Aurkezpena 3

eTwinning(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Itzuli 3. unitatera


 3. Unitatea. Erregistroa eta mahaigaina.

 Unitate honetan eTwinning-eko direktorioan erregistratzea nola egin ikusiko dugu; ikasiko dugu halaber "eTwinning-eko Mahaigaina" deituriko plataforma birtuala nola erabili.  

Hemen topatuko dituzun tutorialak plataforma errealari buruzkoak dira. Dena dela, praktiketakoa berdina da.  

Plataforma honen bidez, Mahaigainaren bidez, hiru egiteko hauek burutu ditzakegu:

  • Helburuetako bat lan egiteko elkartea sortzeko irakasleak aurkitzea da; horretarako jarriko zaizkigu eskura beste irakasle europar batzuk bilatzeko eta haiekin komunikatzeko tresnak
  • eTwinning-eko Mahaigainaren funtzioetako beste bat gure profila kudeatzea da; hau da, inskribatzerakoan erabili genituen datuak aldatu edo berriak erantsi (gure argazki bat, ikastetxe aldaketa, proiektuaren espektatibak, eta abar).
  • eTwinning-eko Mahaigainaren baliagarritasunen artean nabarmendu nahi dugun azkena inskribatuak ditugun proiektuak kudeatzeko aukera da. Gauzatzen ari garen proiektu bakoitzaren datuak eskuratu ahal izango ditugu, eta sarbidea izango dugu proiektu bakoitzak bereak dituen beste plataforma birtual batzuetara ere.


Ondoren, hona unitate honetan topatuko dituzun dokumentuak:

  1. 3.a dokumentuak: Aukera erreala - Praktiketako aukera: bata ala bestea hautatzen lagun diezazuketen jakingarri batzuk.
  2. 3.b dokumentuak: Erregistroa. eTwinning-en nola erregistratu jarraibide xeheak.
  3. 3.c dokumentuak: Mahaigaineko tresnen erabilerari buruzko tutoriala.
  4. 3.d dokumentuak: Ohiko galderak. Erregistratzeko prozesuaz eta mahaigainaren erabileraz sortu ohi diren galderetako batzuei emandako erantzunak.
  5. 3.e dokumentuak: Lankide berriak ezagutu, kideak topatu. Jarraibideak beste lankide batzuk non eta nola ezagut ditzakegun eta gure proiekturako egokia zein izan daitekeen erabakitzeko.




Itzuli 3. unitatera Hurrengoa: Dokumentuak 3.a: Aukera erreala – Praktiketako aukera
Tresna pertsonalak
Kontactua
Beste hizkuntzetan