandako erantzunak barne.
Ikus dezagun orain Azal-orrian ageri den honako erlaitz hau.
Profila
eTwinning-eko Mahaigaineko sekzio honetan erabiltzaileari buruzko informazioa eman daiteke (ikastetxea, komunikaziorako hizkuntzak, dituen kontaktuak, eTwinning-en egindako ibilbidea,...) eta aukera ematen zaio direktorioan alta ematerakoan sartutako datuak aldatzeko, bai norberarenak bai norbere ikastetxearenak, norberaren hobespenak, norberaren eta ikastetxearen argazki-galeria.
Aurreko irudian nabarmendu diren eremuak hauek dira:
1. Hautapen-erlaitzak. Mahaigaineko sekzio batetik bestera aldatzeko aukera ematen digute. Irudi honetan 'Perfil' sekzioan geundeke.
2. Argazkia, erregistratutako irakaslea identifikatzeko.
3. Nor naiz. Erabiltzaileari buruzko datuak (ikastetxea, hiria, herrialdea, komunikaziorako hizkuntza...).
4. eTwinning-eko nire bizitza. Apartatu honetan inplikaturik gauden eTwinning-eko gertakariak markatzen dira. Esate baterako, norbaitek bere kontaktuen artean sartu gaituela, proiektu bat inskribatua dugula, etab. Ohar zaitez behean ageri diren baieztapen hauetaz:
Prest nago eTwinning proiektu bati ekiteko Ez Bai
Prest nago Comenius proiektu bati ekiteko Ez Bai
Garrantzitsua da lehenengoan BAI hautatzea beste herrialdeetako irakasleek aurkitu ahal izan zaitzaten eta zurekin harremanetan jarri proiektu bati ekiteko; markatzen ez baldin baduzu, ez zara Kide-bilatzailean agertuko eta ezin izango zaituzte topatu zure proiektu-asmoaren antzekoak darabiltzaten lankide europarren artean. Aukera asko huts egingo dituzu.
5. eTwinning eta biok. Nire egunkaria. Atal honetan sar ditzakegu mezu interesgarriak edo berri eta nobedadeak gure profila bisitatzen duten eTwinning-eko beste erabiltzaile batzuek irakur ditzaten. Idatz ditzakezu oharrak, era berean, beste erabiltzaile batzuen iragarki-tauletan, baita beste erabiltzaile batzuek gurean oharrak utzi ere.
6. Nire kontaktuak. Berriki aktibo egon diren nire kontaktuen zerrenda bat erakusten da hemen -bilatzailean hautatu ditudan irakasleak, nire kontaktuen artekoak izatea onartu dutenak-. Behe aldean kontaktu berriak eransteko eta erabiltzaileak dituen guztiak ikusteko lotura ageri da.
7. Nire Proiektuak. Irakasle batek aktibo dituen proiektuen zerrenda. Beheko loturen bidez proiektu berri bat sor daiteke eta irakasleak parte hartutako proiektu guztiak ikusi ere bai.
8. Nire irakasle-gelak. Irakasleak parte hartzen duen irakasle-gelen zerrenda bat erakusten da hemen, eta behe aldean, Irakasle-gelak erlaitzera daramaten loturak; aurrerago ikusiko dugu hori.
Proiektuak
Sekzio honetatik kudea ditzakegu gauzatzen ari garen proiektuak, bai eta berriak hasi ere.
Aurreko irudian nabarmentzen diren eremuak hauek dira:
1. Hautapen-erlaitzak. Mahaigainaren sekzio batera aldatzeko. Oraingo honetan 'Proiektuak' sekzioan geundeke.
2. Proiektuak. Laburki deskribatzen dira hemen eremu honetatik proiektuekin egin daitezkeen akzio guztiak (kide berriei gonbita luzatu, Kalitate Zigilua eskatu, etab.). Gestio horiek guztiak xeheki azalduta daude pausoz pauso 4. Unitatean.
3. Zabalik. Itxita. Onartu gabe. Apartatu bakoitzean klikatuta, gauzatzen ari garen eTwinning proiektuen zerreda agertuko zaigu, itxita ditugunena eta oraindik onartu gabe daudenena.
