Dokumentazioa 6.d. Proiektu-egutegia. eTwinning taldeak. Topaketa pedagogikoak

eTwinning(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Itzuli 6. Unitatera


Atal honetan Proiektuaren Egunkaria, eTwinning Taldeak eta lineako Topaketa Didaktikoei buruzko jakingarri batzuk ikasiko dituzu. Ikasiko dugu halaber Proiektuaren Egunkaria nola erabili eta eTwinning Talde batean eta/edo Topaketa Didaktiko batean nola parte hartu.

Honako dokumentu hauek topatuko dituzu:

  • Proiektuaren Egunkaria. Proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko tresna da (ebaluazioa egin nahi den kasuan, jakina). Eskaintzen du kideeen arteko komunikaziorako aukera, bai eta kideen eta dagokien Laguntza Zerbitzu Nazionalen arteko komunikaziorako aukera ere.
  • eTwinning Taldeak. Sortu eta ezarri berria den funtzionalitatea da, irakasleei, esparru erreserbatuan, gai jakinen inguruko eztabaidan jarduteko aukera ematen diena.
  • Lineako Topaketa Didaktikoak. Irakasleentzako prestakuntza jarduerak dira, topaketa birtual labur eta trinkoak, astebete eta bi aste bitarteko iraupenekoak.

Mahaigainaren funtzionalitate horiek ez dira beharrezkoak eTwinning proiektu bat aurrera ateratzeko; horregatik erantsi dira ikastaro honen azkenean. Alabaina, lagungarri dira proiektuak antolatu eta aberasteko (Proiektuaren Egunkariaren kasuan, esaterako) eta bidea errazten dute interes berak dituzten irakasleen arteko harremanetan eta irakasle horien garapen profesionalean (eTwinning Taldeen eta Topaketa Didaktikoen kasuan, hurrenez hurren).


Proiektuaren Egunkaria

Proiektuaren Egunkaria baliabideak helburu du irakasle lankideek beren proiektua garatzen igaro dituzten etapak eta proiektuaren ezaugarri garrantzitsuenak jasota gordetzea. Proiektua amaitutakoan Proiektuaren Egunkaria oinarri-dokumentu bikaina izan daiteke haren amaierako ebaluazio bateratua egiteko; eta garrantzitsua litzateke ebaluazio hori gauzatzea.
Ikus dezagun nola erabiltzen den:


Egunkarian nola sartu.

1.- Sar zaitez zure Mahaigainera eta PROIEKTUAK erlaitzean hauta ezazu landuko duzun proiektua. Ekintzak zutabean, eskuinean, saka ezazu Proiektuaren Egunkaria Administratu.



2.- Klika ezazu Argitaratu mezu bat



3.- Idatz ezazu izenburu bat eta sar ezazu mezuaren testua. Hauta ezazu, era berean, zuk nahi duzun aukera: Mezua lankideek soilik ikus dezakete (ezkutatua), publikoa, edo, eTwinning-en erregistratutako erabiltzaileek.
Ez ahaztu Gorde sakatzea.


4.- Pantaila hau agertuko zaizu:


5.- Klika ezazu lehenik Egunkaria argitaratu, eta baldin-eta ikusi nahi baduzu sarreraren itxura, agertzen den bezalaxe, klika ezazu IKUSI.



Honela geratzen da mezua. Argitaratutako data eta nork idatzia den agertzen da.



Iruzkinak


Ohart zaitez sarrera bakoitzean iruzkinak erants daitezkeela. Horretarako, saka ezazu Add a comment/Iruzkina erantsi.

Klika ezazu submit.


Zure Mahaigain pertsonalera, Proiektuaren Egunkaria Administratu ekintzara, itzulita, modera dezakezu iruzkin hori; hau da, Onar dezakezu edo Ezetsi.



Horretarako,Iruzkinen moderazioa aktibatu behar duzu.


Bi aukera agertuko zaizkizu: Iruzkinen moderazioa ez aktibatu hautatzen baldin baduzu, iruzkinak moderazio beharrik gabe argitaratuko dira. Zure lana erraztu egiten du horrek, baina gerta daiteke iruzkin “arbuiagarriak” agertzea ere.
Mezua onartzen baldin baduzu, berriz, hemen beheko irudian bezala agertuko zaizu,


Iruzkinak moderatu klikatutakoan, orain artean onartutakoen eta onartzeke daudenen zerrenda bat agertuko da.

Leiho nagusitik iruzkina irakurri nahi baldin baduzu, saka ezazu Read more/gehiago irakurri.


Egunkariko sarrera bakoitzari 4 mega arteko irudi bat erants dakioke JPG/JPEG edo GIF formatuan; ezker aldean agertuko da. Aski da sarrera egiterakoan beheko irudiaren eremua betetzea.



Itxura hau du sarrerak irudia kargatutakoan.


Sar zaitezke, halaber, Proiektuaren Egunkarian Profila erlaitzetik, gero ezker aldean Nire proiektuak modulua hautatuta.


