Dokumentuak 1.c: eTwinning Comenius-en barruan

eTwinning(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Itzuli 1. unitatera


eTwinning Comenius programan 

eTwinning eLearning programaren atal moduan hasi bazen ere, gaur egun Comenius Programan integratuta dago neurri lagungarri gisa; 10 [COM10] ekintza da. Ildo horretan, Programaren gainerako guztiaren helburu nagusi berak ditu.

Komeni da ekintza bakoitzaren arduradun zein erakunde den jakitea, bai eta eTwinning-ek Comenius-eko beste ekintzen aldeanzer aspektu bereizgarri dituen ere. Ekintza deszentralizatuak (elkartzeak barne) dagokien agentzia nazionaletan koordinatzen dira. Espainiaren kasuan, Hezkuntza Programa Europarren Erakunde Autonomoa (Organismo Autónomo de Programas Educativos Europeos, OAPEE (www.oapee.es)) da arduraduna. eTwinning, ordea, ekintza zentralizatua da, esparru europarrean Laguntza Zerbitzu Nagusiak koordinatua (www.etwinning.net) eta esparru nazionalean, berriz, dagokien Laguntza Zerbitzu Nazionalek, Espainiaren kasuan, Hezkuntza Teknologien Institutuak (Instituto de Tecnologías Educativas (ITE, www.ite.educacion.es)). LZNZ espainiarraren web orria www.etwinning.es da.

Baditu eTwinning-ek aspektu gehiago ere beste Comenius ekintzetatik bereizten dutenak. Hain zuzen ere, aspektu bereizgarri horiek ematen dute aukera proiektuak osatzen eta aberasten dituzten era askotako interakzioetarako, eTwinning eta Comenius elkarteen arteko erlazioetan batik bat. Ikus ditzagun ondoren horietako batzuk eskema eran.



Comenius elkarteak eTwinning
Erakunde arduraduna HPEEA (OAPEE) (www.oapee.es)


LZNZ (SNA) (www.etwinning.es)


Fokoa Dimentsio europarra

Kontzientziazio kulturala Mugigarritasuna eta ikastetxeen arteko lankidetza


Dimentsio europarra

Kontzientziazio kulturala, Gaitasun digitala, Elkarlana IKTen bidez


Laguntza 

Onartutako proiektuen finantzaketa eta laguntza HPEEAk (OAPEE) emana


Informazioa, aholkularitza, irakasleen formazioa, LZNk eta LZNZk emana

Ageriko egitea (Sariak, zigiluak; galeriak…)


Kideak  Bi kide aldebiko elkarteetarako; 3 gutxienez aldeaniztunetara 


Bi kide fundatzaile, nazio banatakoak, eta kide gehituak, kopuru mugarik gabe 


Ebaluazioa Aldez aurreko ebaluazioa proiektuak onartze prozesua igarotzeko 

Aldez aurreko ebaluaziorik gabe. Proiektuak onartzeko aski da datuak egiaztatu eta baliozkotzea eta edukiak eta helburuak irakas jarduerakoak direla ere bai.

Irakasleak Kalitate Zigilu bat eskatzen baldin badu edo Sari Nazional edo Sari Europarren baterako lehiatzeko asmoa badu soilik ebaluatzen dira. Autonomi erkidegoetan hezkuntza arduradunen aldetiko ebaluazioa formazio edo berrikuntza kredituak eskatuz gero. Bestelako ebaluazioa... foro, ponentzia, jardunaldi eta abarretan parte hartzeko.

Burokrazia Memoria pedagogikoa, memoria ekonomikoa Burokrazia gabe. Prozesu guztia on line inprimaki erraz eta laburren bidez egiten da. 


Errekonozimendua Formazio kredituak, BOEn xedatuak   Autonomi erkidego bakoitzaren arabera


 

Gorago esan dugun bezala, Comenius elkarteekiko alde eta desberdintasun horiek ez dute eTwinning horiekin lehian jartzen; aitzitik, bi jardun edo ekintzen artean era bateko eta besteko sinergiak eratzea ahalbidetzen du. Aipa ditzagun horietako batzuk.


1. Bat ere ez 

Zentzugabekeria badirudi ere, ezin utz dezakegu aukera hori aipatu gabe. Bai Comenius elkarteak bai eTwinning berezko izaera duten ekintzak dira, berez eta beste gabe proiektu osoak eta kalitatezkoak garatzea ahalbidetzen dutenak. Ez dute bata bestearen beharrik, nahiz eta bata bestearen osagarri moduan erabiltzeak aski abantaila handiak badituen.