Proiektu bakoitzeko informazio hau agertzen da:
- Nor garen erakusten duen irudia, baldin eta irudirik igo badugu.
- Proiektuaren izena eta inskribate-data.
- Proiektuaren Kalitate Zigiluak. Kalitate Zigilua eTwinning-en gauzatzen ari diren proiektu onenei egiten zaien aipamena da. Sekzio honetatik eska daiteke Kalitate Zigilua.
- Akzioak. Kideen alta egiteko loturak ageri dira, proiektuaren alderdiren bat aldatzeko, TwinSpace-n sartzeko, etab.
4. Bilaketa. Egin daiteke eTwinning-eko proiektu baten bilaketa deskribapena, gaia, adina eta/edo hizkuntzari jarraikiz.
5. Proiektu berri bat sortu. Proiektu berri bat inskribatzeko inprimakira bidaliko gaitu lotura honek.
Kideak bilatu
eTwinning-en inskribatu ondoren eman beharreko lehen pausoa kide bat bilatu eta harekin laneko proiektu bat adostea da. Gure igurikimenetara egokitzen den kide bat topatzeko, eTwinning-eko Mahaigainak 'Kideak bilatu' ('Encontrar socios' ) sekzioa ipintzen du erabiltzaileen eskura. Sekzio honetan bilaketarako bi tresna baliagarri ditugu: gako-hitzen bidezko bilaketa eta kideak bilatzeko foroa.
Aurreko irudian nabarmentzen diren arloak hauek dira:
- Hautapen erlaitzak. Mahaigaineko sekzio batetik bestera aldatzeko. Irudi honetan 'Kideak bilatu' sekzioan geundeke.
- Bilaketa lasterra. Gako-hitzen bidezko bilaketa. Gako-hitz batzuetatik abiatuta bila daitezke eTwinning-eko beste erabiltzaile batzuk (erabil daiteke beste gabe lehendik ezagutzen dugun norbait bilatzeko, izena, abizena, ikastetxearen izena...).
- Bilaketa aurreratua. Hitzak eremuen bidez iragaz daitezke hemen (ikastetxean duen funtzioa, herria, eskualdea, gaia, etab.).
- Foroa. Proiektu asmoak adieraziz edo proiektu jakinen batean parte hartzeko proposamena eginez beste erabiltzaile batzuek helarazten dituzten mezuak irakur daitezke hemen. Geuk ere helaraz ditzakegu forora mezuak gure proieku asmoen berri emanez edo gure kidetarako nolako profilen bila gabiltzan azalduz. Baliteke horixe izatea kidea topatzeko baliabiderik onena, aldez aurretik inor ezagutzen ez badugu. Ohar zaitez proiektuan parte hartzen duten ikasleen adinaren araberako ataletan antolatuta dagoela; horrez gain badago beste atal berezi bat Comenius-eko beste ekintza batean eskolarteko elkarte bati hasiera emateko eta gai orokorretako beste bat ere bai.
- Baduzu eTwinning-eko kit bat erabiltzen interesik? Laukitxo hau markatuz gero, goitibeherako zerrenda bat zabalduko da LZNZko atarian eskuragarri dauden kit guztiekin; baliagarria izan dakizkizuke egiteko asmoa duzun proiekturako ideia edo inspizazio iturri modura.
- Beste Comenius ekintza batean elkartzeko prest? Laukitxoa markatuz gero, bilaketa egin ondoren agertuko den zerrendan beren profilean "Comenius proiektu baterako prest" hautatu dutenak egongo dira, Profila/eTwinning-eko nire bizitza erlaitzeko 4. apartatuan esan dugun bezalaxe.
- eTwinning proiektu baterako prest? Laukitxo hau aktibatzen baldin baduzu, bilaketako irakasle-zerrendan eTwinning plataforman erregistratutakoak agertuko dira.
