Dokumentuak 2.b: Laguntza Zerbitzu Nagusiaren Ataria
eTwinning(e)tik
Itzuli 2. unitatera
Laguntza Zerbitzu Nagusia: www.etwinning.net
Atal honi buruzko dokumentazioa animazio hauetan dago laburtuta:
Flash animazioa 'LZNren weba- Informazioa eta berriak'.
Flash animazioa 'LZNren weba- Ideiak eta esperientziak'.
Flash animazioa 'LZNren weba- Aholkularitza eta laguntza'.
Flash animazioa 'LZNren weba- Proiektu bilaketa'.
Flash animazioa 'LZNren weba- Azal-orri beste elementu batzuk'.
Edukiak |
1. Informazioa eta berriak
1.1 Berriak: BERRIAK goitibeherako menuan eTwinning-i buruzko berriak eta informazio gehigarriak jasotzen dira.
1. Berriak. Argitaratutako berrien historiala dakarren sekzioa da.
2. Elkarrizketak. Pertsonaia gailen batzuei egindako elkarrizketen bilduma da.
3. Informazio buletina. eTwinning-i buruzko berriak dakartzan hileroko buletinaren harpidetza eta azken hileko alerako lotura.
4. Argitalpenak. eTwinning-i eta erreferentzia material (Terminoen glosario, Gidak, TwinSpace nola erabili) batzuei buruzko argitalpen zerrenda.
5. Prentsaren txokoa. Berriki argitaratutako prentsa-oharrak eskuratzeko aukera ematen du.
1.2. Azken berriak: eTwinning-ekin zerikusia duten azken berriak agertzen dira. Aurrekoak ere irakurri nahi baldin badituzu, 1.1. atalean deskribatu dugun berrien menuan topatuko dituzu.
1.3. eTwinnning-en gaur: eTwinning-eko parte-hartze kopuru eguneratuak dira hauek. Herri jakin bati buruzko informazioa eskuratu nahi izanez gero, aski duzu behe aldeko bilatzailean herri hori hautatzea.
2. Ideiak eta esperientziak
2.1 IDEIAK: goitibehera menuan proiektu bat hasteko edo osatzeko inspirazio bila dabilen irakaslearentzat interes handiko sekzioak daude bilduta.
KITAK: LZNZren Atarian bezala, gauzatu daitezkeen proiektu ideiak dira kitak, talde pedagogikoek diseinatuak. Arloka antolatuta daude eta zailtasun mailari, ikasleen adinari eta ustezko iraupenari buruzko informazioa ematen dute. Gainera, balorazio bat eman dakieke, eman ere.
MODULUAK: Edozein proiektutan sar daitezkeen jarduerak. Oinarrizko funtzioetan antolatzen dira (sarrera agurra, sormenaren garapena...). Kitetan bezala, zailtasun mailari, ikasleen adinari eta ustezko iraupenari buruzko informazioa ematen dute.
GALERIA: Bilatzaile baten bidez eTwinning-eko proiektu onenak topatzen ditu, Laguntza Zerbitzu Nazionalak galeria honetarako hautatuak.
IKASGAIAK: gure arlo eta ikasgaietako irakas-jardunean eTwinning nola sartu erakutsiko diguten jarraibide labur batzuk.
IKASLEEN PARTE-HARTZEA: Ideiak, iradokizunak ikasleak eTwinning proiektuan inplikatzea eta ahalik eta etekin handiena ateraraztea lortzeko.
IRAKASLEEN BLOGA: eTwinning-eko Blog europarrerako lotura eta irakasleek hizkuntza europar batzuetan eta besteetan egindako ekarpenak.
2.2. Garapen profesionala: GARAPEN PROFESIONALA goitibeherako menuan eTwinning-eko kideen interakzio, bilera, elkarte eta abarrekin erlazionatutako sekzioak jaso dira.
TAILER EUROPARRAK: Europako hango eta hemengo profesionalak biltzen dituzte tailer horiek, eta eTwinning-i buruz gehiago ikasi eta IKTak erabiliz lankidetza europarrean beren gaitasunak garatu nahi dituztenentzat sortuak dira.
TOPAKETA DIDAKTIKOAK: Aditu baten zuzendaritzapean egiten dira. Prestakuntza-jarduerak dira, topaketa birtual laburrak eTwinning-ekin zerikusia duen gairen bat era trinkoan jorratzeko.
ETWINNING TALDEAK: eTwinning erabiltzaileen elkarteak dira. Gai sail baten inguruan elkartuta, konpartitu ditzakete elkarren artean beren esperientziak.
PRESTAKUNTZA: Honen bidez eskura daiteke Comenius-Grundtvig datu-basea, prestakuntza-jarduera asko eta askokoa.
2.3 Sariak: sari europarrak jaso dituzten bi proiektu-galeria, Sariak nahiz Kalitate Zigiluak.
2.4 Berriena: eTwinning-eko kiderik berriena eta onartutako proiektuetan berriena, baldin-eta eTwinning-en gertatzen ari denaren azken berriak eskuratu nahi izanez gero.
3. Aholkularitza eta laguntza
3.1 TRESNAK: eTwinning-erako jarraibideak, tutorialak eta tresnetarako lotura batzuk, eta eTwinning-ez kanpoko beste batzuetarako loturak ere bai. Topatuko dituzu, era berean, beste aspektu batzuei buruzko dokumentu-jarraibideak ere, hala nola, kide bilaketa edo sarearen barruko elkarbizitza arauei buruzkoak. |
4. Proiektu bilaketa
5. Beste funtzionalitate batzuk
1. Inprimatzeko bertsioa.
2. Erabilerraztasuna: Alda dezakezu letra-tamaina zure beharren arabera.
3. Bilatzailea: Hitz jakinak dituzten berri eta sekzioak Atarian bilatzeko.
4. Hizkuntzak: Orriak agertzean dakarren hizkuntza aldatzen du. Hala lehenetsita daukalako, sistemak topatzen du sarbidea eta automakikoki bideratzen du berriro dagokion hizkuntzako bertsiora.
5. Sarbidea: Hemendik mahaigainera sar zaitezke edo zu zeu kide zaren TwinSpacetara.
6. Inskribatzea: eTwinning-en inskribatzeko inprimakirako sarbidea. Hurrengo unitatean ikasiko dugu nola funtzionatzen duen.
7. Erakundeetarako loturak: Beste erakunde eta programa europar batzuetarako loturak.
Itzuli 2. unitatera




