Dokumentazioa 6.a. Irakaslearen profilak
eTwinning(e)tik
Itzuli 6. unitatera
Irakasle partaide eta irakasle administratzaile paperak.
Ikusi genituen 5. unitatean TwinSpace-n joka zitezkeen paper desberdinak; ikasle partaidea eta ikasle administratzailearenak beste batzuk baino xehetasun handiagoz. Unitate honetan irakaslearen paperez ariko gara. Aurrekoan ikasitakoa baliagarri izango zaigu oraingoan ere hein handi batean; TwinSpace-ko tresnen aspektu oinarrizkoak batik bat. Horregatik, bada, ahaleginduko gara lehen esku artean erabilitako kontzeptuak ez errepikatzen.
Hala ere, onuragarri izan daiteke ikaslearen eskubide eta profilez ari ginenean adierazitakoaren parte oinarrizkoena gogora ekartzea, eta irakasleei aplikatzea.
Erabiltzaile eskubideak izendatu
TwinSpace-n parte hartuko duten irakasleak gehitu aurretik, irakasle horiei zer profil izendatu erabaki beharko dugu, egingo duten lanaren baitan. Hala behar izanez gero noiznahi alda daitezke paper horiek edo egiteko horiek.
– Irakasle partaidea: ikasle partaideak baino eskubide batzuk gehiago baditu ere, bien egitekoa oso antzekoa. Administratzaile batek tresna guztiak sortutakoan, tresna horietako batzuetan eta besteetan parte har dezake, bere irudi, dokumentuen bidez lanean lagunduz, blog, wiki eta foroetan mezuak erantsiz. Parte hartuko du, era berean, irakasle-gelan eta profil horretakoentzat sortuak diren eta aurrerago ikusiko ditugun beste esparru batzuetan. Proiektuan kide bat eransten eta gehitzen denean, sistemak berak irakasle partaide papera lehenetsi eta izendatzen dio kide berriari.
- Irakasle administratzailea: TwinSpace-ren atal guztietan du sarrera eta kontrola. Besteak beste, berak baino ez dezake erabaki zein atal gorden era pribatuan eta zein egin publiko. Proiektu baten kide sortzaileak zuzenean eta beste gabe bihurtzen dira TwinSpace-ko irakasle administratzaile.
Aholku batzuk:
– Ematea komeni dela uste dugun guztiei emango dizkiegu irakasle adminitratzaile eskubideak, batik bat, aktiboki parte har dezaten, buruan garbi izanik betiere tresna guztietara sarbidea izateak berekin zer erantzukizun dakarren: editatu, sortu, ezabatu... Hortaz, administratzaileek TwinSpace-n kudeaketaren inguruko oinarrizko ezagupenak izan beharko dituzte eta zer eskumen eta zer ahalbide duten jakin ere bai, gerta litezkeen istilu eta hutsegiteak saihesteko.
– Administratzaile eskubideak proiektuan antolakuntza funtzioak dituzten irakasleei eman behar dizkiegu, beren zuzendaritzapean ikasle taldeak dituztenei eta talde horiek kudea ditzaten nahi dugunei. Kide askoko proiektuetan komeni da irakasle administratzaile bat baino gehiago izatea, ez dadin gerta talde txikiren batek behar baino lan zama handiagoa hartzea, eta bai, aldiz, erantzukizun eta ardurak elkarbanatzea.
– Komeni da eTwinning eta TwinSpace-n hasi berriak diren irakasleek irakasle partaide profila izatea, hasteko; batik bat, IKTetan eskarmentu handikoak ez baldin badira. Gerora zabal litezke horien eskumenak eta ardurak. Partaide profila izateak ez du proiektuan eskumen gutxiago izatea esan nahi; kudeaketan erabateko ardurak norbere gain hartu eta behar bezala eta konpromisoa hartuta diseinatutako lana burutu aurretik bete beharreko urratsa da.
– Partaide profila ere egokia izan daiteke proiektuan bete-betean parte hartu gabe ere aldian behingo ekarpenak egingo dituzten irakasleentzat.
- Hurrengo animazio interaktiboan erakusten dugu zein ekintza egiteko baimena ematen zaien paper batzuei eta besteei: :
Ikus pantaila osoan 'Profilak'
</div>
| Itzuli 6. unitatera | Hurrengoa: Dokumentazioa 6.b. Erabiltzaileei alta ematea |