Azaldutako guztia honako animazio honetan ageri da laburtuta:


Ikus pantaila osoan 'Proiektuaren Egunkaria'

eTwinning Taldeak

eTwinning Taldeak interes komuna duten gai baten inguruan bildutako irakasle-elkarteak dira. Esparru erreserbatu batean gai jakin-jakinak eztabaidatu nahi dituzten eta plataforman erregistratuta dauden irakasleentzat sortuak dira. Talde batean parte hartzeko inskribatu egin behar da. Une honetan, bai taldeen gaiak bai moderatzaileak Laguntza Zerbitzu Nagusiak eta Zerbitzu Nazionalek proposatuko dituzte, baina laster batean, irakasleek berek sortu eta moderatu ahal izango dituzte beren taldeak.

Taldeek eskura dituzte hainbat tresna, hala nola, foroak, wikiak, blogak, irudien galeriak. Talde bakoitzaren administratzaileak erabakitzen du zein eduki argitaratzen diren talde horretako kideak ez direnek informazio jakin bat jaso ahal izan dezaten, eta gerora taldeko kide izateko interesa ere izan dezakete.

Talde batean parte hartzeko, onartua izateko eskabidea egin behar da. Horretarako, jo ezazu Laguntza Zerbitzu Nagusiaren orrira, http://www.etwinning.net





Klika ezazu eTwinning Taldeak eta perpaus hau dakarren orria agertuko zaizu:





Inprimaki honetan klikatutakoan, zuk bete beharreko galdetegi hau agertuko zaizu:






Eskabidea bidalitakoan, mezu elektroniko bat jasoko duzu taldean sar zaitezkeela adierazten dizuna.

Taldeak ez dira beti kide gehiago hartzeko moduan egoten. Moderatzaileek erabakitzen dute noiz zabaldu taldea eta noiz itxi. Sar zaitez aldian-aldian Laguntza Zerbitzu Nagusiaren orrian eta bertan ikusiko dituzu iragarrita kide berriak hartzeko prest dauden taldeak.

Talde batean onartu zaituztenean, parte hartu nahi baduzu, balia itzazu zure erabiltzaile-izena eta pasahitza eTwinning-eko Mahaigainean sartzeko; gero Hasiera/Inicio erlaitza, Taldeak/Grupos modulua. Klika ezazu parte hartzekotan zaren taldeko GO TO GROUP/SARTU TALDEAN/ACCEDE AL GRUPO ikonoa.





Talde kopurua eta gaiak alda daitezke denboraren joanean, duten onespenaren eta bilakaeraren arabera. Badira hainbat gaitakoak (Humanitateak, Zientzia Esperimentalak, Gizarteratzea, Kurrikulu Integrazioa, etab.) eta hezkuntza estamendu batzuentzat eta besteentzat (ikastetxeetako zuzendariak, liburutegien arduradunak, hizkuntza irakasleak, etab.).

Talde batean parte hartzeak aukera ematen die taldekideei eTwinning proiektu batean nahiz beren irakas-lanean baliagarriak izan daitezkeen esperientzia, baliabide eta ideiak elkarren artean etengabe trukatzeko.



Lineako Topaketa Didaktikoak

Topaketa didaktikoak irakasleentzako prestakuntza-jarduerak dira, topaketa birtual labur eta trinkoak –astebete eta bi asteko arteko iraupenekoak– ikasketa-maila eta diziplina desberdinetako hainbat gairen inguruan eratuak. Helburu dute ideiak suspertu eta gaitasunak gararaztea, denboraren aldetik luzerako konpromisorik eskatu gabe.

Aditu bat izaten dute zuzendari eta Europa osoko irakasleen arteko lan aktiboa eta eztabaidak eskaintzen dituzte, eta ikasketa esperientzia atsegin eta erakargarriak izateko moduan diseinatuakta daude.

Hainbat hizkuntzatan egiten dira (orain artean ingelesez, frantsesez eta alemanez egin dira) eta aurtengo ikasturte honetan gaztelaniaz ere izango dira. Hizkuntza aukera zabalduz joango da pixkanaka.

Topaketa bakoitzean lan pertsonala, eztabaidak eta hausnarketako jardunaldiak izaten dira. Materialak sarean egoten dira, eta nahi denean eskura daitezke.

Irakaslearen Mahaigainean agertuko da inskribatzeko lotura, gertakaria hasi aurretik astebete lehenago gutxi gorabehera.


                               


Gainera, Laguntza Zerbitzu Nazionalaren web-orrian iragartzen da inskribatzeko epearen hasiera. Kontuan izan behar da parte-hartzaile kopurua handia izaten dela eta mugatu egiten dela; horregatik da komenigarria berri horien adi egotea.

Topaketa horiei buruzko informazio osatua LZNren atarian agertzen da, "Garapen Profesionala" sekzioan, "Topaketa Didaktikoak" atalean. Hor ikusiko dituzu azkena egindako jarduerak.


LZNren informazioa eskuratzeko lotura



Itzuli 6. Unitatera Hurrengoa: Dokumentazioa 6.e. Baimenak. Tresna batzuk erabiltzeko eskubidea

</div>

Tresna pertsonalak
Kontactua
Beste hizkuntzetan