Irakasle-gelak
Irakasleak sortutako esparruak dira, aldi batez gai jakinei buruz eztabaidatzeko aukera ematen dutenak. Gela horiek azkeneko jarduera burutu eta handik 2 hilabetera ixten dira (udan izan ezik). Hortaz, irekita egoteko berez ez dago epe-mugarik. Irakasle-gelak izan daitezke publikoak edo pribatuak. Publikoak zabalik daude, duten edukia erabiltzaile guztiek ikus dezakete eta baita irakasle-gela horietan ekarpenak egin ere inolako mugarik gabe. Pribatuak ere erabiltzaile guztiek ikusi ahal dituzte, ekarpenak egin, ordea, gonbita luzatzen badiete soilik egin ahal izango dituzte.
Aurreko irudian nabarmendu diren eremuak hauek dira:
- Hautapen-erlaitzak. Mahaigainaren sekzio batetik bestera aldatzeko. Oraingoan 'Irakasle-gelak' sekzioan geundeke.
- Irakasle-gelak. Zer diren deskribapen labur bat, aurreko paragrafoan ikusia duguna.
- Ikus areto guztiak. Lotura hau irekita dauden areto guztien zerrendarako lotura da.
- Nire irakasle-gelak. Laukiaren goiko aldean irakasle-gelaren izenburua edo izena ageri da eta data horien gainean sortu da. Zirkuluaren barruko gezi etzanak erabiltzaile bakoitzak sortutako eta/edo parte hartzen ari den irakasle-gelen zerrenda dakar.
•Ezaguna. Parte-hartzerik handiena izan duten irakasle-gelen zerrenda.
5. Bilaketa. Interesa izan zenezakeen irakasle-gelak bilatzen aukera ematen du. Bilaketa irakasle-gelaren izenburuari jarraikiz egin daiteke, edota eztabaidako gaiari, komunikazioko hizkuntzari jarraikiz. Una sala no aparecerá en la búsqueda hasta que tenga, por lo menos, dos miembros.
Gela bat ixten denean, ez da gehiago agertuko bilaketetan; ikusezina da erabiltzaileentzat, lankideak, ordea, sar daitezke beraietan.
'Hodei tematikotik'. Bila daiteke Gela bat Gelak berak erregistratzeko erabili diren etiketek osatzen duten hodei tematikotik.
Apartatu honetan jasotako informazioa honako animazio honetan laburtuta geratu da:
Baliabideak
Erabiltzaileek sortutako hezkuntza-baliadeak ipintzeko eta lagatzeko tokia da. Askatasun osoz erabil ditzakezu eta zeuk ere laga ditzakezu zuk sortutakoak. Material hori baliagarri izan dakizuke jarduera bat diseinatzean eredu modura, tresna bat erabili ala ez erabakitzerakoan, kideekin izan nahi duzun lankidetza modua planifikatzerakoan, etab.
- Hautapen-erlaitzak. Mahaigainaren sekzio batetik bestera aldatzeko. Oraingoan 'Baliabideak' sekzioan geundeke.
- Baliabideak bilatu, gora kargatu eta kudeatu. Irudian ikus dezakezunez, bila daitezke lehendik etiketatuta dauden hezkuntza-baliabideak argitaratutako gaia, ikasleen adina eta hizkuntzaren arabera; karga ditzakezu gora zeureak ere beste kideentzat baliagarri izan daitezkeela baderitzozu, eta horiek kudeatu (ezabatu, editatu...).
- Baliabideak lagatzeko tokian azkena erantsitako baliabideak.
- Kanpoko baliabideak. LZNk eTwinning elkartearentzat interesgarri deritzen baliabide batzuk ageri dira hemen.
Apartatu honetan jasotako informazioa honako animazio honetan laburtuta geratu da:
Ondoren, eTwinning-en ibilbide bat egingo dugu eta bertan behar bezala eta egokiro parte hartzeko garrantzitsuenak eta erabakigarrienak diren erlaitz eta loturak xeheki arakatu eta miatuko ditugu.
Profila eguneratu
eTwinning-en elkarrekin proiektu bat hasteko kide bat bilatzen hasi aurretik egin beharreko gauza garrantzitsua geure burua ezagutaraztea da. Beste irakasle europar batekin kontaktatzen dugunean, beste ezertan hasi baino lehen gure profila begiratuko du, eta horregatik behar dugu egiaztatu profilean ez dagoela inolako datu okerrik eta ahalegindu behar dugu, era berean, eTwinning baliatuz lortzea espero dugunari buruz ahalik ez informaziorik gehien helarazten.
