Dokumentuak 2.a: Laguntza Zerbitzu Nazionalaren Ataria
eTwinning(e)tik
Itzuli 2. unitatera
Laguntza Zerbitzu Nazionala: www.etwinning.es
Aurreko apartatuan adierazi bezala, atari honetan edozein erabiltzaileri ere Informazio eta berriak, Ideia eta esperientziak, Aholkularitza eta laguntza eta Bilaketa-tresnak eskaintzen zaizkio.
Edukiak |
Hasierako orria
Lau zerrenda horizontaletan banatuta dago. Banaka aztertuko ditugu horietako bakoitzaren funtzionalitateak. Garrantzizkoa da zuk ikono bakoitza dagokion ekintza eta/edo edukiarekin lotzea, hartara denbora aurreztuko baituzu informazio eta dokumentazioa bilatzen eta laneko plataformara sartzen, eta hala berean eduki horietako bakoitzaren garrantziaren neurria nabarmenduko duzu.
Xeheki bereiziko ditugu hemen aipatu atal batzuk eta besteak.
Goiburua
Atari zatia, ataria bera osatzen duten atal guztietan beti berdin agertzen dena.
Goiburuan, goiko eskuin aldeari erreparatu behar zaio, Welcome, Benvingut, Ongi etorri, Benvido y Bienvenido hitzei, bai eta hondo beltzeko laukiari ere, Lotura lasterrak dioenari.
- Hizkuntzak. Atariaren bertsioak estatuko hizkuntza koofizial guztietan, ingeleraz gain . Ataria sortu berri-berria da eta etengabe eguneratzen ari dira, eta baliteke, hori dela bide, itzuli gabeko testu, lerroaldi edo hitzak topatzea han-hemenka.
- Lotura lasterrak. Ikono honetan klikatutakoan hondo beltzeko panel bat zabaltzen da hiru karpeta hori dituena.
Ezkerretik eskuinera:
. eTwinning Tutoriala. Loturak eTwinning 2.0 prestakuntzako ikastarora eramango gaitu; sarbidea librea da erabili nahi duen edonorentzat.
. eTwinning Mahaigaina. Ikono hau eTwinning plataforma birtualerako sarbidea da, irakaslearen mahaigain pertsonalerakoa. Hurrengo unitatean erabiltzaile izena eta pasahitza nola lortu ikusiko dugu.
. Kontaktua. Irakasleen eskura ipinitako posta helbide elektronikoak LZNZeko kideekin nahiz erkidego autonomo bakoitzeko eTwinning-eko ordezkariekin komunika daitezen.
Irudian klikatutakoan,
pantaila hau agertuko da:
1.- Laguntza eta Informazioa. LZNZri, programari buruzko informazio orokorra eskatu eta zalantzak kontsultatu, bai eta plataformaren funtzionamenduan sortutako edozein arazoren naiz proiektu baten garapenaren edo kide bilaketaren berri eman
Oharra: mezu honek hartzaile hau du helburu asistencia@etwinning.es
2.- Autonomi erkidegoen eTwinning-a. Errotulu honen beheko aldeko lotura honetan klikatutakoan, autonomi erkidegoen eTwinning-eko ordezkari guztien zerrenda agertuko da, beren posta-helbide elektronikoari lotuta beroriekin harremanetan jarri ahal izan zaitezen eta beharrezko deritzezun galdera eta iritzi eskeak egin diezazkiezun. Horiengana jo behar duzu batik bat eTwinning proiektu baterako prestakuntza-kredituak errekonozitzea nahi duzuenean. Jardungo dugu honetaz aurrerago.
3.- eTwinning en la Red. Jarrai ditzakezu atari nazionalean argitaratutako azken berriak Twitter eta Facebook-en
bidez edo RSSn
sindikatu argitaratutako azken berrien jakitun egoteko. Azken aukera hau hautatuz gero, zure RSS irakurlean (feeds irakurlean) jasoko duzu informazioa.
Ikusi berri dugun kontaktua apartatua beheko lerroaldean ageri dena bera da.
Erdiko atala
Atariaren muina da, berrietara sarbidea eta, hala berean, berriak hedatzen dituen gunea, esperientziak, artikuluak, proiektuak, harribitxiak, lehiaketak, tresnak… eta, inoiz edo behin, eTwinning erabiltzen duten guztientzat garrantzizkoak diren bestelako informazio edo materialak ere bai.
