Dokumentuak 3.a: Aukera erreala – Praktiketako aukera
eTwinning(e)tik
Itzuli 3. unitatera
Aukera erreala ala praktiketako aukera (alegiazkoa)
Unitate honetan hautatu behar duzu ikastaroa jarraitzeko dituzun bi moduen artean. Batetik, eTwinning-eko plataforma errealean erregistra zaitezke (http://www.etwinning.net o http://www.etwinning.es ). Bestetik, praktiketako plataformaren bidetik jarraitzeko aukera duzu (http://training.etwinning.net). Agendan topatuko dituzu egin beharreko era bateko eta besteko jarduerak, egiten duzun aukeraren araberakoak.
Erabakia hartu aurretik komeni da alderdi batzuk kontuan izatea.
Egindako aukera aldatu.
Edozein moduz ere, jakin behar duzu edozein unetan egin dezakezula aldaketa praktiketako aukeratik aukera errealera, edo alderantziz, baldin eta tutoreak irizten badio nahikoa denbora baduzula ikastaroa amaitu aurretik. Aldaketa egingo bazenu, ez zenituzke berriro egin beharko lehendik gaindituak zenituzkeen unitateak; beste aukera utzitako puntu berean ekingo zenioke berriro. Dena dela, jardueretako batzuk errepikatu egin beharko zenituzte, jardunbide arrazoiengatik (esate baterako, erregistratu edo kontaktu bat gehitu proiektu bat hasi ahal izateko).
Erregistro datuak
Praktiketako plataforma plataforma errealaren kopia da eta baliagarritasun eta tresna berak ditu. Alabaina, erregistratzen zarenean zure datuak ez dira eTwinning-eko datu-basera gehitzen. Hortik ezin bilatu duzu kiderik ez proiektu errealik hasi. Hala egin nahi duzunean, prozesua errepikatu beharko duzu plataforma errealean.
Bide erreala hautatzen baldin baduzu, eTwinning komunitateko kide izango zara beste gabe. Zuk egindako erregistroa ohiko egiaztatze prozesuetatik pasatuko dute; zure datu errealak sartu behar dituzu, beraz. Baldin eta inskribatzeko unean ez badakizkizu datu guztiak , gogora ezazu geroago ere alda dezakezula zure profila eta falta diren datuak erantsi. Zure autonomi erkidegoan irakasleentzako erakunde posta-helbiderik egonez gero, komeni da erregistratzen zarenean helbide hori erabiltzea.
Kide bilaketa
Praktiketako aukeran egin dezakezu zure tutorearekin senidetze bat egiten duzun itxura. Horrek esan nahi du, agendan markatutako jarduerak burututakoan, has dezakezula berehala proiektua. Aldiz, aukera errealean ari bazara, kidea bilatzeak eta proiektuaren plana elkarren artean zehazteak denbora eskatzen duela. Modu errealaren aukera egiten baldin baduzu, zenbait aspektutan, jarduera batzuetako denborak eta edukiak zure kidearen baitan ere egongo dira.
Elkartzea
Praktiketako moduaren aukera eginez gero, 4, 5 eta 6 unitateetako jarduerak zuk bakarrik egin behar dituzu, tutorearen laguntza eta orientazio baldin badituzu ere. Modu errealaren aukera egiten baduzu, berriz, zure kidearekin adostu beharko dituzu gauzak, baina kidea bera izan daiteke zuretzat inspirazio iturri eta laguntza entregatu beharreko jardueretan; proiektuaren edukiak (4. unitatea), elkarlaneko jarduerak (5. unitatea) eta TwinSpacen jardueren orri bat diseinatzea (6. unitatea).
Elkartze erreal bat hasten baldin baduzu, zure kidearen laguntza horretaz gain, Laguntza Zerbitzu Nazionalaren aholkularitza izango duzu eta baita zeure tutorearen laguntza ere, aski baliagarri eta interesgarri baitakizuke hori eTwinning-eko lehen proiektuan.
Zer hautatu?
Ez dago bata bestea baino aukera hoberik; norberaren helburuak eta zirkunstantziak zein diren eta nolakoak diren. Zeren aukera egin zalantzan bazabiltza, eska diezaiokezu aholkua zeure tutoreari. Orientazio gisa, iradokitzen dizkizugu faktore batzuk aukera bat ala bestea egiten lagun diezazuketenak. Litekeena da horietako batzuk gogokoago izatea beste batzuk baino, edo, batzuekin gehiago identifikatzea.
| | |
|
Aurretik ere eTwinning-en erregistratuta nengoen, eta litekeena da neronen kontaktu-zerrenda izatea edo proiekturen bat hasi eta abiatua izatea. |
Ez dut ezeren esperientziarik honelako proiektuetan ez IKTetan. Oraindik ere ez dut ziurtasun handirik oinarrizko tresna batzuk erabiltzen, posta elektronikoa erabiltzen, esate baterako. |
|
Badut denbora jarduerak erregulartasunez egiteko, nire kide izango denarekiko komunikaziorako ere bai, ikastaroak berak zehazten dituen epeak baino luzeagoren beharrik gabe. |
Bateko eta besteko arrazoiengatik, ezin eskaini diot ikastaroari aurreikusten den denbora guztia eta beranduago hasi behar dut, zehaztutako epeak baino lehenago amaitu behar dut edo ez dut ikastaroan erregulartasunez lan egingo. |
|
Garbi dut nolako proiektua egin nahi dudan, zer eduki eta zer helburu, nahiz eta gero nire kidearekin dezakedan. |
3. unitatera iritsi naiz eta oraindik ere ez dakit zer gaitan egin nahi nukeen lan. |
|
Gogoko dut eTwinning eta proiektu bat egin nahi dut, orain nahiz formazio ikastaroa amaitutakoan. |
Programak ez nau gogobete oraindik; ez dut ikusten zer abantaila ekar diezadakeen eTwinning proiektu batek nire irakas lanean. |
Erregistra zaitezke, behingoz, praktiketako plataforman, eta gero, plataforma errealean erregistratzea komeni zaizun ala ez aztertu.
| Itzuli 3. unitatera | Hurrengoa: Dokumentuak 3.b: Erregistroa |
</div>