Deskribatu dira aurreko atalean 'Perfil' sekzioan dauden atalak, arrazoi bategatik edo bestegatik gurekin harremanetan jartzen interesa duten irakasleek ikusiko dituztenak.
Inicio eta Perfil erlaitzetan Modificar el perfil lotura urdina ageri da.
Gerta daiteke erregistratzeko prozesuan okerreko daturen bat sartu izana, edota orduko zirkunstantzia batzuk aldatu izana (irakaslea, ikastetxea, gaiak, ikasleak...). Orain Profilaren Edizioa deskribatuko dugu xeheki eskaintzen dizkigun apartatuetan ibilbide bat eginez. Klika ezazu Modifica el perfil
Erabiltzailearen profilaren edizioa
eTwinning-eko Mahaigainaren sekzio honen bidez alda daitezke eTwinning-eko direktorioan erregistratzean sartu ziren datuak, norberarenak nahiz ikastetxearenak, hobespenak, norberaren eta ikastetxearen argazki-galeria.
Aurreko irudian nabarmendu diren eremuak hauek dira:
- Hautapen-erlaitzak. Mahaigainaren sekzio batetik bestera aldatzeko. Oraingoan 'Profila' sekzioan geundeke.
- Profilaren aukerak. Pertsonala. Ikastetxea. Hobespenak. Argazki-galeria. Erabiltzaileak eTwinning plataforman erregistratzean eman zituen datuak aldatzeko erreserbatutako eremua da. Horren helburua da gu nor garen aditzera ematea, gure izaera, lan egiteko era, interesak, zaletasunak, eTwinning-en beste erabiltzaile batzuei gure nortasunaren inguruan ezagutarazi nahi geniekeen edozein informazio, funtsean.
2.1. Pertsonala.
Irakaslearen datuak dira. Ikus ditzakegu gure datuak pantailaren erdian eta alda ditzakegu okerrak direnak. Oso garrantzizkoa da zuk jakitea erabiltzaile-izena ezin aldatu dela. Alda ditzakezu pasahitza eta posta-helbide elektronikoa, besteak beste. Horietakoren bat aldatu baldin badugu, 'Guardar la información' botoia klikatuko dugu eta datuak aldatuta geratuko dira, beste gabe.
Nahi zenuke eTwinning-en aldizkari informatiboa jaso? Lineako aldizkaria da, hilabetekaria. Herrialde batzuetan eta besteetan eta Laguntza Zerbitzu Nagusian izaten diren gertakari nagusienak argitaratzen dira (ikastaro, tailer, kanpaina, etab.). Harpidetu zaitez; ideia berri eta interesgarriak topatuko dituzu.
Jaso nahi dituzu oharrak eta berriak posta-elektronikoz? eTwinning-en erabiltzaileen elkarte osoari ardura zaion gorabehera orokorren bat gertatzen denean, aukera hori aktibaturik izanez gero, jakinarazpena posta elektronikoz iritsiko zaizu. Erabiltzaileak plataforman erregistratzean emandako posta-helbide elektronikoa besterik ez da erabilitzen.
2.2. Ikastetxeak.
1.- Goitibeherako menu bertikala, guk orain artean lan egin dugun ikastetxeak eta orain gaudena bera jasotzen dituena. Ikastetxea hautatutakoan, behe aldean ikastetxeari buruzko informazioa agertzen da eta irakasleak irakasten diharduen gaiak ere bai.
2.- Gauden ikastetxearen datuak okerrak baldin badira edo aldatu badira soilik aldatu behar ditugu plataforman. Beste ikastetxe batera joan baldin bagara, ikastetxe hori gehitu behar dugu ikastetxe berri bezala.
GARRANTZITSUA!
eTwinning-en erregistratu eta gero beste ikastetxe batera joaten baldin bazara, ez duzu aurreko ikastetxearen daturik aldatu behar. Hori egiten baldin baduzu, ikastetxe horri atxikitako irakasle guztien erregistroak aldatuko dituzu. Zera egin behar duzu, ikastetxe berri bat gehitu. Prozesu hori erregistratzeko inprimakikoa bera da: lehenik zerrenda batean bilatu, eta, agertuko ez balitz, alta eman.