2. eTwinning proiektu europarretarako sarrera

Batzuetan ez da erraza izaten proiektu europarretan hastea. Zalantzak sor daitezke kideekin komunikatzeko gaitasunaren inguruan, proiektu bat bideratzeko eran, helburuetan, antolaeran... Eransten baldin badiogu horri hasieran egin behar izaten den ahalegin burokratikoa, gerta liteke irakasle batzuek, interesatuta egon arren, programa hauetan ez parte hartzea erabakitzea. 

eTwinning-en bidetik joz gero hasierako eragozpen horiek ekidin daitezke –arindu bai behintzat–. Irakaslea ohi daiteke horrela proiektu europarren dinamikan programa eroso eta malgu batean. Gainera, eTwinning esperientziaren bidez ezagut daitezke gerora beste Comenius ekintza batzuetan landu daitezkeen gaiak eta lankide izan daitezken kideekin egin daiteke lan.

3.eTwinning Comenius elkarte baten osagarri

eTwinning-ek eskaintzen dituen komunikazio tresnak oso garrantzi handiko egitekoa joka dezakete edozein Comenius elkarteren garapenaren faseetan. Elkartea eratzeari ekin aurretik, eTwinning bihur daiteke esparru komun bat irakasle eta ikasleek proiektu baten aspekturik nagusienak eztabaidatu eta erabakitzeko: edukia, helburuak, emaitzak, komunikazio tresnak, ebaluazio/hausnarketa moduak, zabalkundea...

Proiektuaren gauzatze bidean hori izan daiteke baliabide ezin hobea era bateko eta besteko jarduketan burutzeko, IKT osagarriren bat duten jarduketak izanez gero batik bat, laneko dokumentuak biltzeko eta konpartitzeko edo LZNZren aholkuak eta iradokizuna aprobetxatzeko.

Azkenik, elkartzea amaitutakoan, eTwinning-ek jarrai dezake proiektuaren luzapen moduan eta kideen arteko komunikazio moduan, haren iraunkortasuna ziurtatzeko.


4. eTwinning alternatiba moduan

Beti gerta litekeen gauza da, Comenius elkartze baterako kideak bilatzen eta proiektu bat diseinatzen ahalegina egin, eta proiektua ez onartzea. Hori izan daiteke, bere horretan, zapuzteko modukoa. Baina ez du zertan hala izan. Comenius-en ezetsitako elkartze bat has daiteke berriro eTwinning-en. Proiektua has daiteke funtzionatzen, garatzen eta hobetzen. Ez da galtzen kideekiko harremana, landu nahi diren ideiak praktikan jartzen dira –bestelako testuinguru batean bada ere–, esperientzia eta emaitzak biltzen dira eta, batez ere, hurrengo urteetan ere finantzaketa eskatzeko aukera ematen du.

5. eTwinning-eko bilatzailea Comenius-erako kideak bilatzeko

eTwinning plataformaren tresnarik ahaltsuenetako Kide-bilatzailea da. Irakaslearen mahaigainean dago litezkeen kideak eta litezkeen kide horien profilak azter daitezke horren bidez.

Beste Comenius proiektu batzuetarako bilaketa erraztea helburu, marka daiteke gure profilean bertan Comenius elkartze batean parte hartzeko asmoa dugula eta prest gaudela eta asmo bera duten beste irakasle batzuk bilatu.

Gehiago jakiteko:


Si quieres ver ejemplos de integración entre eTwinning y una asociación Comenius, puedes visitar los siguientes proyectos:


1.- How´s life over there? Y tú ¿Cómo vives?

Es destacable el trabajo colaborativo desarrollado entre los alumnos de los dos centros participantes en la actividad “Survival kits”, ya que es la metodología que la acción eTwinning promueve.


Etapa educativa: Educación Secundaria

Materia: Inglés

Enlaces:

TwinSpace público

2.- Art on the move (Premio Nacional eTwinning 2012)

Este proyecto es un muy buen ejemplo del uso de la expresión artística como herramienta para conocer otras culturas europeas. Los alumnos y profesores han estado constantemente en contacto a través del chat, de videoconferencias con Skype y del wiki para coordinarse y organizar el trabajo. La variedad de actividades ha permitido que el alumnado de cada centro trabaje individualmente, en pequeños grupos y también de manera colaborativa con sus socios europeos, utilizando el inglés como vehículo de la comunicación.


Etapa educativa: Educación Primaria

Materia: Interdisciplinar

Enlaces:

Wiki:


3.- ICT4U (Premio Nacional eTwinning 2012)

Los alumnos se convierten en profesores que enseñan en el uso de las nuevas tecnologías, creando un proyecto creativo e innovador. Además de haber generado una serie de interesantes tutoriales y guías sobre herramientas TIC, destaca también el uso correcto y original que se ha dado a las mismas en el proyecto.


Etapa educativa: Educación Secundaria

Materia: Interdisciplinar, TIC

Enlaces:

TwinSpace público



Itzuli 1. unitatera Hurrengoa: Dokumentuak 1.d: IKTak ala IKSETak?
</div>
Tresna pertsonalak
Kontactua
Beste hizkuntzetan