• Erlaitzak. Goiko aldean lau erlaitz daude, sekzio ere izendatzen ditugunak (eduki-multzoetarako sarbideen laster-markak) eTwinning-en parte hartu eta “gozatzeko” informazio osoa eta dokumentu garrantzitsuak dauzkatenak.
• Bilatzailea. Erlaitzen eskuinean dago bilatzailea.
Ez da Kide- edo Proiektu-bilatzailea; sartutako gako-hitzaren inguruan egiten du bilaketa webgunean eta bilaketa horren emaitza hitz hori agertzen den artikulu zerrenda bat izaten da. Hala, colaboraciónidazten baldin badugu,
hona emaitza:
Bilatzailean hitz bat baino gehiago ipin dezakezu, baina, guztira ere 20 karaktere baino gehiago ez (letra-tarte hutsak eta guzti). Unitate honetan bertan, aurrerago, ikusiko dugu badaudela artikuluak hezkuntza mailatan, materietan, eta abar, sailkatuta, eta horrek bilaketa errazten du.
• Azken artikulu eta berriak. Modulu hau bereziki da dinamikoa eta aldakorra; horregatik da komenigarria aldian-aldian ikustea. Hemen argitaratzen dira eTwinning-ekin zerikusia duten azken berriak (eTwinning 2.0 ikastarorako deialdia, jarduera lehiaketa, Berriro Eskolara kanpaina, etab.) eta azkena idatzitako artikuluak. 4 berri edo/eta artikulu ikusi ohi dira eskuarki. Berri baten edo artikulu baten eduki osoa ikusi ahal izateko egin ezazu klik izenburuan. Gainera, aurrerago komentatuko dugun bestelako informazio bat ere agertuko da.
Atariko modulu guztietan, artikuluak alderantzizko ordena kronologikoan agertzen dira; berrienak ikusten dira.
Aurreko berriak irakurri ahal izateko, aski da Berri guztiak ikusi (Ver todas las noticias) lotura klikatzea edo honako kategoria honi dagokion izenburua: Azken artikulu eta berriak.
- Gaur eTwinning-en. Espainiak eTwinning-en duen parte-hartzeari buruzko azken datuak: proiektu aktiboen kopurua, erregistratutako ikastetxeen kopurua eta plataforma birtualean erregistratutako irakasle kopurua.
- Hileko proiektua. Gutxi gorabehera hilero argitaratzen dira hemen beren kalitateagatik nabarmentzen diren proiektuak, edo aplikatutako metodologia, amaierako produktu nahiz jarduera jakinen batengatik gailentzen direnak.
Modulu finko hauetaz gain, ager daiteke bestelako informazioa ere.
Beheko zerrenda
Badira bi ikono multzo oso eduki desberdinekoak. Ezkerretik eskuinera hauek ikusten ditugu:
.1 eTwinning buletina. Buletin hilabetekari honen harpidetza egiten baldin baduzu, eTwinning-eko ikastaro, kanpaina, proiektu eta berriei buruzko informazioa dakarren mezu elektroniko bat jasoko dugu. Ez dakar publizitaterik, eta zuk nahi duzunean eman dezakezu baja Buletina jasotzeari utzi (Dejar de recibir el boletín) botoia klikatu hutsarekin.
.2 Atari Europarra. LZNren atarirako eta plataforma birtualean izena emateko eskabidea egiteko inprimakirako sarbidea da.
Oharra: Plataforma birtualean inskribatze/erregistratze fasearekin zerikusia duen prozesu osoa 3. unitatean ikusiko da.
.3 eTwinning-eko Gida. eTwinning programari buruzko oinarrizko informazioa, zer den eta zer eskaintzen duen, dakarren gida lasterra. Oso baliagarria da lehen aldiz hurbiltzen denarentzat.
.4 Kontaktua. Laugarren ikonoaren funtzioak lehenago Orri-buruan ikusi ditugunei dagozkienak dira. (1.1)
Orri-oina
Lau erlaitzetan antolatuta dago eta eskaintzen ditu Twitter_SNAk Twitter-en argitaratu duen azken komentarioa, azkena argitaratutako dokumentuen zerrenda, artikulu irakurrienen zerrenda eta hizpiderik gehien sortu dutenena, hurrenez hurren.