Hori egindakoan, ikastetxe batzuk eta besteak aktibo edo ez aktibo markatuko ditugu (ikastetxe batean baino gehiagoan badiharduzu lanean, izan ditzakezu aktibo ikastetxe bat baino gehiago).
2.3. Hobespenak.
Inprimaki bat agertuko da elkartea sortzeko ditugun hobespenen deskribapen labur batekin. Sekzio honetan adieraz ditzakegu eTwinning-en guk egin nahi dugunaren inguruko oinarrizko datu batzuk: proiektu-kit bat erabiltzeko asmorik badugun, lan-arloak, lanean balia ditzakegun hizkuntzak, ikasleen adina eta, batik bat, gure proiektuan zer iritsi nahi dugun deskribapen laburra. Daturen bat aldatzen badugu, berriro klikatuko dugu 'Guardar información' botoia.
Apartatu honetan jasotako informazioa honako animazio honetan laburtuta geratu da:
Argazki-galeria. Irudien kudeaketa
Kide izan litekeen bat gu hobeki ezagutu nahirik gure profilera sartzen denean gure irudia eta gure ikastetxearena agertzen badira, kide posible horrek guri buruzko irudipen hobea jasoko du.
Gure profiletik bi galeriatan erants ditzakegu irudiak:
- Irakaslearen Galeria, geure irudiak sar ditzakeguna.
- Ikastetxearen Galeria, gure lantegiaren irudiak sar ditzakeguna (ahalegindu ikasleen irudirik ez sartzen).
eTwinning-eko erabiltzaile baten profilean sartzen garenean ezker aldean haren irudia ikus dezakegu (edota, irudi bat baino gehiago kargatu baditu irakaslearen galeriara, batetik bestera aldatu ahal izango dugu). Haren ikastetxearen izenean klikatzen baldin badugu, ikastetxearen irudi batzuk ikusi ahal izango ditugu.
'Irakaslearen galerian' irudi bat nola erantsi azalduko dugu. Berdin egin beharko litzateke 'Ikastetxearen galerian' irudi bat erantsi nahi izanez gero. Lehenengo pausoa 'Gora kargatu argazkia' klikatzea izango litzateke.
- 'Examinar' botoia klikatu eta galerian erantsi nahi dugun irudia bilatuko dugu. Irudia 4MBekoa izan daiteke gehienez.
- 'Titulo de la imagen' eremuan titulu bat erantsiko dugu (eremu hori nahitaez bete beharrekoa da).
- 'Breve descripción' eremuan irudiari buruzko testu labur bat erants dezakegu (eremu hori ez da nahitaez bete beharrekoa).
- Aukera ematen zaigu irudi hori eTwinning-eko erabiltzaileek soilik ikusi ahal izateko eran eransteko ala LZNren weba bisitatzen duen edonork ikusi ahal izateko eran egiteko. Nahi dugun aukera hautatuko dugu.
- 'Guardar' botoia klikatuko dugu irudia kargatzeko.
Emaitza hau da:
Ikusten dugu gure irudia agertu dela galeriaren barruan. Berdin-berdin erants dezakegu nahi adina irudi.
Irudi bat hautatzean, aukera bat baino gehiago agertuko zaigu:
Irudia aldatu. Botoi honen bidez alda ditzakegu irudiaren titulua, deskribapena eta irudi hau bera ikusiko den ingurunea.
Irudia ezabatu. Irudia ezabatu nahi izanez gero, 'Borrar la imagen' botoia klikatu behar dugu.
Ohi dena irakaslearen galerian irudi bat erantsi eta irudi hori lehenestea izaten da. Hartara, gure profila kontsultatzen duten eTwinning-eko erabiltzaileek nolakoak garen ikusi ahal izango dute.
