Dokumentazioa 6.b. Irakasleen eta ikasleen profila. Bisitariaren profila

eTwinning(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Itzuli 6. Unitatera


TwinSpace-ko erabiltzaile baten rolak gauza jakin batzuk egin ahal izateko edo ez egiteko baimenak ematen ditu. Esate baterako, paper jakin batek jarduerak sortzea ahalbidetzen digu, beste batek, ordea, ez. Eta zein rol dugun, TwinSpace-n bertan ere ikusiko ditugu aukera batzuk beste rol bat izanez gero ikusiko ez ditugunak.

Erabiltzaileak honako profil zerrenda hau du aukeran bere proiektuko TwinSpace-n sartzeko:

Irakasle administratzailea: TwinSpace-ren atal guztietan du sarrera eta kontrola: jarduera berrien, erabiltzaile berrien alta eman ahal izango du, eta, oro har, TwinSpace-n egin daitezkeen ekintza guztiak ere bai, Ikasleen Txokoan argitaratu izan ezik. Besteak beste, berak baino ez dezake erabaki zein atal gorden era pribatuan eta zein egin publiko. Proiektu baten kide sortzaileak zuzenean eta beste gabe bihurtzen dira TwinSpace-ko irakasle administratzaile.

Irakasle partaidea: ikasle partaideak baino eskubide batzuk gehiago baditu ere, bien egitekoa oso antzekoa. Administratzaile batek tresna guztiak sortutakoan, tresna horietako batzuetan eta besteetan parte har dezake, bere irudi, dokumentuen bidez lanean lagunduz, blog, wiki eta foroetan mezuak erantsiz. Ez du erabiltzaile berrien alta ematerik izango. Parte hartuko du, era berean, irakasle-gelan eta profil horretakoentzat sortuak diren eta aurrerago ikusiko ditugun beste esparru batzuetan. Proiektuan kide bat eransten eta gehitzen denean, sistemak berak irakasle partaide papera lehenetsi eta izendatzen dio kide berriari.

Ikasle-lankideak baino pribilegio batzuk gehiago baditu ere, oso antzekoa da bien egitekoa.

Ikasle-administratzailea: Gogora dezagun ikasle horiek erants ditzaketela jarduera orri berriak, ikasleen gelako elementuak aldatu, eta abar. Irakasle-administratzailearen rolarekin alde nagusiena ikasle-administratzaileak erabiltzaile berrien altarik ezin eman izatea da.

Ikasle-partaidea: Parte har dezake Ikaslearen txokoan, foroetan erantzun, txatetan parte hartu eta fitxategi eta irudiak gora kargatu ditzake.

Bisitaria: Erabiltzaile-izen baten eta pasahitz baten bidez era honetako bisitariak izango du sarbidea guk nahi dugun edukietara, argitaratu gabeak baldin badira ere. Gero, guk nahi badugu, murriztu ahal izango ditugu “Bisitariak” sarrerak eta hark ikusterik nahi ez dugun arloak mugatu. Erabiltzaile modu honek ez du idazteko ez editatzeko eskubiderik TwinSpace-ko sekzio batean ere. Batzuetan, IKTekin, eta, batez ere, Internetekin lan egiteak sor dezake mesfidantza guraso eta beste lankide batzuen artean. “Bisitari” paper edo rol honen bidez gurasoek ikusi ahal izango dute zertan diharduten beren seme-alabek, nola egiten duten lan eta proiektua benetan zertan datzan. Gomendatzeko gauza ere bada “bisitari” papera ari garen proiektua Kalitate Zigilua jasotzeko aurkeztu nahi izanez gero, hartara, sarrera eman baitakieke ebaluatzaileei egindako lan guztia ikusteko eta prozesu guztia jarraitzeko.

Erabiltzaile eskubideak izendatu

TwinSpace-n parte hartuko duten irakasleak gehitu aurretik, irakasle horiei zer profil izendatu erabaki beharko dugu, egingo duten lanaren baitan. Hala behar izanez gero noiznahi alda daitezke paper horiek edo egiteko horiek. Aholku batzuk:

  • Ematea komeni dela uste dugun guztiei emango dizkiegu irakasle adminitratzaile eskubideak, batik bat, aktiboki parte har dezaten, buruan garbi izanik betiere tresna guztietara sarbidea izateak berekin zer erantzukizun dakarren: editatu, sortu, ezabatu... Hortaz, administratzaileek TwinSpace-n kudeaketaren inguruko oinarrizko ezagupenak izan beharko dituzte eta zer eskumen eta zer ahalbide duten jakin ere bai, gerta litezkeen istilu eta hutsegiteak saihesteko.
  • Administratzaile eskubideak proiektuan antolakuntza funtzioak dituzten irakasleei eman behar dizkiegu, beren zuzendaritzapean ikasle taldeak dituztenei eta talde horiek kudea ditzaten nahi dugunei. Kide askoko proiektuetan komeni da irakasle administratzaile bat baino gehiago izatea, ez dadin gerta talde txikiren batek behar baino lan zama handiagoa hartzea, eta bai, aldiz, erantzukizun eta ardurak elkarbanatzea.
  • Komeni da eTwinning eta TwinSpace-n hasi berriak diren irakasleek irakasle partaide profila izatea, hasteko; batik bat, IKTetan eskarmentu handikoak ez baldin badira. Gerora zabal litezke horien eskumenak eta ardurak. Partaide profila izateak ez du proiektuan eskumen gutxiago izatea esan nahi; kudeaketan erabateko ardurak norbere gain hartu eta behar bezala eta konpromisoa hartuta diseinatutako lana burutu aurretik bete beharreko urratsa da.
  • Partaide profila ere egokia izan daiteke proiektuan bete-betean parte hartu gabe ere aldian behingo ekarpenak egingo dituzten irakasleentzat.


 


Tresna pertsonalak
Kontactua
Beste hizkuntzetan