Aurkezpena 2
eTwinning(e)tik
Itzuli 2. unitatera
Atariak
ETwinning-eko eduki eta tresnak sarbide eta pribatutasun gradu desberdineko hiru mailatan antolaturik daude. Lehenik, atariak ditugu: Laguntza Zerbitzu Nagusiarena (http://www.etwinning.net/[1]) zein Laguntza Zerbitzu Nazionalarena (http://www.etwinning.es/[2]). Irekiak dira, edozein erabiltzaile sartzekoak, eTwinning-en erregistraturik daudenak nahiz ez daudenak. Hurrengo, Mahaigaina topatuko dugu, irakasle erregistratuak baino sartu ezin direna. Eta azkenik, TwinSpace, proiektu jakin bateko partaide direnentzat erreserbatua.
Unitate honetan atari publikoak aztertuko ditugu eta ikusiko dugu edukiak nola antolatuta dauden, hartara ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta eduki batetik bestera erraz nola nabigatu ikasteko.
Atariek hiru helburu nagusi iristeko eratuak dira: informazioa, aholkuak eta ikusgaitasuna. Atarietan eTwinning-ekin zerikusia duten berri eta nobedadeak argitaratzen dira, eta programan egunez egun zer gertatzen den jakinean izaten dituzte erabiltzaileak. Eskaintzen dira halaber dokumentu, gida eta ideiak eTwinning proiektuetan hasi nahian dabiltzan irakasleentzat, edo lanean dihardutenentzat argibide eta laguntza izan daitezkeenak; bai eta Zerbitzu Nagusiarekin eta Nazionalarekin harremanetan sartzeko bitartekoak ere. Hirugarren, halako kalitate maila jakin bat erakutsi eta egiaztatzen duten proiektuak atarietan argitaratzen dira galerietan antolatuta: Sari nazionalak nahiz europarrak jaso dituzten proiektuak, Kalitate Zigiluak, zabaltzea merezi duten bestelako proiektuak… Horietaz gain, badira irakasleei egindako elkarrizketak, blogak, etab. Bai proiektu galeriek bai erabiltzaileen iritziek jardunbide egokiak ikusgai egiteko balio dute eta inspirazio eta ideia iturri ere badira beste irakasle batzuentzat.
Ondoren, Laguntza Zerbitzu Nazionalaren (LZNZ) eta Laguntza Zerbitzu Nagusiaren (LZN) egitura eta antolamendua aztertuko ditugu. Edukiak lau ataletan banatuko ditugu:
| SNA | SCA |
| Hasierako orria. Informazioa eta berriak | Informazioa eta berriak |
| Proiektuak | Bilaketa tresnak |
| Ideiak | Ideiak eta esperientziak |
| Prestakuntza | Garapen profesionala. Aholkuak eta laguntza |
Kusiko ditugu atal hauetan sartu gabeko beste funtzionalitate batzuk ere.
Izan ezazu kontuan hala atari europarra nola espainiarra, biak daudela etengabeko berrikuste eta hobetze prozesuan. Horregatik, baliteke unitate honetan ikusiko dituzun irudietako batzuk ez bete-betean egokitzea webetan agertzen denari.
Bi atariak bisitatzen dituzunean eta haietan nabigatzen duzunean deigarri egingo zaizun lehenengo gauza atari horien diseinua duzu; guztiz desberdina da. Alabaina, bataren eta bestearen informazioa bat datoz.
Unitate honetan, Laguntza Zerbitzu Nazionalari dagozkion edukiak Laguntza Zerbitzu Nagusiaren edukien aurretik datoz. Zenbait kasutan Zerbitzu Nagusiari buruzko aipamenak egiten dira bertan aldez aurretik inolako ibilbiderik egin gabe, baina, hala ere, ez duzu inongo eragozpenik izango eduki horiei jarraitzeko.
| Itzuli 2. unitatera | Hurrengoa: Dokumentuak 2.a: Laguntza Zerbitzu Nazionalaren Ataria |