Apartatu honetan jasotako informazioa honako animazio honetan laburtuta geratu da:
Azkenik, Profila orrialdearen hasierako irudira itzulita, goiko aldean eskuinean hau topatzen dugu:
3.- Desaktiba ezazu zure profila. Zure profila desaktibatzen baduzu, ez zara kide-bilatzailean sartuta egongo (ez zara erabiltzaileek ikusteko moduan egongo) eta irakasleek ezin aurkitu izango zaituzte kontaktuak hasteko. Desaktibatzen baduzu, aktiba dezakezu edozein unetan.
Kide-bilaketa
eTwinning-eko proiektu bat hasteko beharrezkoa da proiektua landuz lortzea espero dugunari egokitzen zaion profileko kide bat edo kide batzuk topatzea.
Zenbait kasutan gertatzen da kide hori, arrazoi jakinen batengatik, beste herri bateko irakasle bat lehendik ezagutzen duguna izatea. Baina gehienetan bilatu eta ezagutu egin behar izaten dira gurekin lan egin nahi duten beste herri batzuetako irakasleak.
Bilaketaren zer-nolakoak
eTwinning-eko Mahaigaineko aukeretako bat gako-hitzen bidez kideak bilatzea da, hala nola, kidearen izena, haren ikastetxea edo haren profilean agertzen den beste hitzen bat.
Bilaketa modu hau bereziki da baliagarria lehendik ezagutzen dugun norbait berriro aurkitu nahi dugunean.
Horrelako bilaketa bat egiteko pauso hauek jarraituko ditugu hurrenez hurren:
eTwinning-eko Mahaigainaren barruan, Kideak bilatu sekzioan sartuko gara. Bilaketa laster bat egingo dugu. Antonella deritzon irakasle bat. Hitza idatzitakoan, Bilatu klikatuko dugu.
eTwinning-eko ikastetxeen eta erabiltzaileen zerrenda bai ageri zaigu; horien artean Antonella hitza.
eTwinning-eko erabiltzaile bakoitzaren hainbat datu agertzen dira: haren profilerako lotura eta haren ikastetxearenera, proiekturako hizkuntzak, proiekturako gaiak, ikastetxea zein naziotakoa den eta, azkenik, gure kontaktua izateko gonbita egin ahal izateko lotura.
Sistema honen bidez kide bilaketan ari bagara, komeni da erabiltzailearen profila kontsultatzea hobeki ezagutzeko, eta bila gabiltzanari erantzuten badio, gure kontaktua izan dadin proposamena egitea (baita zuzenean berarekin e-mail bidez harremanetan jartzea ere).
Badago bilaketa aurreratu bat egiteko aukera ere, bilaketa-eremu batzuetatik abiatuta iragazketa bat eginez (ikastetxean duen funtzioa, herria, gaia, laneko hizkuntza, etab.). Adibidez, Artea espainolez landuko duten guztiak bilatuko ditugu.
Aurreko paragrafoetan esan den bezala, eTwinning-eko erabiltzaile bakoitzaren hainbat datu agertzen dira: haren profilerako lotura eta haren ikastetxearenera, proiekturako hizkuntzak, proiekturako gaiak, ikastetxea zein naziotakoa den eta, azkenik, gure kontaktua izateko gonbita egin ahal izateko lotura.
Bilaketa aurreratuko sistemaren bidez eskura dezakegu guk ezarritako hautaketa-murrizpenen bidez erabiltzaile-zerrenda bat. Gero berriro, prozedurarik egokiena erabiltzaile bakoitzaren profila kontsultatzea da eta interesgarriak iruditzen zaizkigunei gure kontaktuak izateko gonbita egitea.
Kideak bilatzeko foroa
Foro honetan eTwinning-en erregistratutako irakasleek hainbat gauza egin ditzakete: proiektuak proposatu, zein hizkuntza baliatu edo zein gai landu hobesten duten azaldu, eta abar, betiere beren profilari egokituko zaion kide bat bilatzea helburu dutela.
Foroa bereziki da baliagarria aldez aurretik inor ezagutzen ez dugunean eta gurekin batera proiekturen bati ekin nahi dion norbait topatu nahi dugunean.
