Dokumentazioa 6.c. Erabiltzaileei alta ematea
eTwinning(e)tik
Itzuli 6. Unitatera
Proiektu bateko TwinSpace sortutakoan, bi erabiltzailek baino ez dute izango bertarako sarbidea: gure lankideak eta guk.
Hortaz, ematea komeni den lehen urratsa proiektuan parte hartzekoak diren guztien alta ematea da.
Erabiltzaile bakoitzaren alta ematerakoan erabiltzaile horrek TwinSpace-n zer funtzio izango duen erabaki behar dugu eta, erabakia hartutakoan, alta eman.
Guk, berriz, proiektuaren sortzaile garelako, irakasle-administratzaile papera dugu, TwinSpace-n behar diren baimen guztiak dituena.
Irakaslearen profileko edo bisitari erregistratuaren profileko erabiltzaileak sortu
Prozesua hau da:
Gure TwinSpace-ko orri nagusian invite teachers and visitorsera (Irakasleak eta bisitariak gonbidatura ) joko dugu; goiko aldean eskuinean dagoen TwinSpace members leihoan dago.
Leiho bat agertuko zaigu eta bertan proiektura biltzeko proposamena egingo diegun irakasleen posta-helbideak eskatzen zaizkigu. Gehienez ere hiru gonbidaturen helbideak sartuko ditugu eta Bidali (Enviar) botoia sakatuko dugu. Hiru baino gehiago balira, ""+"" zeinua klika daiteke, Bidali (Enviar) botoiaren gainean ageri dena, eta koadro gehiago agertuko zaizkigu posta-helbideak idazteko. Adibide honetan bi posta-helbide sartuko ditugu: lehenengoa, lehendik ere eTwinning-en erregistratuta dagoen erabiltzaile batena; bigarrena, eTwinning-en erregistratu gabeko erabiltzaile batena.
Ondoren leiho bat agertzen da TwinSpace-ra biltzeko proposamena egingo diegun erabiltzaileei buruzko informazioarekin. Lehenik, posta helbideak agertzen dira banan-banan, eta, erabiltzailea eTwinning-en erregistratuta baldin badago, izen-deiturak ere bai. Erabiltzailea eTwinning-en erregistratu gabea baldin bada, 2. kasuan, esate baterako, izen-deiturak guk geuk sartu behar ditugu.
Hurrengo bi zutabeetan erabiltzaile bakoitzari izendatutako erabiltzaile-izena eta pasahitza erakusten dira. Lehendik eTwinning-en erregistratuta baldin badago, erabiltzaile-izena eta pasahitza erregistratuta dituenak berak izango dira (lehen erabiltzailearekin gertatzen den bezala); inskribatu gabea baldin bada (bigarren erabiltzailearekin gertatzen den bezala), guk geuk asmatuko ditugu erabiltzaile-izena eta pasahitza (sistemak berak asmatutakoak agertzen dira, lehenespenez hala egiten duelako, baina alda ditzakegu).
Azken zutabeak erabiltzaile bakoitzari bere papera izendatzeko balio du. Hiru paper izenda daitezke: irakasle-administratzailea, irakasle-partaidea eta gonbidatu erregistratua. Gogorarazten dizugu aurreko atalean ikusi dela zer den horietako bakoitza.
Bidali (Enviar) botoian klikatutakoan gonbidapena luzatzen da, gonbidatu bakoitzari posta-mezu bat bidalita. TwinSpace-ko azal-orrira itzuliko gara eta goian eskuin aldean leiho bat agertuko zaigu; bertan daude gonbidapenak behar bezala eginak eta egon daitezkeen akatsak ere bai.
Ikus pantaila osoan 'Invitar a profesorado y visitantes'
Ikaslearen profileko erabiltzaileak sortu
Irakaslearenean eman diren pausoen antzekoak ditugu oraingoan eman beharrekoak ere:
Lehenik, Ikasleak gonbidatu (Invitar a alumnos) loturan klikatuko dugu.
TwinSpace-n sarrera izango duten ikasleen izen-deiturak sartu behar ditugun leiho bat zabalduko zaigu. Bidali (Enviar) botoiaren gainean ageri den + zeinuan klikatuta izen gehiago ere sartu ahal izango ditugu. Amaitutakoan, Bidali (Enviar) botoia klikatuko dugu.
Jarraian ikasle bakoitzaren datuen alta emateko leiho bat agertuko zaigu. Lehenik, izen-deiturak agertuko dira. Ondoren TwinSpace-n sartzeko izango dituen erabiltzaile-izena eta pasahitza agertuko dira. Eta azkenik, goitibehera zerrenda baten bidez ikasle bakoitzari izendatuko diogu Ikasle administratzaile edo Ikasle partaide papera.
Bidali (Enviar) botoia klikatutakoan TwinSpace-ko azal-orrira itzuliko gara, eta hor jakinaraziko zaigu ea erabiltzaileek behar bezala eman duten alta.
Irakaslearen edo gonbidatu erregistratuaren paperaren bidez egiten denaz bestera, erabiltzaileen alta emandakoan ez zaie oraingoan posta-mezurik bidaltzen erabiltzaile berriei. Hortaz, komeni da ikasle bakoitzaren erabiltzaile-izena eta pasahitza nonbait jasotzea ez ahazteko.
Gogoan Izan: ikasleak (proiektuan parte-hartzaile izan bai, baina lankide ez direnak), Dokumentuak 5.b: Proiektuko TwinSpace-ra sarbidea atalean ikusi genuen bezala, http://new-twinspace.etwinning.net loturaren bidez sartzen diraTwinSpace-n.
Ikus pantaila osoan 'Invitar al alumnado'
Hemendik aurrerako beste eduki hauek aukerakoak dira prestakuntza-ikastarorako. Komeni zaizu horiek ere irakurtzea, baina ez dira azterketarako edo ebaluaziorako gaia izango.
| Itzuli 6. Unitatera | Hurrengoa: Dokumentazioa 6.d. Proiektu-egutegia. eTwinning taldeak. Topaketa pedagogikoak |








