Dokumentuak 3.b: Erregistroa

eTwinning(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Itzuli 3. unitatera


Unitate honetan ezagutuko ditugu eTwinning-eko direktorioan inskribatzeko eta eTwinning-eko Mahaigaineko sekzioak erabiltzeko ezagutu beharreko aspektu eta alderdi funtsezkoak.
 

Edukiak

eTwinning-en erregistroa egitea 

eTwinning-en parte hartzeko egin beharreko lehenengo gauza LZNren web orrian alta ematea da www.etwinning.net (izan ezazu gogoan baduzula horrako sarbidea LZNZren orriko lotura zuzenetik ere www.etwinning.es).

eTwinning-eko direktorioan inskribatzeak berekin dakar: 

  • Elkarlanean hasteko elkarrekin harremanetan jartzen interesa duen irakaslearte europar batean sartzea.
  • eTwinning-eko Mahaigaina deritzon plataforma birtual baterako sarbidea izatea, eTwinning-eko proiektuak sortzea eta kudeatzea ahalbidetuko diguten tresnez hornitutako plataforma batera.
  • Lineako formazio moduluetan parte hartu ahal izatea.
  • eTwinning taldeetan, ideiak, informazioa eta esperientziak elkarri helarazteko eta eztabaidatzeko taldeetan parte hartzea eta taldeak sortzea.


El proceso de inscripción es el mismo en la plataforma de prácticas y en la real y consta de tres pasos: aurreinskribapena, inskribapenaren berrespena eta erregistro.



Ondoren azalduko ditugu urrats horiek, baina, dena dela, hurrengo animazio honetan ikus daiteke erregistro-prozesu osoa: 

Aurreinskribapena

eTwinning-en LZNren web orrian sartuko gara, http://www.etwinning.net (edo praktiketako plataformara, http://training.etwinning.net), eta 'Inscripción' botoia sakatuko dugu.

Aurreinskribapena egiteko pantaila agertzen da, eta bertan datu pertsonal oinarrizko batzuk eskatzen zaizkigu, guztiak ere nahitaez eman beharrekoak: izena, deiturak, posta elektronikoko helbidea, erabiltzaile-izena eta pasahitza.

Erabiltzaile-izena beste pertsonaren batek lehendik erregistratua balu, mezu bat azalduko litzaiguke beste izen bat aukeratzeko esanez. Garrantzizkoa da erabiltzaile-izena eta pasahitza gogoan hartzea, sarritan erabili beharko baitira.

Aurreinskribapena berretsi

'Enviar' botoian klik egindakoan, aurreinskribapeneko datuak erregistratuta geratzen dira eta mezu elektroniko bat bidaliko digute guk sartutako email helbidera.

Mezu horren barruan lotura bat bidaliko digute aurreinskribapena berresteko.

GARRANTZITSUA: Gerta liteke zure posta-zerbitzariak mezu baztegarritzat jotzea ("spam") eta hala sailkatzea berrespen mezua. Minutu gutxi batzuen buruan mezua jaso ez baduzu, jar zaitez harremanetan Laguntza Zerbitzun Nazionalarekin (asistencia@etwinning.es) eta eman iezaiezu gertakariaren berri eta aurreinskribapena egiteko erabilitako datuak ere bai.

Erregistroa

Posta elektronikoz bidali diguten loturan klikatzean leiho bat agertuko zaigu; bete beharreko bi inprimaki bertan: 

  • 1. urratsazure ikastetxeari buruzko informazioa. Urrats horretan zeure lantegiaren datuak eskatu zaizkizu. Izan daiteke zure ikastetxea lehendik ere eTwinning-en inskribatuta egotea; beste lankideren batek lehenago egina izan daiteke.
    Eskatzen zaigun lehenengo informazioa herria, autonomi erkidegoa eta udalerria dira.
 