Jokabiderik egokiena foroan idatzi diren mezuen artean azkenekoak irakurtzea da: ikusiz gero mezu horietakoren batek gure lanerako ditugun ideiei erantzuten diela edo, besterik gabe, interesgarria zaigula, erantzun diezaiokegu mezuari eta idatzi duenarekin harremanetan jarri; edo, bestela, guk espero dugunari erantzuten dionik topatzen ez badugu, utz dezakegu beste mezu bat foroan eta erantzun diezaioten zain egon.
Foroan mezu bat utzi nahi badugu, komeni da honako puntu hauek kontuan izatea:
- Ez ditugu igurikimen hertsiegi edo estuegiak erakutsi behar. Gehiago komeni da proiektua pixkanaka itxuratzen joatea proposamen batzuk eta besteak iritsi ahala.
- Mezua irakur lezaketen kide posibleek ulertuko duten hizkuntza erabili behar dugu. Ingelesa erabili ohi da normalean, baina proiektua beste hizkuntzaren batean ere egin nahi badugu erabil daiteke hizkuntza berori proiektua erredaktatzeko. Jakina, izan daiteke espainola.
- Erabiltzaile batek ezaba ditzake bere mezuak.
Bilaketarako Foroan sartzeko, pauso hauek eman behar ditugu:
- eTwinning-eko Mahaigainaren barruan, Foro moduluan sartuko gara, Encontrar socios erlaitzaren goiko aldean eskuinean.
- Ikasle izango ditugunen adin-kategoria hautatu. 12-15 urtekoen adin-taldearekin egingo dugu proba.
3. Behe aldean ikus ditzakegu eztabaida-hariak eta hari edo eztabaidagai bakoitzean ageri diren datuak: gaiaren titulua, azkena utzitako mezua, egilea eta lehenengo sarrerak sortu duen erantzun kopurua.
4. Hari bateko mezuak irakurtzeko, aski da saguaz izenburuaren beraren gainean klikatzea.
5. Hari bakoitzak dituen mezuen testua eta mezu horiek jaso dituzten erantzunak ikusiko ditugu, eta horiekin batera egilearen datuak ere bai. Sarrera bakoitzaren eskuinean bi ikono ageri dira: bataren bidez esku-hartze bati erantzun diezaiokegu, bestearen bidez hitz-ordu bat jarri.
Beste eztabaida-hari bat edo eztabaida gai bat sortu
Foroan irakurritako mezuen artean interesgarririk ez dagoela baderitzogu, sor dezakegu guk geuk beste eztabaida gai bat. Bigarren aukera hau egiten badugu, norbaitek erantzun zain egon besterik ez dugu: etor dakizkiguke erantzunak Forotik bertatik, beste erabiltzaile batzuen kontaktuetara biltzeko proposamenak ere bai, eta barruko posta elektronikoaren bidezko mezuak.
A.-Guk geuk foroaren barruan beste mezu-lerro bat hasteko saguaz erdi aldeko eskuineko mezua sortu botoia klikatuko dugu. Eremuak bete beharreko inprimaki bat agertuko da. Eremuetan idatzi beharrekoak idatzitakoan, 'Enviar este mensaje/Post your message' beheko botoia klikatuko dugu .
Eztabaida-hari berria foroan agertuko da ilada berri bat hartzen duela.
Tresna honen bidez kidea topatzeko prozedurarik komenigarriena Foroan sartu diren azkenetako mezuak irakurtzen hastea da. Mezu horietakoren batek gure igurikimenei erantzuten baldin badie bi gauza egingo ditugu:
• Irakaslearen profila bisitatu eta astiro aztertu berari eta bere irakastetxeari buruz ematen duen informazioa.
• Ikono hone bidez
bidal diezaiokegu posta elektronikoko mezu pribatu bat barne postako bere postontzira.
• Profileko informazioa jasotakoan harekin kontaktu bat izan dezakegula baderitzogu, "Nire kontaktuak" zerrendan sartzeko proposamena luza diezaiokegu; hartara, izango ditugu, aurrerantzean, harekin komunikatu ahal izateko datuak.
• Foroaren mezuari erantzun. Horretarako, goragoko paragrafoetan hizpide izan dugun inprimakia beteko dugu.
B.- Foro bat bilatu.
