Aurkezpena 1
eTwinning(e)tik
Unitate honetan eTwinning-i buruzko oinarrizko kontzeptu batzuk ikasiko dituzu. Hemen topatuko dituzun dokumentuetan eTwinning-en historiari buruzko zer edo zer irakurtzeko aukera izango dugu, baita gaur egungo bere egoerari buruz eta beste Comenius ekintza batzuekiko harreman aukerei buruz ere. Bereziki da interesgarria programaren oinarri pedagogikoei buruzko dokumentazioa; elkarlanari buruzkoa batik bat. Baliagarri izango zaizu kontzeptu horiek ongi aztertzea eta ikastea, hurrengo unitateetan behar izango baitituzu ikastaroko jardueretako asko burutzeko.
Honako dokumentu hauek topatuko dituzu:
- Zer da eTwinning? Programaren alderdi orokorrak: parte-hartzea, ezaugarri nagusiak, printzipio pedagogikoak...
- Elkarlaneko Ikaskuntza. Printzipio pedagogikoen barruan elkarlanak garrantzi berezia du. Oinarrizko printzipio batzuk azaltzen dira dokumentu honetan.
- eTwinning Comenius-en. eTwinning eta Comenius programako beste ekintza batzuen artean egon litekeen elkarreragin aukera zabalari buruzko analisi laburra da.
- IKTak ala IKSETak?: IKTen bidezko lankidetzari buruzko hausnarketa laburra.
| Itzuli 1. unitatera | Hurrengoa: Dokumentuak 1.a: Zer da eTwinning? |

