Dokumentazioa 6.a. Twinspace-ko beste atal batzuk. Orrialde publiko eta pribatuak TwinSpace-n

eTwinning(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Itzuli 6. Unitatera


5. unitatea amaitzeko Jarduera Orrialdea sekzioaren azterketa sakona egingo dugu. TwinSpaceko beste sekzio batzuk arakatzen jarraituko dugu.



Edukiak

Irakasleen Gela

“Proiektuko jarduerak” erlaitzaren eskuinean dagoen sekzioa da.

Sortzen den TwinSpace bakoitza irakasleak beste inor sartu ezin den esparru bat duela sortzen da, hots, Irakasleen Gelarekin. Toki ezin hobea da komunikatzeko, proiektuaren atazak planifikatzeko edo ikasgelaren kudeaketa datuak gordetzeko, hala nola, ebaluazioak, kalifikazioak, etab. Esparru horretan ez daitezke sar TwinSpace-n “irakasle-administratzaile” edo “irakasle-lankide” profila duten kideak baizik; ez ikasleak ez bisitariak daitezke sar hor.




Tresna bat du, foroa, gomendatzekoa benetan iraskasleek komunikazio erraza izan dezaten eta beren intereseko gaietan era pribatuan eztabaida dezaten.

Ikasleen txokoa

Ikasleek ere badute Irakasleen Gelaren antzeko esparru "pribatua"; goiko aldeko menuari jarraikiz, “Irakasleen Gela” erlaitzaren ondoan Ikasleen Txokoa topatuko dugu. Esparru horretan irakasleek ez dezakete edukirik idatz ez aldatu, ikusi ikus badezakete ere. Bertan, TwinSpace-koak diren ikasleek aurkez dezakete beren burua proiektuko gainerako lankideen aurrean, beren buruaz informazioa eman, parte har dezakete eztabaidetan foroaren bidez eta lan egin dezakete proiektuan. Hor dute egokiera eta aukera ikasleek elkarreragiteko eta nahitaez eskola-proiektuarekin zerikusirik ez duen materiala ere elkarri helarazteko, hala beren bizitza pertsonala aberasteko. Jarduera horiek errazteko, Ikasleen Txokoak baditu berezkoak foro bat eta dokumentu-biblioteka bat, eta tresna gehiago ere erants daitezke egoki iritziz gero. Ikasleen Txokoan parte hartzeak ikasleen beren autonomia eta burujabetza indartzen eta sendotzen du.



Gehiago jakiteko (ikasleen inplikazioa)


GARRANTZITSUA: eTwinning proiektuetan irakasle eta ikasleen pribatutasuna zaindu eta ziurtatzeko, “Irakasleen Gela” eta “Ikasleen Txokoa” esparru pribatuak dira; hau da, TwinSpace-n irakaslearen profila edo ikaslearena duten kideek baino ez ditzakete ikus sekzio horiek eta berorietan sartu. Gainera, sekzio horiek ez daitezke argitara, jarduera-orrialdeekin gertatzen denaz bestera.

Chata

Menu nagusian hurrengo sekzioa da. Erlaitz horretan sakatzen baldin badugu, sarbide zuzena izango dugu chat tresnan, eta guk geuk eta geure ikasleak hizketatu ahal izango gara proiektuko lankideekin tresna horren bidez.

Chata TwinSpace-ren barruan garatu eta egokitze bidean dagoen tresna da. Horregatik ez daude une honetan erabilgarri bere funtzionalitate guztiak. Dena dela, parte hartu ahal izango dugu chat orokorrean eta izango dugu aukera, halaber, chatera konektaturik dauden beste parte-hartzaile batzuekin chat pribatuan aritzeko. Chat nagusiko funtsezko elementuak hauek dira:




  1. Chat orokorra. Leiho honetan ikusi ahal izango dugu une jakin horretan chatean konektaturik diharduten parte-hartzaile guztien hizketa ildoa.
  2. Parte-hartzaileen leihoa. Leiho honetan azaltzen da chat orokorrean parte hartzen ari diren guztien zerrenda.
  3. Letra-tipoa editatzeko komandoak. Honen bidez letra-tipoa, tamaina eta kolorea hauta ditzakegu. Hauta dezakegu era berean gure mezua letra lodiz edo etzanez agertzea nahi dugun.
  4. Testuaren koadroa. Hor idatziko dugu gainerako parte-hartzaileekin konpartitu nahi dugun mezua.
  5. BIDALI. Gure mezua idatzitakoan, botoi hori sakatu behar dugu chateko leiho nagusian ager dadin.