Baldin eta ongi zehaztuta badituzu zeure proiektu asmoa, zein herrialde interesatzen zaizun eta zer gai landu nahi dituzun, egin dezakezu zabalik dauden eztabaida-harien iragazketa bat.
Eztabaida-hari baten barruan zaudelarik interesatzen zaituen ezer aurkitu ez baduzu, egin dezakezu eztabaida-hari horren harpidetza eta izango duzu, hartara, sortzen diren nobedadeen berri. Errazagoa izango zaizu bila zabiltzan horri egokituko zaion zer edo zer topatzea.
Etiketa ipintzea
eTwinning-eko erabiltzaile bakoitzaren profilaren barruan erabiltzaile horren proiektu-asmoen deskribapen labur bat dago jasota, eTwinning-en zer espero duen era orokorrean azaltzeko. Platafoma birtualean erregistratzeko prozesuan irakasleak nahitaez bete behar du eremu bat informazio hori emateko, eta gure Profila begiratzen duen edozein erabiltzailek irakurri ahal izango du
Postontzia
Agian erreparatuko zenion Mahaigaineko erlaitz guztietan behin eta berriro errepikatzen den ikono bati: plataforma barruko posta elektronikoa identifikatzen duen kartazala. Bidal dakizkieke mezuak horren bidez eTwinning-en erregistratutako beste erabiltzaile batzuei, gehienetan, Kontaktuetan sartuta ditugunak edo zerrenda horretan sartu nahi ditugunak izaten diren erabiltzaileei.
Mahaigaineko edozein erlaitzetatik sar zaitezke 'Postontzian' ikono horretan klikatuta.
Postontzia osatzen duten atalak honako irudi honetan ageri direnak dira:
1. Ditugun hiru mezu-karpetak erakusten dizkigu:
'Sarrera': Hala lehenetsita dagoelako ikusten dugu lehenengo hau; jasotako mezuak daude.
'Bidalitakoak': Guk bidalitako mezuak daude.
'Zakarrontzia': Ezabatutako mezuak daude.
Horietako batean klik egindakoan, beheko aldean agertuko dira dituen mezuak. Irudiaren eremuan jaso ditugun mezuak ageri dira, irakurri gabeak letra lodiz markatuta.
Mezu bakoitzarenak egilearen izena, gaia, bidalitako data eta mezua ezabatzeko ikono bat agertzen dira.
Mezu bat irakurtzeko aski da gaian edo egilean klikatzea.
Mezu bat irakurtzen ari garenean, hiru aukera berri zabalduko zaizkigu haren gainean: 'Responder', mezua bidali digunari berriro beste bat bidaltzeko; 'Responder a todos', irakurtzen ari garen mezua jaso duten guztiei mezu berri bat bidaltzeko, hartzaile bat baino gehiago izanez gero; eta 'Reenviar', mezua oso-osorik eTwinning-eko beste erabiltzaile bati bidaltzeko; eta mezua ezabatu.
2. Botoi hau klikatuta beste mezu bat idatz daiteke. Honelako leiho bat agertuko da:
Lehenik mezuaren hartzailea (edo hartzaileak) zehaztu behar da. Horretarako, 'A' eremuaren ondoan agertzen den ikonoa klikatu behar da.
Eskuinean zure kontaktuen zerrenda agertuko zaigu eta bertatik hauta ditzakegu hartzaileak. Era berean bete ditzakegu, nahi izanez gero, 'CC' (kopia) eta 'CCO' (ezkutuko kopia) eremuak ere.
'Asunto' eta mezuaren edukiaren eremuak betetakoan, 'Enviar un mensaje' botoia klikatuko dugu.
Ohartaraz dezagun azkenik, badagoela eTwinning-eko edozein erabiltzaileri, gure kontaktuen artean ez egon arren, mezu bidaltzeko era laster bat. Aski da haren Profilean sartu eta kartazalaren irudiko ikonoan klikatzea; beste gabe agertzen da mezua idazteko leihoa hartzailearen eremua betea duela.
Itzuli 3. unitatera Hurrengoa: Dokumentuak 3.d: Maiz egiten diren galderak
</div>