La documentación de esta unidad queda resumida en las siguiente animación:
Proiektuak
Sekzio honetako moduluak partaidetza espainiarra duten eta abiaraziak diren eTwinning-eko proiektuekin erlazionatuta daude, proiektu horiek aktibo egon nahiz ez egon. Erakusten dira aipamen berezia egindako proiektuak, saritutako proiektuak, plataforma birtualean azkena inskribatutakoak… Horrez gain, orri honek badu Proiektu-bilatzaile bat, besteak beste, ikasgaika iragazten duena; horrek ahalbidetzen du irakasle batek irakasten duen gaiari lotutako eta proiektu berri baten plangintzarako gida izan daitezkeen proiektuen zerrenda erraz eta laster eskuratzea.
Aurkezpena
2.1 Aipamen berezia jasotako proiektu erakargarri eta berritzaitzeei lotutako 4 diapositiba txandakatzen dira.
Moduluak
- eTwinning Mahaigaina. Lehendik plataforma birtual errealean inskribatuta dauden irakasleentzat. Etwinning-eko Mahaigain pertsonalerako sarbidea. Erabiltzaile-izena eta pasahitza idatzita sartzen da Mahaigain pertsonalean.
- Ongi etorri eTwinning-era. Ikono honek zuzenean eramango zaitu plataforma birtual errealean inskribatzeko inprimategira. Eduki hori aurrerago garatuko badugu ere, ikasleek hor izango dute aukeran prestakuntza/praktiketarako plataforma bat bertan inskribatu eta bai beren datuak bai beren ekintzak ikusiko ez diren eran geratuko direna. Datuak izan daitezke fiktizioak. Alabaina, plataforma errealean, egiaztatzen da inskribatutako erabiltzaile bakoitza irakaslea dela eta hark emandako bai bere buruaren bai ikastetxearen datuak benetakoak direla.
- Proiektu gailenak. Gailentzen diren lanen zerrenda, dela sormenagatik, dela dakarten berrikuntzagatik, erabilitako metodologiagatik, kideen arteko lankidetzagatik, IKTak integratzeagatik nahiz beste ezaugarri batzuengatik.
- eTwinning Sariak 2011. 2011 ekitaldian eman diren eTwinning Sari Nazional guztien zerrenda eta 2010eko edizioan emandakoak ere bai. Dagokion proiektuari buruzko artikuluak dira, aspektu aipagarrienak nabarmentzen dituztenak. Artikuluen erredakzioan erabilitako hizkera izan daiteke literala nahiz irudizkoa.
- Azkena erregistratutako proiektuak. Espainiar kide bat duten inskribatutako azken proiektuen fitxa praktikoa erakusten du (helburuak, lan-prozesua, espero ziren emaitzak, kideak elkarren artean komunikatzeko era…). Etorkizuneko proiektu baterako ideia iturri izan daiteke.
- Proiektu-bilatzailea. (Bilaketaren emaitzan parte-hartze espainiarra duten proiektuak baino ez dira agertu). Proiektu baten izena jakinez gero, edota zein ikastetxetan ari diren garatzen edo parte-hartzen duen irakasleren baten izena, aski da buscar… ipini ordez identifikatuko duen hitz bat ipintzea, eta orriaren eskuin aldean zerrenda bat agertuko da sartutako informazioari egokitzen zaizkion proiektu guztiak jasotzen dituena. Adib.: ikastetxeetan La Laguna izenarekin dauden proiektuak ikusteko, Laguna idatziko dugu, INTRO sakatuko dugu eta irudikoa bezalako zerrenda bat eskuratuko dugu.
Egin daiteke bilaketa aurreratua ere eta eremuak iragazi emaitza bilatzailearen interesei egokituagoa izan dadin.
Ver en pantalla completa 'Web del SNA - Proyectos'
Ideiak
Ideiak/Ideas sekziora jotzen duzunean ikusiko duzu ez direla aldatzen ez goiburu, ez beheko zerrenda ez eta orri-oina ere. Atal nagusia baino ez da aldatzen.
Aurkezpena
3.1 4 diapositiba txandakatzen dira orrialde honetan ageri diren blokeekin erlazionatuak.