Has dezakegu, halaber, hizketaldi pribatu bat chateko parte-hartzaile batekin. Horretarako, saguaren eskuin botoiaz parte-hartzaile baten izenaren gainean sakatu behar dugu “parte-hartzaileen” leihoan. Ondoren “Go private” aukera hautatuko dugu. Goiko menuan erlaitz berri bat agertuko zaigu, chat pribatuari dagokiona. GARRANTZITSUA: Chat pribatuetan bi erabiltzailek baino ez dezakete parte har.

Gida

Saguaz erlaitz hori klikatzean, sistemak TwinSpace-ko gidak dakarren Laguntza Zerbitzu Nagusiaren orrira jotzen du; lagungarri izan dakizuke orri hori zure proiektuen lankidetza-esparruari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.


Orrialde publiko eta pribatuak Twinspace-n.

eTwinning laneko plataformaren ezaugarri funtsezkoenetakoa Interneten ikasleekin lan egiterakoan eskaintzen dituen pribatutasuna eta malgutasuna dira. “Lineako ikasgela” batean adin txikikoekin lan egitean zalantza asko sortzen dira. Gehienetan edukiak argitaratzea izango da gure gogoa, ez, ordea, ikasleen datu pertsonalik, ez eta, beharbada, argazkirik ere, haien nahia beste ikastetxeko lankideekin trukatzea bada ere. Era berean, irakasleek prestatuko dituzte, beharbada, laneko dokumentu edo ebaluazio dokumentu batzuk ikasleek zertan eskura eduki ez dituztenak, proiektu berean lanean ari izan arren.

TwinSpace-ko edukia argitara daiteke osorik edo zati bat, arduradunen gogoa zein den. Arduradunek adostu behar dute jarduera-orrialdeetatik zein argitaratuko diren eta zein gordean edukiko.

Jarduera-orrialde oso bat argitaratzeko, Proiektuko jarduerak erlaitza klikatuko dugu; horrek emango digu aukera proiektuko jarduera bakoitza (TwinSpace-ko orrialdea) Argitaratu/Ezkutatzeko. Esate baterako, izan genezake orrialde pribatu bat (ezkutuan gordea), Aurkezpena izenekoa, kidetutako ikastetxeetako ikasleek proiektuaren hasieran elkar hobeki ezagutzeko beren argazki, bideo, edo beren buruaren deskribapenak era seguruan konpartitzeko eta elkarri erakusteko.




Klika ezazu Orrialdeak kudeatu, eta leiho hau agertuko da.



Argitaratu (Publicar) hitza ageri bada, ezkutuan gordeta dagoen seinale.

Ezkutuan gordeta balego eta argitaratu nahi izanez gero, aski da Argitaratu (Publicar) klikatzea.


Elementu publiko eta pribatuak TwinSpace-ko orrialde beraren barruan

Orrialde bat beraren barruan izan ditzakegu bai lankideekin soilik konpartitzekoak diren orrialdeak (ezkutukoak) bai argitaratuak. Esate baterako, bihur genezake pribatu ikasleek beren inguruari buruzko blog bat antolatzeko erari buruz eztabaidatzen duten foro bat (banbalina artean), eta, aitzitik, egitekoa bukatutakoan, lan egin den blog hori argitaratu.



Jarduera baten egoera hautatzeko, aski da Argitaratu edo Ezkutatu klikatzea, irudian nabarmendurik datorren bezala.



Itzuli 6. Unitatera Hurrengoa: Dokumentazioa 6.b. Irakasleen eta ikasleen profila. Bisitariaren profila
Tresna pertsonalak
Kontactua
Beste hizkuntzetan