  • eTwinning-en inskribatutako ikastetxe guztien zerrenda agertzen zaigu. Gure ikastetxea horien artean baldin badago, 'Esta es mi escuela' botoian klikatuko dugu eta 2. urratsera pasatuko gara.
     Hala ez bada, zerrendaren azkenean agertzen den botoian klikatuko dugu, hau da, 'Haga clic aquí para inscribir un nuevo centro escolar' botoian, eta inprimaki bat agertuko zaigu gure lantegiari buruzko datuak eskatzen dituena.
     Honako datu hauek eskatzen dizkigute: gure ikastetxearen izen ofiziala, helbidea, hiria, posta-kodea (ez nahitaezkoa), ikastetxearen kodea (ez nahitaezkoa), telefonoa (ez nahitaezkoa), web orria (ez nahitaezkoa) eta gure ikastetxeko zuzendariaren edo ikasketa-buruaren izen-deiturak eta posta eletronikoa. 
    Datu horietako batzuk nahitaez eman beharrekoak dira eta baliteke guk ez jakitea. Erregistroa egin eta gero ere alda daiteke edozein datu; beraz, inskribatzerakoan idatz dezakegu datu asmatu bat eta aurrerago aldatu ahal izango dugu benetakoa jakitean.
  • 2. urratsa: zerorri buruzko informazioa. Urrats honetan agertuko zaigun inprimakian gure ikastetxean dugun lanpostuaz galdetzen digute, zer ikasgai ematen dugun eta galdetzen digute, halaber, ea jaso nahi dugun gure helbidean eTwinning-en buletina, programari buruzko informazioarekin*.

*'Oharra: ez nahastu aldizkari europarra eta nazionala

  • 3. urratsa. Senidetzeko lehentasunak. Inprimaki honetan galdetzen digute ea zer gaik erakartzen gaituzten, eta eskatzen digute gure lehentasunen deskribapen labur bat egiteko.
     Eremu hauek ditugu inprimaki honetan:   
    • eTwinning-eko proiektu-kita. Gogora dezagun kit horiek badituztela zuzenean praktikan abian jartzeko moduko proiektuak, eta horrek erraztu egingo liguke proiektua egiteko lana. Baiezkoa erantzunez gero, zerrenda bat zabalduko zaigu kit mota hautatzeko.
    • eTwinning proiektu baterako ideiak. Komeni da ideia horiek zure kide posibleekin komunikatzeko erabil ditzakezun hizkuntza guztietan azaltzea, kide posible horiek irakurriko baitituzte. Horrek toki asko hartzen badizu, idatz itzazu gogokoen duzun komunikazio hizkuntzan eta erants ezazu laburpen txiki bat besteetan.
    • Proiekturako ezagutza-arloak. 2 edo 3 ikasgai besterik ez da hautatu behar gure lehentasunak zehazteko.
    • Proiektuan erabili behar diren hizkuntzak.
    • Proiektuan parte hartuko duten ikasleen adin tartea.
  • 4. urratsa.  Inprimatzeko aurrebista eta berrespena. Urrats honetan aurreko beste urratsetan gehitzen jardun dugun informazio guztia agertzen da. Okerrekoak izan daitezkeen datuak zuzentzeko aukera ere ematen da.
     Datuak zuzenak baldin badira, 'Enviar' botoian klikatuko dugu. Urratsen batean datu okerren bat baldin badago, dagokion urratseko 'Modificar' botoian klikatuko dugu.

4. urratsean datuak berretsitakoan, egina eta amaitua izango dugu eTwinning-eko erregistroa eta mezu bat agertuko zaigu erregistro hori berresten.

Aurrerantzean, aurreinskribatzeko erabili ditugun erabiltzaile-izena eta pasahitzaren bidez, 'eTwinning-eko Mahaigaina' esparru birtualean sartu ahal izango gara.


Ver en pantalla completa




Itzuli 3. unitatera Hurrengoa: Dokumentuak 3.c: Mahaigaina

</div></div>
Tresna pertsonalak
Kontactua
Beste hizkuntzetan