Beherago, atal nagusia, hainbat modulutan banatua. Sekzio honetan zure geroko elkarlan proiekturako ideiak aurkituko dituzu. IKT tresnen tutorialak argitaratuta daude, jarduera sortzaile esta berritzaileak, irakasleei egindako elkarrizketak, pedagogia-taldeez diseinaturiko praktikara eramateko proiektuetarako ideiak, zuk eTwinning-en parte hartzeko baliagarri zaizkizun eta gomendatzen zaizkizun artikuluak.…
Moduluak
- IKT tresnak. Irakasle eta ikasleek beren proiektuetan erabili ohi dituzten tresnei buruzko artikulu batzuk, horien erabilerari buruzko gogoeta metodologiko eta pedagogiko batzuk, eta erabiltzeko tutorial labur bat.
- Harribitxiak. Hitzak berak adierazten duen bezala, proiektu baten barruan besteen aldean gailentzen eta nabarmentzen den, eta beste proiektu batzuetara edo proiektu horien zatiren batera ere molda daitekeen, jarduera bati edo jarduera multzo txiki bati buruzko iruzkinak dira.
- Elkarrizketak. Etwinning-en parte hartutako irakasle eta ikasleen iritziak, ikastetxeetan beretan nahiz kongresu eta topaketetan bilduak.
- eTwinning Kitak. Gidak dira aldez aurretik definitutako eTwinning proiektuak nola gauzatu urratsez urrats azaltzen dutenak.
- Gomendioak. Kalitateko proiektu bat egitea lortzeko lagungarri diren era bateko eta besteko gaiei buruzko artikulu zerrenda (ikasleak nola inplikatu, zergatik den gomendatzekoa ikastetxeko Zuzendaritzak ere parte hartzea, zergatik komeni den proiektuaren ebaluazioa egitea, TwinSpace-ri etekina ateratzeko trikimailuak).
Ver en pantalla completa 'Web del SNA - Ideas'
Prestakuntza
Ideiak orrian bezala, erdiko atala aurreko bi orriak ez bezalakoa da eta moduluetan banatuta dago.
Aurkezpena
4.1 4 diapositiba txandakatzen dira eTwinning-eko Prestakuntzarekin zerikusia duen informazioarekin: bideotutoriak ,minitutorialak, lineako topaketa didaktikoak, lanbide garapen tailerretan parte harketa, jardunaldi, mintegi eta kongresuetan aurkeztutako ponentziei buruzko nabarmenena, hala nola emandako tailerrak.
Moduluak
- Bideotutorialak. eTwinning-en, irakaslearen Mahaigainean, TwinSpace-n kudeaketan, TwinSpace-ko profil eta erabiltzaileetan eta TwinSpace-ko tresnetan nola erregistratu azaltzen duten instrukzio eta jarraibideak dakartzaten bideo laburren zerrenda. eTwinning-eko tresnak errazak dira, malguak eta erakargarriak eta eskura daude ikastaro honetako aurreragoko unitateetan.
Oharra: eTwinning garatu eta garatu ari da etengabeko bilakaeran, beraz, tresna horiek ere aldatuz joango dira, beren funtzionalitatea hobetuz eta denboraren harian ere ugaldu egingo dira.
- Minitutorialak. Proiektu bati ekin dion irakaslearentzako dokumentu eta plantillak; prozesu batzuen eta besteen urratsez urratseko deskribapena, proiektuaren segimenduko dokumentuak. Horietako batzuk oso baliagarriak dira prozesua amaituta edo azken fasean dagoenean.
- Maiz egiten diren galderak. Irakasleek laguntzarako eta informazioa eskatzeko posta helbideetan maizenik egin ohi duten galdera sortaasistencia@etwinning.es. Aurkituko dituzu hemen erantzun lasterrak eta zalantzak argituko dizkizuten loturak.
- Topaketa didaktikoak. Topaketa didaktikoak LZNZk eTwinning-en aurrez erregistratuta dauden irakasleentzat antolatutako jarduerak dira, astebete edo bi aste irauten dutenak eta dagokion arloko adituek zuzenduak. Bakoitza hizkuntza bakar batean ematen da eta orain arte hainbat erabili dira (gaztelania, frantsesa, ingelera, alemana) nahiz eta hizkuntz-aukera pixkanaka irekitzen joango den 6. unitatean garatuko dugu atal hau. Topaketa horietan parte hartzea aukera bat da norbere ideien antzekoak dituzten beste irakasle batzuk ezagutzeko, berekin harremanetan jartzeko eta proiektu bati ekin eta aurrera ateratzeko nolako jarrera duten haztatzeko. Modulu honetan orain artean izandako topaketa batzuei eta bestei buruzko artikulu batzuk argitaratu dira, zeinetan topaketa horietako bakoitzeko zerik garrantzitsuenak eta lotura interesgarriak nabarmentzen diren.
- Lanbideko garapeneko tailerrak. Lanbideko garapeneko tailerrak eTwinning-i buruz dakitena baino gehiago ikasi nahi duten irakasleentzat dira, eta Informazio eta Komunikazio Teknologien bidez (IKT) europar elkarlanerako gaitasunak garatu nahi dituztenentzat. Europako herri batzuetako eta besteetako profesionalak biltzen ditu elkarren artean harremanetan jar daitezen eta beren esperientzien berri elkarri eman diezaioten. Ikasturte osoan antolatzen eta egiten dira europar irakasleentzat tailerrak elkarrekin konekta dezaten eta beren artean kideak bila ditzaten.
- Azken ponentziak eta ikastaroak. Irakasle asko eta askok hartzen dute parte jardunaldi, kongresu eta topaketetan eta kontatzen dute beren esperientzia eTwinning-en. Bloke honetan topatuko duzu parte-hartze horretan izandako zerik aipagarriena (bideo, aurkezpen, tresna berri,…) eta ikasgelan horrek izan duen eraginaren berri ere bai.
Modulu honetan bildu dira tailer horietan parte hartu dutenek idatzitako artikuluak eta berorietan jaso dira ideia aipagarrienak, eskuratutako esperientzia, irakas jardunean izan duten eragina, etab. Ezbairik gabe, parte-hartzaileek gehien balioztatzen dutena kontaktuak norekin hasi izateko beste irakasle batzuekin benetako topaketarako aukera da, etorkizunean egin litezkeen proiektuetarako ideiak elkarri helarazteko eta proiektu ideia bat taxutzen hasteko aukera. Harremanetan hasteko saioek biziki errazten dute komunikazioa proiektuan zehar kide izatekoak diren irakasleen artean.
- eTwinning Ikastaroa. eTwinning 2.0 prestakuntza ikastaroko materialetarako lotura.
- Laguntza. Goiburua-Kontaktua ataletan ikusiak ditugun funtzioei dagozkienak berak dira. Posta elektronikoko helbideak irakasleen eskura, LZNZeko kideekin nahiz autonomi erkidego bakoitzeko eTwinning-eko ordezkariekin komunika daitezen.
Ver en pantalla completa 'Web del SNA - Formacion'
Ataria bisitatzen dutenentzat garrantzizkoa
Lehengo atariaren aldean honako honek dakarren nobedade erakargarrienetakoa eduki argitaratuetan parte hartzeko ematen duen aukera da, Laguntza Zerbitzu Nazionalarekin eta irakasleekin elkarreginean jarduteko aukera. Erants dakizkieke iruzkinak artikuluei, aberastuko du horrek berorien informazioa, edukiak osatuko eta zehaztuko ditu eta parte-hartzaileen artean mezu-truke erraza sorraraziko du, gainerakoentzat ideiak,…
Komentario bat idatzi idazpuruaren azpian ageri diren eremu hutsak bete besterik ez duzu.
Sar itzazu zure izen-abizenak, zure posta-helbide elektronikoa, testua, marka ezazu X batez behean hurren duzun laukitxoa baldin-eta jaso nahi badituzu zure postontzi elektronikoan artikulu honi egiten zaizkion iruzkinak, idatz ezazu segurtasun/balidazio kodea (lehenetsita ematen dizuna ulertzen ez baldin baduzu, klika ezazu freskatu behar bezala ulertzen duzun bat agertzen den arte) eta azkenik, klika ezazu BIDALI. Iruzkina Laguntza Zerbitzu Nazionalak hartuko du, eta berrikusitakoan, argitaratu egingo du. Parte har ezazu!
Artikulu baten eduki osoa agertzen den orrian sartzen zarenean, eskuin aldean agertuko dira halaber artikulu horrekin zerikusia duren beste artikulu batzuk, eta/edo proiektu aipagarriak, harribitxiak, eta modulu horretako gainerako artikuluak ere bai.
Gogoan izan ezazu dokumentu batzuetara sar daitekeela ikono/irudi batetik baino gehiagotatik eta atariko sekzio bat baino gehiagotatik ere bai.




